Erika Olaizola. Aktorea

«'Panpina' honek nire esentzia osoa du»

Barruan zuen iruditeriatik abiatuta deskubritu du Olaizolak 'Panpina'-ren unibertsoa, beste batzuen laguntzarekin. Momentu intimoak, ganberroak nahiz probokatzaileak dituen antzezlan bat izan da emaitza.
LEIRE ARENAS A Tamaina handiagoan ikusi

Miren Garate -

2019ko urriak 31

Käffka lanarekin herriz herri dabil Erika Olaizola (Azpeitia, Gipuzkoa, 1989), bai eta Lur antzezlanarekin ere. Kartzela websaileko aktoreetako bat da, eta Zinemaldian aurkeztu berri duten Los tontos y los estupidos pelikulan eta Oreina-n pertsonaia bana antzezten du. Kamikaz kolektiboa sortu zuen 2014an, Amancay Gaztañaga eta Miren Gaztañagarekin batera. Kolektibo horren barruan, oso-oso berea duen lan bat estreinatuko du gaur: Panpina. Azpeitiko Soreasu antzokian izango da emanaldia, 20:00etan, eta antzezlan horrekin hasiko dira 37. Euskal Antzerki Topaketak.

Erika Rooibos izango zara antzezlanean, eta, laburpenean jartzen duenez, lehen aldiz maitasuna egingo duzu zure itzalarekin. Zer kontatzen du Panpina lanak?

Panpina proiektu oso pertsonal bat da, 2014tik datorrena. Orduan ere eduki nuen zerbait egiten hasteko bulkada, baina ez zen posible izan. Gerora, esaldi bat irakurri nuen: «Haz el amor con tu sombra» [Egin ezazu maitasuna zure itzalarekin], eta bat-batean konexio zuzena egin zuen 2014ko Panpina harekin. Esaldi horrek sortu zidan inspirazioa, eta horretaz doa: gure alderdi ilunez, atsegin ez ditugun alderdi horiek ateratzeaz, ikusteaz, jolasteaz, onartzeaz edo ez onartzeaz, eta abar. Erika Rooibos da sortu dugun pertsonaia, eta antzezlanak oso argi biltzen ditu pertsona, aktorea eta pertsonaia; une oro batetik bestera ibiltzen da.

Nolakoa izan da sorkuntza prozesua?

Panpina izenburua hasiera-hasieratik nuen, 2014tik, baina ez neukan istorio bat: esaldiak neuzkan, argazki batzuk gordeta, intuizio batzuk, irudi batzuk buruan... Modu horretan neukan bilduta materiala, neure barruan, baina oraindik kanpora eraman gabe. Oso argi neukan oholtzan ni bakarrik egongo nintzela, baina ez nuen nahi prozesu osoa bakarrik egitea; sormen kolektiboa nahi nuen, «ni» hori «gu» bilakatzea. Oier Guillanekin eta Leire Arenasekin elkartu nintzen, eta esan nien: «Iruditeria hau dena daukat, baina deskubritu nahi dut zein den Panpina-ren unibertsoa, zein den haren istorioa».

Hortik aurrera zer bide egin du antzezlanak?

Nik mahai gainean jarri nituen giltza horiek jaso zituen Oierrek, eta etxeko lan batzuk planteatu zizkigun. Leire eta biok, berriz, une oro inprobisatzen egon gara; hau da, kanpo begirada izan da Oier, guk emandako materiala jasotzen egon dena eta material hori hitzetara eraman duena. Momentu batetik aurrera, Leire ere kanpo begiradara pasatu da, eta ni bakarrik geratu naiz sorkuntzan. Erabakiak denon artean hartu ditugu, eta, azken txanpan, Javier Barandiaran eta Idoia Beratarbide ere sartu dira sorkuntzan: Javier, kanpo begiradan, eta Idoia, aholkularitza estetikoan. Haien ekarpena oso garrantzitsua izan da.

Hasierako ideia haiek forma hartu dute dagoeneko. Zer esango zenuke emaitzaz?

Antzezlanak forma hartu duen honetan, atzera begiratu, eta ikusten dut nik aspalditik nituen intuizio horiek islatuta daudela, Panpina honek nire esentzia osoa daukala.

«Noiz bilakatzen da norbera panpina eguneroko bizitzan? Noiz behar dugu begiratu gaitzaten? Emakume oro da panpina? Besteen begiradak egiten gaitu panpin?». Halako galderak proposatzen ditu lanak. Zer tonu hartu du?

Denetik dago. Erika Rooibos izen horrekin aurkeztuta, umorearentzako lekua badagoela uste dut, nahiz eta ez garen propio horren bila joan. Dena modu oso naturalean joan da, eta, publikoarekin egiaztatu beharko badugu ere, baditu momentu intimoak, probokatzaileak, ganberroak... Koktel interesgarria da.

Bakarrik egongo zara oholtzan, eta alde horretatik erronka handia izango da zuretzat, ezta? Zenbateko iraupena du?

50 minutu inguruko iraupena izango du, baina alde horretatik ez neukan helburu jakinik; 20 minutukoa izan behar bazuen, bada, 20 minutukoa. Nik nahi nuena zen hainbeste denboran nire barruan zegoena ateratzea. Sentitzen nuen oholtzan bakarrik lan egiteko gogoz nengoela eta horretarako indarra eta intuizioa nituela. Askatasun horrekin iraupena berak hartu du.

Azpeitiko Soreasu antzokian izango da estreinaldia. Antzokietan egin beharreko lana da, edo egokitzen da beste espazio batzuetara ere?

Formatu ertaineko lana da, oso erraz egokitzen dena. Gutxieneko baldintza batzuk behar ditu, noski, baina ez da antzokietarako bakarrik sortutako zerbait.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Emakume bat, atzo, Iruñeko Estafeta kalean. ©VILLAR LOPEZ / EFE

Nafarroako Gobernua maskararen nahitaezko erabilera aztertzen ari da

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Azken egunotako kutsatuen gorakadak kezka eragin du, eta maskaren erabilerari buruzko arauak berriz aztertuko ditu aste honetan. Eskoriatzan, hilik aurkitu dute positibo eman zuen gizonezko bat

Sanferminak bertan behera geratu diren arren, zuri-gorriz jantzitako gazte bat, maskararekin, Iruñean. ©Jesús Diges

Koronabirusaren agerraldiak

Berria

Koronabirusaren aurreneko olatua makaldu eta konfinamendua arintzen hasi ondoren agerraldi gehiago ditu gaitzak. Ekainetik aurrera gutxienez hamahiru agerraldi izan ditu COVID-19ak.

Iruñerko Nabarreria kalea asteon. ©Iñigo Uriz / FOKU

Iruñeko agerraldian 21 kasu atzeman dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Hego Euskal Herrian, guztira 64 positibo erregistratu dira azken orduetan. Eskoriatzan (Gipuzkoa) PCR proban positibo eman zuen gizonezko bat hilik aurkitu dute etxean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna