Albistea entzun

Aurreneko ekitaldi sorta

Euskal errepublikaren aldeko 30en bat ekitaldi izango dira gaur hilabete, Ehunek sustatuta. Gero, Baionan eta Gasteizen ere bai, besteak beste

Donostiako Antigua auzoko festetan, joan den larunbatean.
Donostiako Antigua auzoko festetan, joan den larunbatean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Esnaola -

2020ko urtarrilak 15

Hilabete bat barru izango dira euskal errepublikaren aldeko lehen ekitaldiak, eta Ehun mugimenduak 30 inguru ditu lotuak ordurako. «Otsailaren 15ekoa aitzakia bat baino ez da euskal errepublikaren alde lanean hasteko», diote Ehuneko iturriek, eta azaldu dute ordutik aurrera ere izango direla halako ekinbide gehiago; esaterako, Baionan —otsailaren 7an Ehun aurkezteko hitzaldia izango da—, Gasteizen —aurkezpena, gaur zortzi— eta Donibane Garazin. Larresoron (Lapurdi), berriz, otsailaren 15ean bertan, Iparra-Hegoa Egunean euskal errepublikaren aldeko kalejira izango da egitarauan (13:30, Pilota plaza).

Gaur hilabeteko ekitaldiak, besteak beste, Donostian —Antiguan, Bidebietan, Grosen...—, Beasainen (Gipuzkoa), Mungian, Galdakaon (Bizkaia), Hendaian, Urruñan (Lapurdi), Barañainen eta Beran (Nafarroa) izango dira. Ehunek 30en bat ekitaldira iristean nahiago izan du koordinazioari eta antolaketari heltzea. Ez da «obsesionatu» orain kopurua handitzearekin; gerorako utzi dituzte batzuk.

Herritar mugimenduak dio «esperientzia aberasgarria» izaten ari dela. Koordinazio talde bat sortu zuten berehala, eta abenduaren 14an egin zuten aurreneko batzar zabala, Durangon (Bizkaia). «Funtzionamendu berri batekin» dabiltza lanean: «Ekintzen bitartez antolatu nahi dugu, ez plangintzen bidez». Haien arabera, «errealagoa» da horrelako jarduera mota bat, tokiko lehentasunak eta gaitasunak hasieratik ikusten direla iritzita.

Arrazoiak

Euskal errepublikaren aldeko arrazoiak «ugariak eta askotarikoak» direla deritzo, eta arlokako mezuak zabaltzen hasi da, sarean bideoak paratuz: zahar etxeetako langileena, ikastola mugimenduaren sortzaile batena, Osakidetzako «iruzurra» salatu zutenena, ikasleena... Hil honen 30erako «lan, pentsio eta bizitza duina» aldarrikatuz Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroarako deitu duen greba orokorraz ere mintzatu da Ehun, adierazpen baten bitartez —bere aurkezpenaz geroztik ateratako aurrenekoa—. Bat egin du deialdiarekin. «Ezarrita datozkigun esparruak erabiltzen ditugu sarri. Esparru horiek kapitalismoak, patriarkatuak, Espainiak eta Frantziak sortutakoak dira, nagusiki, eta legeak noraino uzten duen, noraino irits gaitezkeen eta, azkenik, noraino imajinatu dezakegun esaten digute», dio. «Guk duintasunaren argazkia Euskal Errepublikaren esparruan ipini nahi dugu, hori baita hau guztia aldatzeko behar duguna, baita aldaketa erreal bat pentsatzen hasteko behar duguna ere». Orain presoak leloko martxei ere atxikimendua agertu zien.

Joan den azaroan Ehunek esan zuen burujabetza ez dela «hitz abstraktu bat»; izan ere, «burujabetzak, alor guztietan, erabakiak hartzea esan nahi du. Praktikara eraman behar dugu».

Orain dela bi astetik martxan dauka webgunea: Ehun.eus.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bozkaleku bat Andexan, Gasteizen, joan den igandeko hauteskundeetan. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Botoa, trinkoago eta egonkorrago

Jon O. Urain

Bizkaia eta Gipuzkoa alderdi biko sistema baterantz hurbildu dira azken hamarkadan. Araban eta Nafarroan, boz batetik bestera gero eta gutxiago aldatu dira emaitzak

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Alde bakarrekoa da blokeoa; guk ez diogu PSNri betorik jarri»

Joxerra Senar

Bi aste eta erdi geratzen dira Iruñeko alkatea hautatzeko, eta Asiron saiatuko da PSNk jarrera alda dezan: «Merezi du saiatzea». Azken lau urteetako lana goratu du, eta «zakarrontzira» ez botatzeko eskatu du.

 ©BERRIA

Kontagailu bat itzali eta hamaika piztu

Iosu Alberdi

Datozen aste eta hilabeteetan bat egingo dute udalak, foru aldundiak, Nafarroako Gobernua eta Espainiakoa osatzeko negoziazioek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.