Agurra iragarri du Barcinak, eta UPNk kongresua ahalik eta azkarren egitea nahi du

Alderdiaren presidentetza ere utziko du, «etsenplu eman behar delako».Gizartearen erronken aurrean estrategia berritu behar dela deritzo

Yolanda Barcina, iazko abuztuan, UPNk Cadreitan egindako ekitaldian. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
joxerra senar
Iruñea
2015eko ekainaren 27a
00:00
Entzun
«Zerbitzua ematera etorri naiz eta ez zerbitzatua izatera». Hitz horiekin, Yolanda Barcina jarduneko Nafarroako lehendakariak iragarri du laster UPNko presidente izateari utziko diola. Politikagintzaren lehen lerroan hemeretzi urtez izan ostean, Nafarroako Unibertsitate Publikora itzuliko da. Behin-behinean UPNko presidente izaten jarraituko du, baina «ahalik eta azkarren» alderdiak kongresua deituko duela aurreratu du. Bere ustez, kongresuan UPNk «mezuak eta estrategiak gizartearen erronka berrietara egokitu behar ditu».

UPNk urteroko ohiko batzarra deitua zuen atzo Iruña Park hotelean. Barcinak hitz egin aurretik, makina bat militantek parte hartu zuten. Kazetariek ezin izan zuten sartu, baina atez kanpo eztabaida bizia sumatzen zen. Baten batek «alderdiaren alde gehiago» egin behar zela ere bota zuen. Printzipioz Barcinaren interbentzioa 20:00etarako espero bazen ere, afiliatuen parte hartze handiaren ondorioz, ordubete eta hogei minutuz luzatu zen azkenik.

Barcinak ordura arte izandako eztabaida bizia txalotu zuen, eta aspaldiko batzarrik parte hartzaileena izan zela nabarmendu zuen. Azpimarratu zuen UPNk «alderdi indartsuagoa» izan behar duela, eta proiektuari«bultzada berria emateko» estrategia egokitu behar dela deritzo.

Azken egunetan eztabaida egon da UPNren inguruetan ezohiko kongresuaaurreratzeko aukerari buruz. Dena den, ez da zehaztu deialdia hauteskunde orokorren aurretik edo ondoren egin behar den. Barcinak ez zuen zehaztu, baina bai esan zuen «ahalik eta azkarren» izan behar duela. «Ideien eta estrategien kongresua izan behar du, eta ez pertsonena. Edukiei buruz pentsatu behar dugu eta ez pertsonei buruz». Espainiako Gorteetarako bozei begira hautagaien aukeraketa primarioen bitartez egin beharko dela aurreratu zuen.

Orain arteko irakurketekin alderatuta, hauteskundeen inguruko analisiak autokritika zantzu batzuk izan zituen. Bozak irabazi arren, gehiengoak ez osatzeko ezintasunak «ondorio negargarriak» izan ditu. Zinegotzien %15 galdu dituzte, eta 45 udal izatetik 25 izatera pasa dira, tartean esanguratsuenak. Barcinarenarabera, «uzta ona izan ez bada ondo erein ez den seinale».

Beste arrazoien artean aipatu du Espainian aldaketaren aldeko eskaria «orokorra» izan zela eta «zarata horrek» kalte egin diola UPNri. Bigarrenik, krisiak «erabaki gogorrak hartu dituztenak kaltetu ditu». Hirugarrenik, ustelkeriaren irudipen orokorrak kalte egin die. Barcinak argi utzi du Nafarroan ez dela ustelkeriarik, baina «batzuk ahalegin berezia egin dute hori Nafarroako Kutxarekin erlazionatzen». Amaieran bere agurra iragarri du eta promesa bat egin du: «Esfortzua egingo dut Nafarroako eta UPNko lehendakari ohi ona izateko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.