Bero boladak ia 500 hildako eragin ditu Kanada hego-mendebaldean

Herrialdean inoiz neurtutako tenperaturarik beroenek suteak piztu dituzte Lyttonen eta basoetan

NASAk satelite bidez ateratako argazkia, McCray herrian. NASA / EFE.
maddi iztueta olano
2021eko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Uda hasiera ez da erraza izaten ari Kanadan eta AEB Ameriketako Estatu Batuetan, beroak ez baitu behera egiten. Egoera bereziki larria da Kanadan, non astebeteanbero boladak 486 hildako eragin dituen hego-mendebaldean, azken bost egunetako datuen arabera. Aurreko ostiraletik hona sekula erregistratu diren tenperaturarik handienak izan dira herrialdean: 45 gradutik gorakoak. Eguraldi epel eta beroekin ohituta ez, gertakari historikotzat jo dute askok Kanadako bero bolada, eta eragin bortitza izaten ari da lurraldean.

Lisa Lapoint Columbia Britainiarreko Polizia Judizialeko buruaren arabera, hildako gehienak bakarrik eta aireztatzegabeko bizitokietan hil dira. Izan ere, Kanada munduko herrialde hotzenetakoa izanik, herritar gutxik dute aire girotua beren etxeetan, eta askok eraikin publikoetan bilatu dute babesa egun hauetan. Osasun agintariak kezkatuta daude, inoiz ez baitu bero bolada batek hain egun gutxitan hainbeste hildako eragin.

Bero boladak aurreko asteazkenean jo zuen goia, Columbia Britainiarreko Lytton herrian49,5 gradu neurtu zituztenean. Errekorra hautsi ondoren, egoerak hobera egingo zuen itxaropena zuten herritarrek. Zapore gozoak ez zuen, ordea, denbora luzez iraun. Beroak sute bat eragin zuen Lytton herrian asteazken gauez, Vancouver hiritik260 kilometrora. Jan Polderman Lyttongo alkateak sutea«azkarregi» gertatu zela esan zuen herenegun: «Hamabost minuturen buruan herri osoa sutan zegoen». Lyttonen bizi diren 250 herritarrak etxetik atera behar izan zituzten sutea piztu zenean. Oraingoz ez da hildakorik izan.

Lytton herriko suteaz gain, inguruko basoetan ere piztu dira suteak. Gehienak tximistek eragin dituzte, eta aldirietan bizi diren komunitate indigenetako kideek etxetik alde egin behar izan dute.

Klima aldaketa jomugan

Adituek «bero kupula» terminoarekin izendatu dute Kanadan eta AEBetan bero bolada eragin duen fenomenoa. Antza, kupularen barruan aire beroa gordetzen da, eta, horrela, kupularen presioa egunetik egunera handitu egiten da, eguraldi beroak mantenduz. Nazioarteko agintariak klima aldaketari begira jarri dira, eta «azkar eta irmo» jokatu behar dela nabarmendu dute.

Adituen ustez, azken astean Kanadan eta AEBetan bizitzen ari diren bero boladaren gisako gehiago etorriko dira datozen urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.