Albistea entzun

Presoak etxeratzeko dinamika, abian

Sarek «ezinbestekotzat» jo du euskal preso guztiak Euskal Herriko espetxeetan egotea. Ardatz humanista lehenesteko eskatu du
Bego Atxa eta Joseba Azkarraga, atzo, Donostian, Sareren agerraldian.
Bego Atxa eta Joseba Azkarraga, atzo, Donostian, Sareren agerraldian. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gurutze Izagirre Intxauspe -

2021eko ekainak 11

Etxerako bidean dinamika abiatu du Sarek. Iraganeko garaietarako diseinatutako euskal presoen aurkako salbuespenezko espetxe politika «amortizatzea» eta legedi arruntera egokitutakoa aplikatzea eskatu du. «Gizatasuna, erreparazioa eta bizikidetza» ardatz izango dituen eredu bat defendatu zuen atzo, eta, hain justu, bide horretan doaz Eusko Jaurlaritzak hartzear duen espetxe eskumenari buruzko ardatzak, herenegun Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Gaietarako sailburuak esan zuenez. «Behin ETAren jokabide zigorgarria desagertuta, presoen salbuespenezko tratu bat mantentzea ez da bateragarria zigorrak betearazteko printzipioarekin», adierazi zuen Artolazabalek herenegun.

Sarek prestasuna agertu du euskal administrazioekin lanean segitzeko, gauzatzeko «espetxe-politika berri bat aplikatzea, humanista; aurretiaz kasuak banan-banan aztertuta, askatasunaz gabetzeko zigorren ordez, bizitzen ari garen egoerarekin bat datozen beste batzuk ezartzeko». Horregatik jo dute «ezinbestekotzat» euskal preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara ekartzea.

Horrenbestez, dinamika berri bati ekin dio Sarek: Etxerako bidean. Lehentasunezkotzat jo dute gaixorik daudenak eta 70 urtetik gora dituzten presoak eta salbuespenezko legediak aplikatuz zigortu dituztenak etxeratzea. Sareren arabera, euskal presoen %90i irizpide politiko hutsetan oinarritutako sailkapen politika aplikatu izan ez balitzaie, bigarren graduan ematen diren baimenak izateko aukera izango zuketelako legeria arrunta aplikatuta. Ondorioz, aspaldi egongo ziratekeen hirugarren gradua lortzetik hurbil, kondena erdi-askatasunean betetzeko aukerarekin.

Bestetik, euskal presoen heren batek baino gehiagok zigorraren hiru laurdenak bete ditu, eta salbuespenezko araudirik ez balego, baldintzapeko askatasunean leudeke. Gainera, gogora ekarri du zigorra osorik betetzeko euskal presoen aurka propio egindako 7/2003 lege organikoaren pean beste 60 bat euskal preso zigortu zituztela, eta Europako Batasunean egindako espetxe urteak ere ez dizkietela aintzat hartzen.

Bizikidetzarako pausoa

Etxerako bidean dinamika sustatuko dute, «gure herriak sufrimendu handia bizi izan duelako, bizitza asko galdu eta elkar ulertzeko zubi asko apurtu direlako, eta gizarte gisa berreraiki egin behar dugulako, bizikidetza oinarri hartuta». Euskal presoak etxerako bidean jartzeko, eragile, sindikatu eta administrazio guztiekin elkarrizketan segituko duela berretsi du Sarek, baita presoekin eta biktimekin ere. Gogora ekarri ditu, halaber, 1987-1988an hasitako sakabanaketa politikaren ondorioz errepidean hildako hamasei pertsonak, eta sakabanaketaren ondorioz tratu «gizagabea» jasan duten ehunka lagunak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©BOB EDME

«Iparraldeko lurralde kolektibitatea bai, baina ez berehala»

Oihana Teyseyre Koskarat

Betbeder hezitzailea da ofizioz, eta argi du laguntzak emendatu beharko direla krisi sozialari aurre egiteko. Klima aldaketa eta laborantza iraunkorra ere lehentasuntzat jo ditu datorren kargualdiari begira.

Urrutikoetxea, Parisko saioan. ©CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE
 ©BERRIA

«Eskumen soziala da lehentasuna»

Oihana Teyseyre Koskarat

Kehrigek lehentasuntzat jo du osasun krisiak eraginen duen krisi sozialari aurre egitea. Haren ustez, goizegi da lurralde kolektibitatea plantan ezartzeko, Euskal Hirigune Elkargoa «gazteegi» ikusten baitu.

Mahaian, Txoli Mateos, Lohitzune Zuloaga, Jorge Urdanoz eta Carmen Innerarity. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna