Albistea entzun

Eusko Legebiltzarrak uko egin dio oinarrizko errenta eztabaidatzeari

EAJk, PSE-EEk, PP+C's-ek eta Voxek atzera bota dute herri ekinaldi legegilea. EH Bilduk eta EP-IUk alde bozkatu dute, baina egungo gizarte politiken inguruko eztabaida sakonago bat galdegin dute
Itziar Gerendiain bozeramailea, atzo, oinarrizko errentaren proposamena osoko bilkuran aurkezten.
Itziar Gerendiain bozeramailea, atzo, oinarrizko errentaren proposamena osoko bilkuran aurkezten. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2022ko maiatzak 6 - Gasteiz

Herri ekinaldi legegilea parlamentura iritsi bezala amaitu da: baldintzarik gabeko oinarrizko errentari ezetz esan dio Eusko Legebiltzarrak. EAJk, PSE-EEk, PP+C's-ek eta Voxek proposamena aintzat hartzearen aurka bozkatu dute. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk aldeko botoa eman dute, eta gizarte politiken eztabaida sakonagoa eskatu dute. Bigarren aldia zen halako ekinaldi bat osoko bilkuran bozkatzen zutena, baina oraingoan ere ez dute onartu eztabaidatua izan dadin.

Herritar talde batek jarri zuen martxan ekinaldia, iazko otsailean, eta haien izenean hartu zuen hitza Itziar Gerendiainek. «Bide berriak esploratzeko garaia iritsi da», adierazi zuen. «Tresna berriak behar ditugu pobreziari modu eraginkorrean aurre egiteko». Haren ustez, egungo sistema ez baita gai izan hori egiteko.

Gerendiainek azaldu zuen oinarrizko errenta ekonomikoki bideragarria dela, eta hori frogatzen duten askotariko ikerketak jarri zituen adibide gisa. Borondate politikoan egin zuen azpimarra, bada. Eta kritiko azaldu zen Jaurlaritzarekin, kontrako iritzia eman zuelako eztabaidatu aurretik: «Parte hartze demokratikorako indarrean dauden bitarteko urrietako bat mespretxatzea da».

Proposamenean jasota zegoen baldintzarik gabeko oinarrizko errenta eskubide gisa aitortuko zuen lege bat onartzea. Hala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar orok jasoko luke diru laguntza herritar izate hutsagatik: 900 euro 18 urte baino gehiagokoek; 450 euro 4 eta 18 urte bitartekoek, eta 270 euro 14 urtetik beherakoek.

Azalpenak gero

Taldeek ordu erdiko bi tarte izan zituzten beren jarrera azaltzeko: proposamenaren alde zeudenak aurrena, eta aurka zeudenak gero. Hori da halako ekinaldien bereizgarrietako bat, legebiltzarraren ohiko jarduerarekin alderatuta. Eta hor, dagoeneko, agerian geratu zen bozketaren emaitza zein izango zen, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk soilik hartu baitzuten parte lehenengo txandan, eta bakar batek ere ez bestean.

Miren Gorrotxategi EP-IU taldeko eledunak adierazi zuen milaka herritarrek babestutako egitasmoa izanik ezinbestekoa zela tramiterako onartu eta eztabaidari bide ematea. «Ez gaude ohituta; pentsarazi behar digu», esan zuen. Eta EAJri gogorarazi zion proposamenaren alde egin zuela Europan: «Europarako balio duenak zergatik ez du balio Euskadirako?».

Iraitz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkideak ere ekinaldia aintzat hartzea babestu zuen, baina «eztabaida orokorrago bat» aldarrikatu zuen, gizarte politikei dagokienez. «Ereduaz hitz egin behar dugu, ereduaren erroko aldaketaz». Eta nabarmendu zuen eztabaida hasi besterik ez dela egin, egitasmoa onartu ez arren.

Bozketa amaitu ondoren eman zituzten azalpenak gainerako taldeek. EAJk eta PSE-EEk bere egin zituzten Jaurlaritzaren argudioak, eta egungo ereduan sakondu nahi dutela azaldu zuten. Aitor Urrutia jeltzalearen iritziz, oinarrizko errenta ez da «sistemarik egokiena» pobreziari aurre egiteko, eta DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta berriaren garrantzia azpimarratu zuen. Gloria Sanchez sozialistak, bestalde, zalantzan jarri zituen errentaren oinarriak eta helburuak.

PP+C's-en izenean, Laura Garridok ere egungo babes sistemaren alde hitz egin zuen, eta baztertu egin zuen laguntza orokortu bat. Laguntza oro enpleguarekin lotu behar dela argudiatu zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Guillaume Fauveau

Mobilizazioa iraunarazi eta gogortu nahi dute sindikatuek

Ekhi Erremundegi Beloki

Milaka pertsona elkartu dira Baionan erretreten erreformaren kontra. Larunbatekoa mobilizazio «erraldoia» izatea espero dute.

Federico Lopez, Jose Luis Zubeldia, Juan Mari Perez, Bittor Eskisabel eta Jose Mari Lazkano. ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Gure dirua eskatzen dugu; iruzur egin digute»

Maddi Iztueta Olano

Geroako Kaltetuak plataformako kideek estatutua aldatzea eta horren berri ez ematea egozten diete zuzendariei eta sindikatuei. Helburu argia dute: euren dirua, nahi duten eran, berreskuratzea.

Tecnalia enpresaren makina bat, iazko azoka batean. ©Oskar Matxin / FOKU

Gipuzkoako esportazioek 10.000 milioi euro gaindituko dituzte aurten

Iñaut Matauko Rada

2023a «ziurgabetasun urtea» izango dela aurreikusten du Bazkundeak, baina Gipuzkoako enpresak prest daudela adierazi dute.

Grebara deitu duten sindikatuetako ordezkariak, atzo, Iruñeko Kondestablearen jauregian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroako langile publikoak grebara deitu dituzte hilaren 15erako

Itsaso Jauregi

ELA, LAB, UGT, CCOO eta Steilasen arabera, gobernuak ez du negoziatzeko borondaterik izan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.