Albistea entzun

Euskaraz erantzuniko brebetako azterketak zuzendu dituzte Baionan

Zuzenketa zentroa antolatu dute Baionako Arteen Hirian, Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin. Donibane Garaziko zuzenketa zentroan protesta egin dute sare publiko eta pribatuetako irakasleek
Peio Jorajuria eta Mañolo Espelet zuzentzaileen lanari begira, atzo goizean, Seaskak antolatutako Baionako zuzenketa zentroan.
Peio Jorajuria eta Mañolo Espelet zuzentzaileen lanari begira, atzo goizean, Seaskak antolatutako Baionako zuzenketa zentroan. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2022ko uztailak 6 - Baiona

Urte osoan euskaraz ikasitakoa azterketan euskaraz erantzun eta ikaslearen kopia euskaraz zuzendua izatea. Brebetako Matematikako eta Historia-Geografiako azterketan aspalditik egiten da, baina Zientzietako proban debekuz erantzutea erabaki du azken urteetan Frantziako Hezkuntza Ministerioak. Inork frogarik behar balu, administrazioak ukatzen duena sinpleki egingarria dela erakutsi zuen Seaskak atzo. Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, euskaraz erantzundako Zientzietako azterketen zuzenketa antolatu zuten Baionako Arteen Hirian, zuzenketa ofizialaren baldintza beretan. Baikor mintzatu zen Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria: «Dudarik gabe, horrelako ekintza batek ondorioak izanen ditu». Atzo lortu zuten irudiak sinbolikoaz haragoko eragina izatea nahi du ikastolen elkarteak. «Legeak baimentzen du, zirkularrak baimentzen du. Erakutsi dugu posible zela... Oztopo bakarra administrazioaren nahikeria da; biziki erraz gaindi dezakete. Errektorearen erantzun bat eskas zaigu, segur aski Parisen agindu baten beha baita oraindik. Baina erabaki batek dena alda dezake».

Zuzenketa zentro ofizialetako baldintza berak bete zituzten Baionakoan ere. Mañolo Espeletek hartu zuen zentroaren zuzendaritza. Baionako Estitxu Robles Arangiz kolegioko zuzendaria ere bada. Ikasleekin egiten duten lanketa esplikatu zuen: «Ez ditugu ikasleak behartzen, baina, bistan dena, haiekin aipatzen dugu. Ikasleek ikastola eta euskara bizi dituzte hiru urtetik hemezortzi urte arte. Hor, hamabost urterekin, erraten diegu lehen aldiz haien bizian badutela parada engaiamendu bat erakusteko, markatzeko. Eskatzen diegu heldutasunez jokatzea, eta haiek erabakitzea egin nahi duten ala ez. Behingoz, posible dute pertsona gisa hori erakustea. Lehenago, ikastola gurasoen hautua izan da».

Beste irakasleen babesa

Azterketen zuzenketa antolatzeak ikasleen erabakiari balioa ematen diola azpimarratu zuen atzo Espeletek. Uztailaren 12an ekitaldia eginen dute Seaskak eta Euskal Elkargoak, ikasleei dagokien nota emateko. Azken urteetan bezala, aurten ere euskaraz zuzendutako kopiak bahitu eta zuzentzaile erdaldunen esku utzi baititu Frantziako hezkuntza administrazioak.

Donibane Garaziko Zitadelako kolegioan ezarritako zuzenketa zentro ofizialean ez zituzten ikusi behintzat. «Ez dakigu non diren», harritu zen Edurne Apezetxea, Mauleko Argia kolegioko irakaslea. «Euskaraz zuzenduak izaten ahal ziren», deitoratu zuen. Zuzenketan parte hartzen ari ziren ikastetxe publiko eta pribatuetako beste hogeita hamar bat irakaslerekin batera, kanpora atera zen atzo eguerdian, Seaskari babesa erakustera. «Negu honetan hiru sareetako irakasleak juntatzen hasi ginen, elkarrekin zerbait egiteko ideiarekin», esplikatu zuen Apezetxeak. Izenpe biltze bat egin zuten lehenik, euskarazko kopiak zuzentzeko zuzentzaile eskasiarik ez zela erakusteko. Atzo, gutuna bidali zioten Bordeleko errektoreari «ikasle euskaldunen hizkuntza eskubideak errespetatuak» izan daitezela eskatzeko. Jasotako babesa eskertu zuen Celine Tourreuilek, Larzabaleko (Nafarroa Behera) Manec Erdozaintzi Etxart kolegioko zuzendariak: «Badakite zer den erronka, eta bat egiten dute gure aldarrikapenarekin».

Atzo, Jorajuriak beste behin baieztatu zuen Seaskaren eskaera Ipar Euskal Herriko gehiengo batek babesten duela: «Heldu den urtean [guk ezarritako] baldintza berak izanen dira [zuzenketarako], baina ez dugu guk antolatuko. Hori dugu espero».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

ERAGILE, EGILE ETA ORDEZKARI

Julen Aperrribai

Duela 25 urte sortu zuten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, euskararen normalizazio prozesua bizkortzeko eta euskalgintzako erakundeak bateratzeko. Hizkuntza politiketara begirako akordio sozial zabalak, plangintzak eta proposamen zehatzak eragiteko gaitasuna izan du hasieratik. Adostasunok galgatu egin dira sarritan pauso berean: maila sozialetik maila politikora eramateko unean.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Adostasun politikoek edukia behar dute; ez gaude argazkien garaian»

Maite Asensio Lozano

Lema uztera doala, azken urteetan egindako aurrerapausoak gogoratu ditu, baina aitortu du arazo batzuk «kronifikatzen» ari direla. Hartara, hizkuntza politika «sendoak» eskatu ditu.
Atzo Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako agerraldia; Iratxe Retolazak eta Leire Vargasek irakurri zuten adierazpena. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

Imanol Magro Eizmendi Arantxa Iraola

Euskalgintzako hainbat pertsona ezagun batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak; adierazi dute euskara eta euskal kultura behar dituela ardatz Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak

Osakidetzako krisia areagotu du beste arduradun baten dimisioak

Ion Orzaiz

Kargua utzi du Adolfo Begiristainek, Donostia ospitaleko kirurgia zerbitzuko zuzendariordeak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.