Albistea entzun

22 urteko gizonezko preso bat hil da Zaballako espetxean

2020ko irailetik zegoen preso, eta bere ziegan aurkitu dute hilda. Eusko Jaurlaritzak esan du gaztea ez zegoela suizidioen prebentziorako programan
Zaballako espetxearen argazki bat.
Zaballako espetxearen argazki bat. RAUL BOGAJO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2023ko martxoak 1

Zaballako espetxean (Araba) preso zegoen 22 urteko gizonezko bat hil da, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez. Haren arabera, gaztea bere ziegan «hilda» aurkitu zuten kartzelako funtzionarioek atzo, 08:00etan. Medikuei abisua eman zieten arren, ezin izan zuten suspertu. Gizona 2020ko irailetik zegoen preso, eta ez zegoen suizidioaren prebentziorako programan, Zupiriak azaldu duenez, ez zutelako horretarako «zantzurik» ikusi. Adierazi du gizonezkoak ez zeukala «biolentzia zantzurik». Gaineratu du «harriduraz» hartu duela berria, eta espetxeak informazio guztia hildakoaren familiartekoei emango diela, baita «behar duten laguntza guztia» ere.

Ikusi gehiago: Marta Aldanondo: «Ez dago langile nahikorik protokoloak osorik martxan jartzeko»

Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ikerketa bat abiatuko du zer gertatu den argitzeko. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, berriz, jakinarazi du informazioa «gardentasun proba gisa» eman dutela, baina ez dutela xehetasun gehiago emango «hildakoari eta haren familiartekoei errespetua» erakusteko. Hildako gaztea etorkina zen, eta bere familiak atzo bertan izan zuen heriotzaren berri. BERRIAri azaldu diotenez, Justizia Sailarekin harremanetan jarri ziren Zupiriak albistea iragarri bezain laster, eta gobernuak laguntza eskaini die. Gaur dira Euskal Herrira heltzekoak eta presondegira joatekoak, informazio gehiago eskuratzeko.

Zaballa, polemika iturri

Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu duenetik Zaballan hil den lehenengo presoa da atzokoa. 2020. urteaz geroztik ez da presorik hil bertan, baina urte hura bereziki latza izan zen espetxean: sei pertsona hil ziren, Salhaketaren arabera, eta elkarteak salatu du kasu horietako batzuk oraindik argitu gabe daudela.

Hain zuzen, duela hilabete salatu zuen 2020an gertatu zen heriotza baten inguruan ere «xehetasunak» falta direla. Elkartearen arabera, Zaballan zegoen presoak gaixotasun larri eta sendaezinak zituen, fisikoak eta psikikoak, eta, horren ondorioz, laster espetxetik ateratzekotan zen, beste instituzio batera eraman zezaten. Apirilaren 8an ebakuntza bat egin behar zioten, eta Santiago ospitalera eraman zuten. Han, istiluren bat izan zuen erizainekin, eta ertzainek esku hartu zuten «indarra erabiliz», Salhaketak adierazi zuenez. Presoak bihotzekoa izan zuen. Salhaketak uste du ez dela «behar bezala kontrolatu Ertzaintzaren jarduera».

Ez da azken asteotan salatu duten kasu bakarra. Duela bi aste, otsailaren 4an hain zuzen, Bizkaiko 43 urteko pertsona bat Palentziako kartzelan (Espainia) hilik aurkitu zutela jakinarazi zuen elkarteak. Azaldu zutenaren arabera, hildakoak bularreko mina izan zuen, eta behin eta berriz eskatu zuen osasun arreta. Kartzelan dagoen beste preso batek eman zion familiari heriotzaren berri. Hildakoaren senideak inguruko ospitale guztietara deika ibili ondoren, kartzelako zuzendariarekin solastatzea lortu zuten azkenean. Jakinarazi zien ziegan topatu zutela hildakoa, arratsaldeko zenbaketa lanak egiten ari ziren bitartean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Gorka Rubio /  FOKU

Eskola publikoko eragileek «ezezko borobila» eman diote legeari kalean

Irati Urdalleta Lete

Euskal Eskola Publikoaz Harro-k deituta, manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Gaitzetsi dutenez, Hezkuntza Lege proiektuak ez du eskola publikoa sistemaren «muinean» jartzen
Sorionekuak egitasmoaren agerraldia, Iruñeko Basotxo kalean. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Eskura nahi dute euskara

Ion Orzaiz

Iruñeko kaleak hartzera deitu du Sorionekuak egitasmoak, «euskararen etorkizunari ongietorria egiteko». Arratsaldeko manifestazioaz gain, egun osoko festa prestatu dute gaurko.

Bilboko itsasadarra. ©Bilboko Udala.

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Berria

10:20 aldera aurkitu dute hilotza. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz?

Lausotasunak ilundutako asmoak

Jone Bastida Alzuru

'Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz?'. Galdera horri erantzuten saiatu dira Idurre Eskisabel, Asier Etxenike eta Iratxe Retolaza.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.