Noiz sortua: 2019-12-19 00:30:00

Hazkundea bai, baina motelagoa

Laboral Kutxaren 2020rako iragarpenen arabera, BPGa %1,8 haziko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %2,2 Nafarroan
Ibon Urgoiti eta Joseba Madariaga Laboral Kutxaren txostenaren egileak.
Ibon Urgoiti eta Joseba Madariaga Laboral Kutxaren txostenaren egileak. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2019ko abenduak 19

«Hazkunde tasen moteltze prozesu batean gaude, baina ez dugu ikusten atzeraldian sartzeko arrazoirik», horrela laburbildu ditu Joseba Madariaga Laboral Kutxako ikerketa zuzendariak 2020rako eginiko iragarpenak. Izan ere, Laboral Kutxaren urteroko txostenaren arabera, hurrengo urtean barne produktu gordina (BPG) %1,8 igoko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %2,2 Nafarroan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako iragarpenak aurtengo uztailean eman zituztenak baino apalagoak dira, orduan %2,1eko hazkundea aurreikusi baitzuten. Nafarroan, berriz, duela sei hilabete iragarritako tasa bera mantendu dute. Aurtengo datuei dagokienez, ez dituzte aldatu uztailean emanikoak: BPGa %2,2 haziko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %2,7 Nafarroan.

Halere, motelaldiak eragina izango du langabezia tasan. Laboral Kutxak espero du Hego Euskal Herrian 39.000 lanpostu sortzea 2019-2020 biurtekoan. 12.000 Nafarroan izango dira, eta 27.000 beste hiru lurraldeetan; azken horiek uztailean iragarritakoak baino 1.000 gutxiago dira. 2019ko batez besteko langabezia tasa %9,3koa da aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %8,1ekoa Nafarroan. 2020ra begira tasa horietan jaitsiera txikiak egotea espero dute, %9,1eraino eta %7,9raino, hurrenez hurren. KPIaren inguruko aurreikuspenak ere plazaratu dituzte. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %1eko igoera espero dute prezioetan urte honetarako, eta %1,1ekoa hurrengorako. Nafarroan, berriz, %1,2ko igoera espero dute aurten, eta %1ekoa 2020an.

Ikerlariaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan industria ekoizpenak behera egin du 2019ko azken hilabeteetan, hala manufaktura industrian nola ekipamendu ondasunean. Beherakada horretan nabarmentzekoa da Alemaniara eginiko esportazioen kopurua, aurtengo lehen sei hilabetekoan %1,8 jaitsi baitira. Alde horretatik, Ibon Urgoiti Laboral Kutxaren negozio garapenerako zuzendariak nabarmendu du euskal industriak «lehiakorragoa» izan behar duela: «Lehiakortasuna langileen trebakuntza mailatik eta berrikuntzatik iritsiko da».

Industria makaldu arren —BPGaren %22 da—, zerbitzuen sektoreak eusten dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiari. 2019ko lehen sei hilabeteetan %4,2 igo da. «Nolabaiteko sendotasun» gisa deskribatu dute negozio kopuru hori, 2018an askoz gehiago igo baitzen sektoreko fakturazioa %7,2. 2019an familien gastu kopuruak behera egin du, baina kontsumoa mantendu egiten da. Nola azaldu hori? Bada, saltoki handi eta txikietako salmentak pixka bat hazi diren arren, autoen matrikulazioa %3,9ko beherakada izan du aurtengo lehen sei hilabeteetan.

Industriak gora Nafarroan

Nafarroari dagokionez, «dibergentzia» aipatu dute ikerlariek, 2019ko bigarren seihilekoan industria «asko» haztea espero baitute: %15. Hazkunde horren azalpena autogintzaren gorakada da: %49 epe berean. Madariagak azaldu du zergatia: «Alemanian, auto ekoizpena jaitsi egin da, baina ez auto salmenta. Alegia, Alemaniako etxeek Alemaniatik kanpo eginiko autoak erosi dituzte, eta Landabenek pisu handia du Nafarroako ekonomian». VWek lantegia du bertan, eta azken urteetako ekoizpen maila «handienean» dago egun.

Zerbitzu sektoreari eta kontsumoari dagokienez, joera ezberdina da. Madariagaren ustez, zerbitzuen industria «moteltzen ari da» Nafarroan. Aurtengo azken sei hilabeteetan %2,8 igotzea espero dute; iaz, baina, epe berean %5 handitu zen. Hor ere kontsumoaren beherakada da arrazoia, familien inbertsioa «atzera» egiten ari baita.

Txostenaren egileek, dena den, argi utzi nahi izan dute «oso zuhurrak» izan direla iragarpenak egitean, munduko ekonomian eragin izan dezaketen bi aldagai garrantzitsu argitzeke daudelako: Txinaren eta AEBren arteko gerra komertziala eta brexit-a. Ikerlarien ustez, «mundu mailako shock» horiek eragin nabarmena izan dezakete industrian. «Tentsio politikoaren kaltetu nagusia da industria. Auzi horiek behar bezala ixten badira, 2020an errebote efektua egon daiteke ekonomian, dagoeneko aditu batzuek iragarri duten bidetik». Are gehiago, ikerlariak baikorrak dira arlo horretan, brexit-aren amaiera «ordenatua» ona ez, «baina ez hain txarra» izan daitekeelako, eta Txinaren eta AEBen arteko negoziazioek lehen fruituak eman dituztelako. Auzi horiek eragin handia dute Europako herrialdeen erabakietan, eta hortik irits daiteke hobekuntza euskal industriarentzat. «Jokoaren arau berriak zeintzuk diren ezagutuko dituztelako enpresek», argitu du Madariagak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Hauteskunde Batzordeak bihar aztertuko du Ordiziako egoera

Hauteskunde Batzordeak bihar aztertuko du Ordiziako egoera

Arantxa Iraola - Jon Ordoñez Garmendia

Ordiziako positiboekin lotutako 48 kasu zenbatu dituzte dagoeneko. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da Gipuzkoako herri horretan, eta tabernetako jarduna mugatu egingo dute. Beste taberna bat itxi dute, langile batek «positibo ahula» eman duela eta.

PCR probak egiten, aste honetan, Ordizian. ©JON URBE / FOKU

Maiatzaren 20tik ez zen hain datu txarrik positibo berrietan

Mikel P. Ansa

Hego Euskal Herrian azkeneko 24 orduetan 35 kasu positibo berri agertu dira PCR probak eginda. Maiatzaren 20an 31 kasu izan ziren, eta hilabete eta erdian ez da hain emaitza txarrik izan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Imanol Magro Eizmendi

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna