Noiz sortua: 2019-06-25 00:30:00

Eusko Legebiltzarrak «utzikeria politikoa» ikusi du jangelen auzian

Ikerketa batzordeak gaur onartuko du ondorioen txostena, oposizio osoaren babesarekin
Eskola bateko jangela, artxiboko irudian.
Eskola bateko jangela, artxiboko irudian. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ibai Maruri Bilbao -

2019ko ekainak 25

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetako jangeletan zerbitzua eman izan duten catering enpresen auzia aztertzeko Eusko Legebiltzarrean sortutako batzordeak egin ditu bereak. Gaur arratsaldeko bileran onartuko dute ikerketa bukatu ondorengo txostena, oposizioaren aldeko botoekin. EH Bilduko Larraitz Ugartek izan du idazteko ardura, batzordeko presidente izan baita. Txostenaren arabera, frogatutzat jo da iruzur egin zuten enpresa horien kontratazioak 70 milioi euroren gainkostua eragin diola administrazio publikoari. Baina, era berean, ukatu egin du enpresek eta agintari politikoek jarrerak hurbildu izana. Hala ere, egotzi die erantzukizunik: kontrol falta leporatu die. Zehatz esateko, txostenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak «erantzukizun teknikoa» du, baina ez politikoa.

Txostena eta zuzenketak hauteskundeen ostean bozkatzea adostu zuten alderdiek. EAJk, PSE-EEk eta PPk elkarrekin aurkeztutako osoko zuzenketa eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako partzialak bozkatuko zituzten. Baina azkenean PPk atzera egin zuen, uste zuelako osoko zuzenketa horrek «Eusko Jaurlaritzak auzian duen erantzukizuna saihestuko» zuela. Egoera horretan ez zuten ezer onartuko; beraz, atzeratu egin zuten bilera. Orain, PPk esan du Ugarteren txostena onartuko duela, Elkarrekin Podemosen zuzenketa partzialekin. Besteak beste, txostenak gainkostu handiagoa izango du zuzenketen ondorioz —70,8 eta 80,2 milioi euro artean—, eta «arduradun batzuek erantzukizun politikoa izan zutela, utzikeriagatik». Ikertutako urteetan EAren, PSE-EEren eta EAJren ardurapean egon da saila.

Gobernua, PPren aurka

Gobernuari eusten dioten bi alderdiak haserretu egin dira txostenagatik eta PPk jarrera aldatzeagatik. David Latxaga eta Mikel Arruabarrena jeltzaleek eta Jose Antonio Pastor sozialistak agerraldi bat egin zuten atzo goizean, hirurek elkarrekin. Uste dute txostenaren asmo «bakarra» gobernuari «kalte» egitea dela. «Aurretik idatzita zeukaten gidoia publiko egiteko antzerkitxoa izan da batzordea», salatu zuen Pastorrek. Legebiltzarkide jeltzaleek egin zuten berba PPren aurka. Latxagaren esanetan, popularrek «mendeku hutsez» jokatu dute, «haserre» baitaude EAJk Guardiako eta Bastidako (Araba) alkatetzak lortu dituelako, gehien bozkaturiko alderdia PP izan arren. Borja Senper legebiltzarkide popularrak erantzun zien: leporatu zien adierazpen horiekin kea sortu nahi izan dutela gobernuaren kudeaketa «negargarri eta lotsagarria» ezkutatzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

PCR probak egiten, atzo, Ordizian ©Jon Urbe / Foku

Ordiziako fokuan 30 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du

Irati Urdalleta Lete - Jon Ordoñez Garmendia

Beste hamalau positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko 707 PCRren emaitzak jaso dituzte. Beharrezkoa dela ikusiz gero «irmo» arituko direla ziurtatu du sailburuak. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du Udalak, eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu. Neurriak zorroztuko dituzte arratsaldean.

Testak egiteko asmoz Ordizian atzo ipinitako karpa. ©JON URBE / FOKU

«Nor ez da ibiltzen hor!»

Arantxa Iraola

Zazpi positibori atxikita, ostatu gune batean ibilitako herritarrei testak egin dizkie Osakidetzak: 900 PCR proba egin dituzte, eta negatibo eman dute lehen 91k. Boluntarioa izan da parte hartzea. Ordizia, Beasain eta Lazkaoko eguneko zentroak itxi egin dituzte, eta zahar etxeetan bisitak kendu dizkiete zazpi egunez. Eskualdeko beste zahar etxeetan, halaber, kalera irteteko aukerarik gabe utzi dituzte bertan bizi diren adinekoak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Ibai Maruri Bilbao

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna