Albistea entzun

AHTaren tunel batek Lezetxikin kalteak egin dituela salatu dute

Aztarnategi baliotsuaren gertuko galeria bat suntsitu du tunelak, espeleologo batzuek dokumentatu dutenez. Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak topatu dituzten lekua da Arrasateko koba
Lezetxikiren Lagunak taldekoek ateratako argazki batzuk, Lezetxikoko galeria suntsituan.
Lezetxikiren Lagunak taldekoek ateratako argazki batzuk, Lezetxikoko galeria suntsituan. LEZETXIKIREN LAGUNAK Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2023ko otsailak 2

AHTaren lanen arduradunen azalpenak beharko dituzte orrialde honetan jasotako argazkiek. Lezetxikiren Lagunak Arrasate (Gipuzkoa) eta inguruetako espeleologiazaleen taldeko zenbait kidek atera dituzte, eta Lezetxikiko galeria bat suntsiturik erakusten dute, tunel baten forma duen azpiegitura handi bat harri karstikoan lurperatu dutela eta.

«Bai, jaun-andreok, AHT abiadura handiko trenaren tunela Lezetxiki barruan egin dute», salatu dute espeleologo horiek sare sozialetan. Urtarrilaren 28an heldu ziren tunela egin duten lekuraino, eta orduan egin zizkioten argazkiak «izugarrikeriari, guztiz atsekabetuta».

Lezetxiki Udalatx mendiaren inguruko kobazulo bat da, eta han aurkitu dituzte, oraingoz, Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak. Besteak beste, Behe Paleolitoko Homo heidelbergensis espezieko emakume baten humeroa topatu zuten han, gutxienez 164.000 urte dituena; hura da Euskal Herrian aurkitutako giza hezurrik zaharrena. Jose Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak aurkitu zuten, duela 50 urte.

Altxor ordezkaezina den aztarnategiak kalteak izan ote ditu? Ezetz ematen du, haren inguruko beste galeria bat baita tunelak gurutzatu duena, BERRIAk jakin izan duenez; lekuan egondako espeleologoetako batek berretsi dio informazio hori: «Leibar esaten diogun kobazuloan dago, Lezetxikiko aztarnategi nagusiaren itxituratik kanpo. Dena bat zen lehen, suntsitutako galeria aztarnategira iristen baitzen. Orain ez dago sabairik, eta galerian aurrera egin behar da ehunka metro gutxi batzuk aztarnategira iristeko». Dena den, «ikusitakoa baino kalte handiagoa» egongo dela uste du, «agerian ez badago ere».

Aldundiaren erantzuna

Gipuzkoako Aldundiaren Kultura Departamentuak ere berretsi du suntsiketak ez diola eragin aztarnategiari. Leibar-Leizetxiki barrunbe sistemaren «mutur batean hartutako bideo eta argazkien inguruan sortu den zalaparta ikusirik», Departamentuak «gezurtatu» egin ditu kalteak, ohar baten bidez. Sistema horrek «zenbait kilometrotako galeriak dituela» gogoratu du, eta «ertzetako bati» aspaldian eragin ziotela AHTko tunel baten obrek; «tunel horren exekuzioa bat etorri zen bere garaian onartutako obra-proiektuarekin». Aztarnategi arkeologikoa, ordea, «leku horretatik urrun» dagoela dio, «justu kontrako muturrean».

EH Bilduk, berriz, azalpenak eskatu dizkie Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. «Garraio ministroak gertatutakoa argitu beharko du Kongresuan», esan du koalizioak. Jaurlaritzari exijitu dio Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko duen informazio guztia, eta argitzeko obrek Jaurlaritzak berak babestutako eremuari kalte egin dioten ala ez.

Hain zuzen, tunela babes eremutik kanpo dagoela erakusteko agiri grafiko bat igorri zuen hedabideetara atzo Jaurlaritzako Kultura Sailak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Tolosako Laskorain ikastola, artxiboko irudi batean. ©JON URBE / FOKU

Matrikulazioan gardentasun handiagoa eskatu diote eragileek Hezkuntza Sailari

Irati Urdalleta Lete

Ikastolen Elkarteak esan duenez, gardentasunik ezean ez dute ikaslerik bidaliko beste zentroetara. EHIGEk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio legea betetzeko
Rebeca Huaytaren hilketa salatzeko kontzentrazioko artxibo irudia. ©E. PORTILLO

Emakume bat larri dago bikotekide ohiak jipoitu eta hari su eman ostean

Edu Lartzanguren Maite Asensio Lozano Javi West Larrañaga

Andrea oso larri dago, Gurutzetako erredura larrien unitatean. Bikotekide ohia 63 urteko gizonezko bat da, eta etxean egin dio eraso
Manifestazioa Donostiako EHUko campusetik irteten, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Hezkuntza sistema sozialista» aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek

Jone Arruabarrena

Seinalatu dute hezkuntza sistema «enpresari handien menpe» dagoela, eta greba antolakuntzan «oztopoak» jarri dizkietela ere salatu dute
Navarra Suma taldea, osoko bilkuran xenofobiaren aurkako legea eztabaidatzen ari zirenean. ©NAFARROAKO PARLAMENTUA

Arrazakeriaren aurkako foru legea onartu dute, Navarra Suma gabe

Ion Orzaiz

Arau berriaren helburua izanen da «pertsona arrazializatuen eskubideak bermatzea» eta «administrazioaren bazterkeria» eragoztea. Navarra Sumak ez beste talde guztiek babestu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...