Txipiroiak plantxan, borraja eta erremolatxarekin

IDOIA ZABALETA / FOKU.
Iker Markinez.
2019ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

Borraja sorta bat

12 txipiroi (hobe txikiak badira)

2 erremolatxa

2 baratxuri ale

Gatza

Oliba olioa

1. Lehenik, erremolatxa egosi behar da. Horretarako, lapiko bat urez bete, eta berotzen jarri. Han egosi ordubetez, gutxi gorabehera.

2. Atera erremolatxak, eta, hozten direnean, zuritu eta xafletan moztu. Ondoren, gorde.

3. Borrajak ongi garbitu, eta zatiluzeetan moztu. Beste lapiko bat urez bete, gatz pitin bat bota eta berotzen jarri. Irakiten hasten denean, borraja zatitxoak hara gehitu. Egosi hamabost bat minutuz. Ondoren, ondo hoztu, ura ongi kendu, eta gorde.

4. Txipiroiei gatza bota, eta aurrez ondo berotutako zartagin batean pasatu, minutu bat alde bakoitzetik, oliba olioarekin eta gatz pitin batekin.

5. Txipiroiak erretilu batera atera, eta zartagin berberean baratxuri aleak puska txikietan gehitu, beste oliba olio txorrotadatxo batekin.

6. Jarraian borrajak gehitu; horrela, berotzearekin batera, txipiroiek zartaginean utzi duten zaporea hartuko dute barazkiek ere.

7. Bukatzeko, plateraren erdian jarri txipiroiak, eta, aldamenean, borrajak eta gorderik ditugun erremolatxa zatiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.