Katalina Foixkoa etorbideari izena aldatuko dio Maiak

2019ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Apiril amaieraz geroztik Katalina Foixkoa izena zuen Iruñeko etorbideari aurrez zeukan izena jarriko diote berriro: Armada etorbidea izango da. Atzo eman zuen erabakiaren berri Enrique Maia alkateak, Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordean. Horrez gain, Maiak azaldu du bere asmoa PSNrekin hitz egitea dela euskararen ordenantza bertan behera uzteko.

Itziar Gomez Geroa Baikozinegotziak salatu duenez, alkatearen lehen neurriek adierazten dute «Iruñea gris, triste eta sektarioa itzuli» dela, eta «atzera» egingo dela «politika sozialetan, parte hartzean, herritarren ahalduntzean, berdintasunean eta elkarbizitzan emandako aurrerapausoetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.