Albistea entzun

EAJk eta PDeCATek Europan batera aritzeko ituna sinatu dute

«Elkarrizketa» proposatu dute nazio auziak konpontzeko. Ortuzarrek dioenez, EAJ prest dago Sanchez presidente izendatzeko, autodeterminazioari «ezezkoa» eman arren
Andoni Ortuzar eta David Bonvehi atzo, Bilbon, elkarri eskua emanez hitzarmena sinatu ostean.
Andoni Ortuzar eta David Bonvehi atzo, Bilbon, elkarri eskua emanez hitzarmena sinatu ostean. LUIS TEJIDO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2019ko apirilak 10

Azkenean ezinezkoa izan da, eta EAJ eta PDeCAT Alderdi Demokrata Europar Katalana ez dira koalizioan joango Europako hauteskundeetara; baina bi alderdiek ez dute hausturaren irudirik eman nahi izan, eta hitzarmen bat sinatu dute, hauteskundeen ostean bi alderdien arteko «elkarlana» bermatzeko Europako erakundeetan. Izenpetze ekitaldia Sabin Etxean egin dute, EAJk Bilbon duen egoitza nagusian, eta EAJren EEBko lehendakari Andoni Ortuzarrek eta David Bonvehi PDeCATeko presidenteak sinatu dute.

Agirian, bi alderdiek adierazi dute «Euskadi eta Kataluniarentzat munduko gainerako nazioei dagozkien eskubide berberak onartzea» dutela helburu nagusi, eta Espainiak ez diola eskakizun horri modu egokian erantzun.

Bi alderdien aburuz, Kataluniako prozesua da horren adierazgarri. Horrela, «elkarrizketa» proposatzen dute irtenbide bakar gisa: «Gatazka politikoak demokraziari zor zaion errespetuarekin konpondu behar dira, borondate askeari entzunez», adierazi dute. «Gatazka politikoak solaskidetza askearen bidez konpontzen dira, eta ez elkarren arteko borrokarekin edo politika auzitegietara eramanez».

Bi alderdiek konpromisoa hartu dute «solaskidetza politikoaren» aldeko mezu hori erakunde guztietara eramateko, eta, bereziki, Europakoetara. Halaber, lan egingo dute «euskal nazioaren eta kataluniar nazioaren aitortzan aurrera egiten» jarraitzeko, eta eztabaida hori sustatuko dute Europako instituzioetan. Akordioan jasotzen denaren arabera, sinatzaileek «lankidetza mekanismoak» ezarriko dituzte aipatutako helburuak lortzeko.

Agirian, EAJk eta PDeCATek dei egiten diete Espainiako erakundeei «elkarrizketa eraginkorrari ateak ireki diezazkioten», eta Europako Batasuneko erakundeei ere «prozesu horri egokiro lagun diezaioten».

Sanchezen adierazpenak

Agerraldian, Ortuzarrek hizpide izan ditu Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen ostean gobernua osatzeko egon daitezkeen aukerak. Berriki, PSOEko idazkari nagusi eta presidentetzarako hautagai Pedro Sanchezek berretsi egin du Kataluniaren eta Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen kontrako jarrera, irmo berretsi ere: «ez ezetz da», esan du, behinola Mariano Rajoy presidente izendatzearen kontra erabilitako leloa gogoan. Ortuzarrek kritikatu egin ditu adierazpen horiek, baina esan du ez liratekeela oztopo izango Sanchezen aldeko botoa eman eta presidente izendatzeko.

«Behingoagatik, arrazoia emango diot [EH Bilduko] Arnaldo Otegiri. Otegik esan du haientzat ez litzatekeela oztopo izango. Haientzat ez bada, guretzat ere ez», esan du Ortuzarrek. Hala ere, erantsi du gobernuburua aukeratu eta agintaldia martxan jarri ostean «askoz zorrotzago» jokatuko dutela gobernu berriarekin.

Sanchezen «ez ezetz da» hori ahotan hartu, eta hark «bai baietz da» esatea espero duela esan du Ortuzarrek. «Gernikako Estatutua betetzeari baiezkoa ematea nahi dugu guk, baita euskal erakundeekin elkarrizketa prozesua irekitzeari ere, estatus berriari». Ortuzarrek esandakoaren arabera, EAJk gobernu sozialista bati emango liokeen sostengua «baiezko» horien pentsudan egongo litzateke.

Horrez gain, Ortuzarrek gogora ekarri du trantsizioaren garaian PSOE autodeterminazioaren alde zegoela: «1978tik apur bat mugitu dira», esan du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bizkaiko Batzar Nagusietan Usansoloren desanexioa bozkatu zen momentuan ©Marisol Ramirez/ FOKU

Galdakaoko Udalak demandatu gisa aurkeztea erabaki du Usansoloko auzian

Berria

Bizkaiko Batzar Nagusiek lurraldeko 113. udal gisa onartu zuten Usansolo, galdeketaren ostean, eta estatuko abokatutzak helegitea aurkeztu zuen. Galdakaoko Udalak demandatu gisa aurkeztea erabaki du, prozesu honetan egindako bidea defendatzeko.

 ©JON URBE / FOKU

«Adostasun berriek ahalbidetu dute bake prozesua»

Irati Urdalleta Lete

Foro Sozialaren bidea ixtear da, baina hor dago eginikoa: hamabi aholkuetatik 11 beteta edo betetzear. Eta egitekoak: adibidez, biktimen «asimetria» gainditzea. Balorazio «ona» egin dute.
 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Madrilen berme» mahaian

Jon Ordoñez Garmendia - Xabier Martin

PSE-EEn bide luzea eginikoa da Ares: sozialisten ordezkari 2005etik 2007ra bitarteko bake elkarrizketetan eta Jaurlaritzako Barne sailburu, besteak beste. Karguan zela hil zuen Ertzaintzak Cabacas. 68 urte zituela hil da.

Bake Bideak eta Bakegileak taldeek antolatu mobilizazioa Ipar Euskal Herria blokeatzeko. ©Bob Edme/ Iparla

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.