Albistea entzun

Proposamenak, konponbide gabe

Hizkuntza gutxituen irakaskuntzari buruz Jean Castexek eskatutako txostena helarazi diote bi diputatuk. Baztertu egin dute Frantziako Konstituzioa aldatzeko aukera
Murgiltze ereduaren aldeko protesta bat, Ortzaizen.
Murgiltze ereduaren aldeko protesta bat, Ortzaizen. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2021eko uztailak 23

Orain dela bi hilabete zen: hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota zuen, partzialki, Frantziako Konstituzio Kontseiluak, eta hizkuntza gutxituen irakaskuntza murgiltze ereduan egitea Frantziako Konstituzioaren kontrakoa dela adierazi zuen. Erabakiak haserre handia eragin zuen, eta milaka pertsona mobilizatu ziren. Departamenduetako eta Eskualdeetako hauteskundeen giroan eta haserrea baretze aldera, Konstituzio Kontseiluaren ebazpenaren ondorioak aztertu eta proposamenak egiteko eskatu zien Jean Castex Frantziako lehen ministroak bi diputaturi: Martxan alderdiko Christophe Euzet eta Yannick Kerlogot. Hilabeteko epean, 60 bat elkarrizketa egin dituzte eragileekin, hautetsiekin eta adituekin, eta herenegun helarazi zioten txostena Frantziako gobernuburuari.

Frantziako Estatuan hizkuntza gutxituek duten egoeraren diagnostiko zabal bat egin dute, eta Konstituzio Kontseiluak eskatutako koadroan sartzeko erantzun batzuk proposatu dituzte, ebazpenaren ondorioz itunpeko eskolek pairatzen duten ziurgabetasun juridikoari konponbiderik eman gabe, ordea.

Izan ere, konstituzioa aldatzeko aukera baztertu dute bi diputatuek, «epe laburrean» gutxienez. «Eskualdeko hizkuntzen murgiltze irakaskuntzari buruz disposizio berezitu bat idazteak artoski aztertu beharreko albo kalteak izan litzake, eta analisi hori ezin da urgentzian egin», esplikatu dute txostenean.

Haien iritziz, konstituzio aldaketa bat aurreikustekotan, modu zabalagoan eta luzera begira pentsatu beharko litzateke, hizkuntza gutxituei Frantziako Konstituzioan eman beharreko lekuaz gogoetatu ahal izateko. Hala, «eskualdeko hizkuntzak Frantziako ondarearen parte» direla dioen 75-1 artikulua moldatzea hobesten dute. «Hala ere, eragile andanak eskatzen duen konstituzio aldaketa horrek ez luke identifikatutako oztopo guziak gainditzea ahalbidetuko. Konstituzio Kontseiluak oreka eta proportzionaltasun bat aurkitu beharko luke 75-1 artikuluan integratutako disposizio berrien eta 2. artikuluaren artean». Frantziako hizkuntza frantsesa dela dio artikulu horrek; bi diputatuek zehaztu dute gaur egun ez dela hori ezabatzea aurreikusten.

«Harritzen nau proposamenen herabetasunak, urrun baitaude murgiltze bidezko irakaskuntza metodoa legalki segurtatzeko behar denetik», adierazi du Paul Molac Bretainiako diputatuak. Bera izan da hizkuntza gutxituen legearen sustatzaile nagusia. «Konstituzioa berrikusteko prozedura batek bakarrik emango du modua gure hizkuntzen murgiltze irakaskuntza behin betiko bermatzeko. Ez dut ulertzen txostengileek erratea proposamena ez dela desiragarria». Horrez gain, kezka agertu du bi diputatuen proposamenek pedagogikoki izan litzaketen ondorioez.

Hizkuntza gutxituen irakaskuntza definituko lukeen lege berri bat ere erabat baztertu dute bi diputatuek. «Parlamentuan jadanik programatuak diren lege testuetan emendakin bat gehitzeko ez dago heldulekurik, eta 2021. urte bukaera aitzin dagoen egutegia biziki baldintzatua da». Era berean, Konstituzio Kontseiluaren beste zentsura bat eragileentzat «kaltegarria» litzatekeela uste dute: «Arrangurak areagotu besterik ez luke eginen».

Araudian edo hitzarmenetan

Hala ere, bi diputatuek uste dute posible dela jadanik egiten dena epe laburrean segurtatzea. 2021eko ikasturte hasiera aitzin eta arau bidez egin litekeela diote, zirkular baten bidez, adibidez —azkena 2017koa da—. Uste dute horretarako arreta jarri beharko litzaiekeela Konstituzio Kontseiluak azpimarratutako baldintzei. Horrez gain, tokian-tokian itunpeko eskolek dituzten hitzarmenak berrikustea ere proposatu dute. Gehienak 2021-2022ko ikasturtean bukatuko dira. Hitzarmen horietan zehaztu nahiko lukete murgiltze irakaskuntzan zer urtetatik aitzina hasiko diren frantsesa ikasten, eta frantses maila neurtzeko ebaluazio batzuk aurreikustea ere aipatu dute.

Azkenik, eragileekin elkarlanean murgiltzearen definizio lan bat egitea beharrezkotzat jo dute bi diputatuek, «Konstituzio Kontseiluaren erabakiaren arrazoiekin erabat bateragarri izan dadin». Horiek lirateke irakaskuntzaren zerbitzu publikoan gainditu beharko ez liratekeen mugak: murgiltze eredua hautazko izatea; elebitasunaren helburua; frantsesaren ezinbesteko irakaskuntza hiru zikloetan —lehen hezkuntzan, kolegioan eta lizeoan—; ikastetxeen komunikazio hizkuntzari buruzko argipenak. Azken horri buruz, honela idatzi dute bi diputatuek: «Ikastetxe barruan eskualde hizkuntza erabil badaiteke, hautazkoa izan behar du, eta helburu pedagogikoei erantzun behar die».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Emakume bat maskara jantzita, atzo, Barakaldon. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Maskara jantzita, badaezpada

Gotzon Hermosilla

Indarrean sartu da Jaurlaritzaren neurri berria, «jendea dabilen hiriguneetan» maskara eramatera behartzen duena. Nahastea handia bada ere, Barakaldon, oro har, jendeak zintzo bete du agindutakoa.

Lopez de Guereñu eta Lopez de Uralde, Bilbon. ©Aritz Loiola / Foku

Trantsizio ekologikoaren ertzak

Iñaki Petxarroman

Deskarbonizatzeko moduez eztabaidan aritu dira Lopez de Uralde eta Lopez de Guereñu. Podemoseko diputatuak berehala ekiteko eskatu du, eredu guztiz berriztagarri bat lortzeko. Lopez de Guereñuk ez du baztertu trantsizio horretan gasa ere erabiltzea, iraunkortasun ekonomikoa eta soziala ere beharrezkotzat jo baititu

Lopez Acuñaren ustez, epe motzean hirugarren dosirik ez

Lopez Acuñaren ustez, epe motzean hirugarren dosirik ez

Berria

Epidemiologoak uste du talde immunitatea ez dela lortuko herritarren %85-90 txertatuta egon arte

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Memoria arloan aurrera goaz, baina berandu eta motel»

Gotzon Hermosilla

Irujoren ustez, oraindik badaude frankismoaren krimenei garrantzia kentzen saiatzen diren historialariak, «asmo politiko argi» batekin: «Aditzera eman nahi dute denek dutela errua, frankistena lausotzeko».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.