Mugikortasunaren hirukia: pertsonak, ingurumena, kohesioa

2020ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Nazio Batuen Erakundeak eginiko aurreikuspenenarabera, 2050eko hamarkadan 9.000 milioi biztanle izango gara planetan, eta horietarik %70 pasatxo hirietan biziko gara. Hiria hitzak adiera zabalagoa hartuko du, edo hartzen ari da jadanik, ez baita mugatzen orain arteko antolamendu-unitatera: lurraldean hedatu egiten da herritarron arteko harreman-gune naturala hartzeko. Gipuzkoan oso urruti geratzen zaizkigu aipatutako bolumen horiek, baina horien atzean datzan joerak berdin-berdin eragiten digu, eta jadanik antzeman daiteke. Bertako herri eta hiriak hiri-gune zabalagoaren parte dira, eguneroko zereginak burutzeko mugitu egiten gara gero eta gehiago, eta horrek pentsarazi behar digu zein den horretarako behar eta nahi dugun eredua. Hirietan datza gure etorkizuna, eta nolakoa izatea nahi dugun erabakitzea geuri dagokigu. Orain heldu behar diogu erronkari.

Europako Mugikortasunaren Astea ospatzen ari garen honetan, hirietako jasangarritasuna aukeratu dute lurralde ia guztiek argi-fokoa bertan jartzeko. Ez gaitu harritzen hautu horrek, izan ere, mugikortasuna jasangarritasun sozial, klimatiko eta ekonomikorako estrategia ororen faktore giltzarriabaita. Emisiorik gabeko mugikortasuna ardatz hartuta, Gipuzkoako Mugikortasuna eta LurraldearenAntolaketa Sailetik bat egin dugu ekimenarekin, eta egunotan indar are handiagoz bultzatu nahi dugu geure ereduaren oinarriandatzan konpromisoa: mugitzeko beste modu bat dago, etageure esku dago.

Gipuzkoan urteak daramatzagu mugikortasun jasangarriaren hirukian lanean. Hiru erpinek osatzen dute gure etorkizun-apustua: herritarrok ditugun mugitzeko beharrak aseko dituen sistema publiko, kalitatezko eta segurua eskaintzea, ingurumenean kalterik txikiena sortuko dugula bermatzea eta herritar ororen eskubideak betetzen direla segurtatzea, gizarte-kohesioan aurrera egiteko. Gipuzkoak oinarri sendoak ditu hiri-hedatze prozesu horretan bat egiteko, mugikortasunari dagokionez hiru plano horietan aurrera egiteko bisio eta estrategia ausartekin.

Gure garraio publikoko estrategiak kohesioa eta berdintasuna ditu ardatznagusi. Izan ere, nola mugitzen garen ikusteak garenaren neurria ematen du eta Gipuzkoan sistema publiko eta kalitatezkoaren aldeko apustua egiten dugu erakundeok eta herritarrok. Lurraldebus eta Mugi garraio-sistema hobariduna dira horren erakusgarri, eta baita herritarren eskubide sozialen bermea ere. Urtez urte, Lurraldebusen erabilera handitu egin da, eta dimentsioa ulertzearren, 2019. urtean 25 milioi erabiltzaile baino gehiago izan ziren. Joera berbera zekarren zerbitzuak aurtengo martxora arte, hau da,COVID-19ak geure bizimodua eta,ondorioz mugikortasun-azturak, erabat irauli zituen arte. Ohiko erabilera-mailara iristea ez da egun bateko kontua izango, baina horrek ez du inolaz ere gutxiagotuko garraio publikoaren aldeko apustu irmoa. Aitzitik, krisi-garai honetan zeinean aurrekontu publikoen lehentasunak premia larrien argipean berrikusi behar izan diren, Gipuzkoako Foru Aldundiak blindatu egin ditu garraiorako zuzkidurak eta indartu egin ditu, gainera, zerbitzuaren kalitate eta segurtasun-irizpideak. Mugikortasun eta Lurraldearen Antolamendua sailak aparteko ahalegina egin du erabiltzaile eta langileei segurtasun-mailarik handiena bermatzeko, eta ezarri diren protokolo eta kontrol-neurriek autobusaren erabilera segurua ziurtatzen digute. Garraio publikoa herritarron oinarrizko eskubidea izateaz gainera, ezinbestekoa da aukera-berdintasuna bermatzeko. Lanera edo ikastera joan daitezkeen eta ezin dutenen arteko arrakalarik ezin dugu onartu, eta zerbitzuko datuek erakusten digute Lurraldebusek funtzio hori (ere) bete egiten duela, jende gaztearen eta emakumeen erabilera-datuek argi azaltzen dutenez: hiriko eta hiri arteko autobusetan, genero-aldea emakumeen aldekoa da ia sei puntutan.

Autobus sistemaren osagarria da bizikleta, eta pandemia egoera honetan aukera paregabea eskaintzen du, besteak beste Bizikletaren 2015.eko estrategia integralean ezarri genituen helburuak betetzeko, bidegorrien sarea osatuz, laguntzak eskainiz bizikleta berrerabiltzeko sistemak indartzeko (Ber-ziklatu ekimenaren bidez, besteak beste), Oarsoaldean abian den Lanera bizikletaz bezalako ekimenak zabalduz edota bizikletak doan konpontzeko sarea indartuz.

Munduak ez du klima-aldaketaren aurkako borroka irabaziko mugikortasun jasangarrirantz aurrera egiten ez badu. Beste hainbat sektoretan pauso argiak eman dira, ez nahi bezain sendoak agian, baina noranzko egokian behintzat. Garraioaren arloan, alta, oin-puntatan ibili gara luzaroan, eta ausardiahandiagoa behar da. Beste zenbait sektoretan energiaren erabilera murriztu egin da, baina garraioarenean gora egiten jarraitzen du. Osasun-krisiak aukera ematen digu eredu garbi baterantz joateko eraldaketa bizkortzeko, eta bide horretan gaude Gipuzkoan, Europarekin bat, susperraldi berdearen aldeko apustuan. Erakundeak, baina, ez gara nahikoa: herritarrak behar ditugu, orain arte bezala, sistema publikoa aukeratuta. Erronka handi honetan denok gara bidaide.

Hirietan biltzen dira gizateriaren erronkarik handienak, baina haietatik etorriko dira konponbide handiak ere. Mugikortasun garbia, publikoa eta inklusiboa, pertsona guztien premietan zentratzen dena, tresna indartsua da garapen iraunkorra lortzeko. Eta iraunkorra ez denari ezin zaio garapen deitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.