BIKTIMEN LEGEAK

2019ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Poliziaren biktimei aitortza eta ordaina emateko arauek trabak izan dituzte Espainiako Auzitegi Konstituzionalean.

Nafarroako 16/2019 Legea

2015eko martxoak 26. Yolanda Barcinaren agintaldiko azken saioan, parlamentuak 16/2015 legea onartu zuen, eskuin muturrak eta funtzionario publikoek eragindako biktimei aitortza eta erreparazioa emateari buruzkoa. Hala, ETAren biktimei ordainak emateko Nafarroako Gobernuak 2010ean onartutako legea osatu zuten. Neurrien artean zegoen Aitortzaren eta Ordainaren Batzorde bat eratzea.

2018ko uztailak 30. Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuen polizia gehiegikerien Nafarroako legea, argudiatuta Espainiako Konstituzioaren aurkakoa dela auzitegietatik at dagoen batzorde bat eratzea delituak ikertzeko.

2019ko martxoak 21. Parlamentuak polizia indarkeriaren lege berria (16/2019) onartu zuen, moldaketa «semantikoak» eginda. Arauak argitzen du aitortu gabeko biktimei ordain administratiboa eman nahi zaiela, zigor asmorik gabe; helegitea jarri zuten PPk, C's-ek eta Voxek.

2019ko irailak 6. Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu zituen helegiteak, eta, beraz, behin-behinean indargabetu zuen foru araua.

EAEko 5/2019 Legea

2016ko uztailak 28. Eusko Legebiltzarrak polizia gehiegikerien biktimen legea onartu zuen. Legearen xedea: 1976 eta 1999 artean «motibazio politikoko indarkeria egoeran» gertaturiko giza eskubideen urraketak aitortzea eta biktimei ordaina ematea. Mariano Rajoyren gobernuak auzitara jo zuen, iritzita legean jasotako balorazio batzordeak esku hartuko lukeela Espainiako justiziari dagozkion eskumenetan.

2018ko uztailak 25. Espainiako Gobernua aldatuta, Jaurlaritzak eta Pedro Sanchezen gobernuak hitzartu zuten helegitea kentzea eta legea moldatzea.

2019ko apirilak 4. Eusko Legebiltzarrak lege moldatua onartu zuen. Aldaketaren mamietako bat: delituak egiaztatzeko prozesuek aintzat hartu beharko dutela aurretik auzitegiek ebatzitakoa.

2019ko irailak 6. Konstituzionalak tramiterako onartu zuen PPren helegitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.