Gorroto delituen gida berritu dute, «biktima erdigunean jarrita»

Artolazabalen arabera, gorroto arrazistari, xenofoboari, LGTBIfoboari eta ijitoen aurkakoari aurre egiteko asmoa du Jaurlaritzak gidaren bidez

LGTBIfobiaren aurkako mobilizazio bat, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
Javi West Larrañaga.
2022ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak atzo aurkeztu zuen gida berria, eta azaldu zuen helburua dela «erantzunak ematea tamainari, baliabideei edo biztanleriari dagokionez errealitate oso desberdinak dituzten udalerriei». Esan zuenez, testuinguru legal «konplexu» batean dagoenez, dokumentu «bizia» izango da, eta eguneratzeko asmoa agertu du eragile instituzional eta sozialekin berrikusi eta kontrastatu ahala. Biktimak erdigunean jarri nahi dituztela ere esan du.

Biltzen Kulturen Arteko Integrazio eta Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak prestatu du dokumentua, eta Artolazabalek adierazi zuen batez ere udalentzat egin dutela: «Udal bakoitzaren egitekoa izango da, egoki iritziz gero, gidaren edukia edo haren zati bat bere errealitatera egokitzea. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango dute».

Biktimaren autonomia errespetatzea, konfidentzialtasuna eta azkartasuna dira gidak nabarmentzen dituen gakoetako batzuk.

Mehatxuak eta erasoak

Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek aniztasunaren eta diskriminazioaren inguruan dauzkaten pertzepzioak eta jarrerak jaso zituen Neurtu 2021 txostenean. Hartan bildutako datuen arabera, herritarren %42,5ek adierazi dute LGTBI pertsonen kontrako irainak entzun edo ikusi dituztela, %17,9k mehatxuen berri izan duela, eta %13,5ek eraso fisikoen berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.