'Aita Mari' Mediterraneora joango da datozen egunotan

Aurten, aurreikusi baino askoz egun gutxiago egin ditu ontziak itsasoan. Udaberrian Italiako Gobernuak blokeatuta eduki zuen 49 egunez

Aita Mari Pasaian porturatzen. IDOIA ZABALETA / FOKU.
Erredakzioa
2020ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Aita Mari erreskateontziak Pasaiako portua utzi eta Mediterraneo itsasorako bidea hartuko du berriz ere. Bidaia datozen egunetan abiatuko dutela jakinarazi zuen atzo Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak. Urte korapilatsua izan da 2020a haientzat ere, COVID-19ak eragina izan baitu ontziaren jardunean. Izan ere, aurten prestatuta zeuzkaten sei misioetatik bakarra egin ahal izan dute, urtarrilean eta otsailean.

Aurten Mediterraneoan 180 egunĀ­ egitea zuen aurreikusia erreskateontziak, baina horietatik 36 besterik ezin izan ditu egin, eta beste 69 egunetan atxikita eduki dute portuetan. Halere, Aita Mari ontziak 200 lagun baino gehiago erreskatatu ditu: otsailean, bi egunetan, gomazko ontzi batetik 93 migratzaile hartu zituen, eta beste 65 lagun zurezko batetik, tartean, 51 adingabe eta haurdun zeuden hiru emakume. Ontzia beteta, guztiak Mesinan (Italia) lehorreratzea lortu zuten.

Pasaiara bueltan zela, apirilean, 47 pertsona zihoazen beste ontzi bat erreskatatu zuen. Maltan porturatzeko baimena eskatu zuen, baina hango gobernuak ukatu egin zien. Azkenean, Italiako Gobernuaren itsasontzi batera eraman zituzten migratzaileak. Ordurako, indarrean zeuden COVID-19ari aurre egiteko neurriak.

Erreskate haren ostean, Palermon (Italia) lehorreratu zen ontzia, eta Italiako Gobernuak 49 egunez blokeatuta egon zen han ontzia. GKEak salatu zuen Italia nazioarteko itsas araudiaren aurka ari zela, eta egonaldiak 55.000 euroko kostua eragin ziola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.