'Handia' Oscar sarietarako bidean jarri da

Ainhoa Sarasola.
2018ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Aurretik bidea du oraindik, baina Oscar sarietarako norabidean jarria da Handia filma. AEBetako zinema sari nagusietan Espainia ordezkatzeko hautatu dute Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako euskarazko filma, beste bi lanekin batera: Javier Freserren Campeones eta Asghar Farhadiren Todos lo saben, hain zuzen. Hiru horien artetik aukeratuko dute ingelesez besteko filmen atalean 91. Oscar sarietan lehiatzeko hautagaia. Espainiako Zinema Akademiak irailaren 6an hartuko du erabakia.

Edonola ere, bigarren galbahe hori gaindituz gero, Handia-k aurretik izango lituzke Oscar sariek eurek nazioarteko lan guztien artean egiten dituzten beste aukeraketa faseak.

Ez da bide arrotza Moriarti kolektiboko zinemagileentzat. Izan ere, 2014an Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak filma ere Oscarretarako bidean izan zen. Espainiako Zinema Akademiak hautatu zuen lehenik, baina azkenean AEBetako sari esanguratsuenetan parte hartzeko atarian geratu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.