(…)
zer entzun duzu
zeinek du ahotsa
eta zergatik ez bada sikiera
dioena aditzen
iturriko zurrusta ur emaria fin
noiz zeharkatuko
hitzak ez hotsik gabe ezer
hitzak ez dira ezeren mapa hotsik gabe
ez dira
isiltasuna izan daiteke presentzia
erreinu baten antzera
eta badoaz ezarian atea korronteak
eta denbora denboraren barruan
eta den dena denaren barruan
ihes mater celeritas
eta hemen ezerk
ihes egiten
hemen eme gorputzek badakite
izateaz
hemen iraganek larrua jotzen
orainarekin
(…)
Unisonoa liburuko pasarte baten moldaketa. Aurki kaleratuko du Pamielak. Bi formaduna da Unisonoa, poema liburua eta material sonoroa. Liburutik material sonoroa jaitsi ahal izango da bandcamp-ean. Maite Arroitajauregi, Ibon RG, Ainara LeGardon eta Rafael Martinez del Pozo-rekin sortutako soinu piezek osatzen dute lan hori.
ERRESISTENTZIA KUTXA (30)
Bertsio bat
Argitaratutako lanen artean, hauek ditu Ixiar Rozasek (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1972): Edo zu edo ni (Erein, 2000), Negutegia (Pamiela, 2006), Beltzuria (Pamiela, 2014), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015, Quim Pujolekin), 20.20 (2017, Maria Salgadorekin). Hainbat artista eta pentsalarirekin aritu da lankidetzan urteetan. Lankidetzan antolatzen ditu halaber pentsamendu kritikoa eta arte garaikideko topaketak. Azala espazioko kidea izan da proiektuaren hastapenetatik (Gure Artea saria, 2017). Arte Ederretako doktorea da, eta Arte Hezkuntzako irakaslea da egun (Mondragon Unibertsitatea).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu