Batzuk eta besteak, denak

2023ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Gogoan dut gazte garaian, zenbataldiz aztertzengenituen Richard Feynman fisikari amerikarraren lanak. Gure ingeniari-eskolako irakasle kaskagorria, maitemindua zegoen fisikari amerikar honekin. Feynmanek matematikak zituen gogoko, askozekien, ikaragarri. Ba fisikari honek, beste gauza askoren artean, hau defendatzen zuen: «Zientzia da, gauzak ezagutzeko modua irakasten duen bideetako bat».

Ez bakarrik ezagutzen ez ditugun gauzak ikasteko, ezagutza horien norainokoa zein den jakiteko bidea ere bada zientzia. Ezer ezin baitaiteke era absolutuan ezagutu. Zalantza eta duda-muda erabiltzeko bidea. Gauzen inguruan iritzi jakin bat edukitzearren, pentsatzeko bidea. Egia eta iruzurra, egia eta ikuskizuna eta abar, elkarrengandik desberdintzeko bidea.

Feynmanek esandakoa Hego Euskal Herrian egun bizi dugun egoerari aplikatuz, eta horri adimen ttantta bat gehituz gero, ikusiko genuke, Iruñean eta Gasteizen maizterra maiz, oso maiz, aldatzea saihestu ezinezko zerbait dela, baita gaur bertan egoitzak hutsik geratuko balira ere.

Are gehiago, normaltzat jotzen dugu; izan ere, sisteman bizi dugun krisi-prozesuaren baitan aldaketarako aukera hori, erabat bateragarria litzateke kapitalismoaren kontraesan sozialekin.

Hori horrela, eta datorkigun errealitatea kontuan hartuz, beste behin esan beharra dago, guztiz jasan ezinezkoa eta faltsua dela, aipatutako bi egoitzetan, ongizate soziala kontsumoarekin parekatuz, defendatzen duten teoria.

Tamalez, langabezia eta bazterkeria dira ekuazio hori zalantzan jartzen duten lehendabiziko erreferentzia. Eta hori ez da soilik hemen gertatzen, gauza bera gertatzen da Europan eta baita mundu zabalean ere.

Joko hori berezkoa da demokrazia formaletan. Gobernuak etorri eta joan egiten diren bitartean, handikeria eta diruzalekeria, bertan geratzen dira, ezagutzaren muturreko aurrerapausoak izango balira bezala, lana aurkitzeko bulegoaren pare.

Ustezko demokrazia horretan, diruak eta urrearen koloreak ordeztu dituzte morala, kontzientzia eta lotsa. Demokrazia horren bilakaerak, zibilizazioaren modu kolonialaren zabalkundearen biktima bilakatzen gaitu. Balioen suntsiketa garaira garamatza, eta balio horien ordez objektuak baino ez ditugu aurkitzen. Bide hori ez da etorkizunera jotzeko egokiena.

Baina guztiok ez gara halakoak, eta gauzak ez dira betidanik horrela izan. Gure herriak auzolanaren bidez administratzen ziren sasoi haietatik, euskal gizartearen eta euskal herritarren bizimodua elkarri lotuta egon dira. Indartsuak izan gara betidanik, eta hala izango gara etorkizunean ere. Beraz, Euskadi Irratian behin eta berriro entzuten dugun «auzolana» ez da sinesgarria.

Aldiz, ezker abertzaleak beti aitortu ditu norbanakoaren berezko balioak, eta hala ulertzen du kolektibismoa, hau da, helburu berbera izanik, pertsona desberdinez osaturiko unitate edo multzoa.

Garena gara, herri burujabea amesten duen proiektu bateko kideak. Pertsonaren baikortasuna eta tragedia, biak onartzen ditugu, txanpon beraren aurpegi desberdinak direlako, batak bestea baztertzen ez duen batasun dialektikoa.

Badira diotenak, Estatu espainiarrean gobernuak epaitegiak aktibatzen dituenean askatasuna isilarazten duela. Ni ere iritzi berekoa naiz; are gehiago, asko eta asko dira gaur idazten ari garenarekin bat datozen epaiak. Gertatzen ari denaren aurrean ez ikusiarena egiten dute eta politikan mutur sartzea dute maite. Gaizkideak dira.

Idazle asko ezagutzen ditut, botikaren gisa denetarik gaude, eta honako hau zuzendu nahi nioke: bizi dugun egoera konprometituaren aurrean, unibertsoaren eta pertsonen arteko bitartekoa izan beharko lukeela idazleak. Horregatik, epaitegiak aktibatu eta isiltasuna espetxeetako soinu bilakatzen denean, guk geuk onartzen dugu espetxe hori, gure isiltasunaren bidez. Hortaz, barne begirada zintzoa eskatzen dut..

Egoera horren aurrean, azpimarratu nahi nuke, saiheska, beti beste aldea begiratuz bizi direnak ere, beharrezkoak dituela herri honek. Euskaldun aseptikoak badaki bide zuzena eta okerra desberdintzen, baina ez da arrazoiaren eta egiaren bidean urrats bat bera ere emateko gai. Tristea, norberaren buruari iruzur egin beharra, barruan daraman utzikeria estaltzeko. Ze pena.

Batzuk eta besteak, denak baikara beharrezko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.