Albistea entzun

'Bateraguneko' defentsak epaiaren baliogabetzea baino ez du aurreikusten

Gorenaren sententzia berraztertzeko helegitea aurkeztu du Iruinek, eta Europaren epaiak bete beharrekoak direla dio. Gorenak ez du eperik erabakia emateko. Indarrean dago Otegiren inhabilitazioa
Arnaldo Otegi, iazko azaroaren 6an, Bruselan, Europako Parlamentuan, Estrasburgoren ebazpena jakin zenean.
Arnaldo Otegi, iazko azaroaren 6an, Bruselan, Europako Parlamentuan, Estrasburgoren ebazpena jakin zenean. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Esnaola -

2019ko azaroak 30

Bateragune auziko defentsak Espainiako Auzitegi Gorenaren sententziaren baliogabetzea baino ez du aurreikusten aukera modura, atzo Gorenean bertan haren zigor epaiaren berraztertze helegitea aurkeztu ostean. Auzitegi horrek orain aste batzuk eman zion helegitea aurkezteko baimena, Europak duela urtebete bat Auzitegi Nazionalaren epaiketa (2011) justua ez zela izan deliberatu, ebazpen hori aurtengo otsailean irmo geratu eta defentsak errekurtsoa sartzeko eskatu ondoren. Gorenak orain fiskaltzari igorriko dio berraztertze helegitea, eta ondoren erabaki egingo du. Erabakiaren berri emateko eperik ez du.

Iñigo Iruin abokatuak aurkeztu du helegitea, eta zehazki eskatu du Gorenak 2012ko maiatzaren 7an emandako sententzia baliogabetzeko; ez da hasi auziko argudio juridikoak-eta berriro azaltzen, ez delako halakorik egokitzen. Azaldu du jurisprudentziak dioela Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpenak bete beharrekoak direla, eta iritzi dio hori gertatuko dela orain ere. Epaia baliorik gabe geratuko balitz, auzipetuen aurka ezarri zituzten neurri guztiak bertan behera geldituko lirateke. Orain indarrean dagoen neurri bakarra Arnaldo Otegiren inhabilitazioa da: 2021eko otsailera artekoa du. Iruinek, Gorenean aurkeztutako idatzian, haren kasua nabarmendu du, kaltetuta segitzen duelako.

Euskal gatazkan aurrekari bat dago: Atutxa auzikoa. Europak 2017an ebatzi zuen auzipetuen eskubideak urratu egin zirela epaiketan, eta Gorenak berriki baliorik gabe utzi du aginte judizialari desobeditzea egotzita 2008an ezarritako inhabilitazio zigorra.

Iazko azaroaren 6an Europako auzitegiak zioen Bateragune auzian epaimahaia ez zela inpartziala izan, Europako Konbentzioko 6.1 artikulua urratu zuela esanda. Gorenak joan den urriaren 24ko autoan zioen giza eskubideak eta askatasunak urratzean, eta kalteek irauten badute, Europaren epaia badela nahikoa arrazoi Espainiako Estatuko sententzia irmo baten berraztertze helegitearen sarrera baimentzeko, Prozedura Kriminaleko Espainiako Legearen 954. artikuluaren arabera. Manuel Marchena, Julian Sanchez Melgar eta Susana Polo Garcia magistratuek sinatu zuten urriko autoa.

2009ko urriaren 13an izan zen Bateragune auziko operazioa. Auzitegi Nazionalak 2011n eman zuen zigor epaia, zigortuak ETAren esanetara ari zirela esanda. Gorenak berretsi egin zuen 2012an, kartzela urteak zerbait jaitsita —inhabilitazioak ez—. Konstituzionalak balekotzat jo zuen Gorenarena, 2014an. Auziko bost zigortuek denera ia 31 urte egin zituzten preso: seina urte Sonia Jacintok, Arkaitz Rodriguezek eta Miren Zabaletak, eta Otegik eta Rafa Diezek bakoitzak kasik sei urte eta erdi. Jardun publikorako inhabilitazio zigorra ere jarri zieten, eta haien artetik Otegiri baino ez zaio falta betetzeko.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020ko irailean lirateke, epeak betez gero. 2016ko bozetan, EH Bilduk hautagai aurkeztu zuen Otegi, baina ezin izan zen aurkeztu.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Usurbilgo udaletxea. ©NOAUA

Usurbilgo Sagardia plazaren izena aldatzeko exijitu du Espainiako Gobernu Ordezkaritzak

Xabier Martin

Joxe Martin Sagardia euskal errefuxiatua BVEk hil zuen 1980an, Miarritzen. ETAko ustezko kideen zerrenda batean dagoela esan dio udalari Espainiako Gobernu Ordezkaritzak, eta Terrorismoaren Biktimen Legea urratzen duela plazaren izenak.

Eneko Andueza eta Maria Txibite, bilera ostean. ©Berria

Sozialistak «ongizatearen berme» direla esan dute Anduezak eta Txibitek

Gotzon Hermosilla

PSE-EEk eta PSNk bilera egin dute, eta bi alderdien arteko «lotura estuak» nabarmendu dituzte.

<b>Foru Hobekuntzaren 40. urteurrena ospatu zen atzo Senatuan.</b> ©J.C. HIDALGO / EFE

Txibitek Foru Hobekuntza goraipatu du, «batasun konstituzionalaren barnean»

Joxerra Senar

Senatuan egin da Nafarroako estatutuaren urteurreneko ekitaldi nagusia. Hitzeman du «lehenbailehen» egingo dutela ituna trafiko eskumenari buruz

EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena aurrekontuei buruzko agerraldi batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Oposizio taldeak adina osoko zuzenketa Jaurlaritzaren aurrekontuei

Xabier Martin

Osoko zuzenketez gain, 711 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PP+C’s-ek, 1.433 milioi eurorenak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.