Zeberion piztutako sutea kontrolatutzat jo dute

Igande arratsaldean piztu zen. Inguru hartan azken bi hilabeteetan hiru sute egon dira. Alkateak «oso susmagarria» iritzi dio gertatutakoari

Zeberion piztutako sutea. BERRIA.
gotzon hermosilla
2022ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak kontrolatutzat eman du Zeberion (Bizkaia) piztutako sutea. Igande arrastian izeki zen, Arbildu auzotik gertu, eta, batez ere, inguruko basoari eragin zion. Suhiltzaileak arratsalde osoan aritu ziren lanean, eta gauez ere jardun zuten, sutea kontrolatu arte. Ez da zauriturik izan, baina suhiltzaile bat artatu behar izan zuten, bero kolpe batenengatik. Gainera, baserri bat hustu zuten, baina bizilagunak laster itzuli ziren hara. Beste bi baserri arrisku bizian egon ziren; ordea, ordu horretan hutsik zeuden.

Zeberioko alkate Karlos Idirinek BERRIAri azaldu dionez, egoera igandekoa baino hobeagoa da, baina arriskua ez da amaitu, eta «zail» izango da sutea guztiz amatatzea: «Uste dut datozen bi egunetan, gutxienez, adi egon beharko dugula».

25 hektarea kiskali dira basoan, baina, beste zenbait iturriren arabera, eremu kaltetua 50 hektarea ingurukoa izan da. Azken bi hilabeteetan alderdi horretan piztutako hirugarren sutea izan da.Idirinek «oso susmagarritzat» jo du hori, eta uste du zantzuak daudela pentsatzeko suteak nahita piztu dituztela. Halere, nahiago izan du Ertzaintzak abiarazitako ikerketaren emaitzen zain egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.