Koronabirusa

Ordizian konfinamendurik ez, 35 kutsatu dauden arren

Osasun sailburuak baztertu egin du konfinamendua ezartzea eta joan-etorriak mugatzea. Ordiziako alkateak «transmisio komunitario bat» dela ziurtatu du

Goierriko lau udaletako ordezkariak Osasun Sailarekin eta Segurtasun Sailarekin bilduta, atzo arratsaldean, Zumarragan.
Goierriko lau udaletako ordezkariak Osasun Sailarekin eta Segurtasun Sailarekin bilduta, atzo arratsaldean, Zumarragan. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia Aloña Beraza Peña Irati Urdalleta Lete -

2020ko uztailak 8

Beste hemeretzi positibo baieztatu zituzten atzo Ordizian (Gipuzkoa). Mila PCR baino gehiagoren emaitzak dituzte, eta, aurretik baieztatuta zeuden kasuak kontuan hartuta, 35 pertsona kutsatu dira agerraldian, oraingoz. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eman zituen atzo arratsaldean datuok, eta adierazi 1.700 PCR inguru egin dituztela bi egunean. Jakinarazi zuenez, kutsatuta dauden guztiak ez dira Ordiziakoak, ezta Goierri eskualdekoak ere. Berri positiboren bat ere badago: itxi dituzten hiru tabernetako —Haka, Miami eta Kebab— zerbitzariek negatibo eman dute. Agerraldiaren jatorria ere zehaztu zuen: Lleidatik (Herrialde Katalanak) etorritako pertsona bat. Irmo mintzatu zen Adur Ezenarro Ordiziako alkatea: «Argi dago transmisio komunitario baten aurrean gaudela; orain ikusi beharko da transmisio horren hedapena zein den». Gainera, haren hitzetan, maskara «derrigorrezkoa» izango da, baina onartu zuen ez zekiela hori nola islatuko zen sailburuaren aginduan.

 

Hala ere, konfinamendua ezartzea baztertu zuen Murgak, baita joan-etorriak mugatzea ere, eta gogorarazi zuen distantzia mantendu ezin denean maskara erabiltzea beharrezkoa dela. Baina aldaketaren bat egongo da: murriztu egingo dituzte gaueko aisialdi guneetako ordutegiak eta edukiera, eta herritarrak ezingo dira zutik egon tabernetan. Ordiziako, Beasaingo, Idiazabalgo eta Lazkaoko (Gipuzkoa) alkateekin Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Osasun Sailak egindako jarraipen batzordearen ostean hitz egin zuen Murgak.

Nahiz eta sailburuak konfinamenduaren aukera baztertu, Adur Ezenarro Ordiziako alkateak «autokonfinatzeko» eskatu zien herritarrei eguerdian. Gainera, goizeko datuen berri izan bezain laster—30 kutsatu ziren orduan eta Eusko Jaurlaritzak argitara atera arte ez du horien berri izan Ordiziako Udalak—, hainbat neurri hartu dituzte: jolas parkeak, Majori kiroldegia, liburutegia eta eraikin publiko guztiak itxi ditu udalak, eta bertan behera utzi du gaur egitekoa zen asteazkeneroko azoka.

«Osasuna da gure lehentasuna, eta osasuna zaintzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditugu», ohartarazi zuen Murgak goizean. Azpimarratu zuenez, beharrezkoa dela ikusiz gero «irmotasunez» arituko dira.

Positibo kasuen igoerak bi arrazoi ditu, Osasun sailburuak esan zuenez: azken orduetan atzemandako kasuak, eta ikerketak eginda ikusi dutela aurretik atzemandako positibo batzuek lotura dutela agerraldiarekin.

Positibo eman duten guztiak dagoeneko bakartuta daude. Erlazio sozialetan kutsatzea posible dela azpimarratu zuen Murgak, eta oroitarazi maskarak erabili behar direla, «Ordizian gertatutakoa beste edozein herritan gertatu daiteke eta».

Eguneko datuak ere jakinarazi zituzten. Guztira, 22 positibo atzeman zituzten: lau Bizkaian, hamabost Gipuzkoan eta hiru Nafarroan. Ez zuten beste hildakorik iragarri.

Inguruan, kezka gutxiago

Beasaingo komunikazio teknikariak jakinarazi duenez, aste honetan zahar etxeko egoiliarren bisitak malgutzen hastekoak ziren, baina orain arteko ordutegi murriztuei eutsiko diete. Dena den, herritarren artean aparteko kezka berezirik ez dagoela azaldu du.

Legorretako eta Zaldibiako udalek herritarrei eskaera egin diete webgunearen eta sare sozialen bidez: ekainaren 27tik aurrera Ordizian izandakoek Ordiziako osasun zentrora deitu dezatela. Gehienbat, gazteentzako mezua dela aipatu dute, eta, oro har, herritarren artean kezka berezirik ez dutela sumatu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Baionako karrikak hutsik, atzo, etxeratze agindua dela eta. ©GUILLAUME FAUVEAU

«Lanean ari bazara, argiki izorratua zara»

Joana Ibargarai Leritza

Jean Castex Frantziako lehen ministroak ostegunean iragarri bezala, Ipar Euskal Herrian etxeratze agindua 18:00etatik 06:00ak artekoa da orain, eta atzo izan zen neurria aplikatu beharreko lehen eguna.

Osasun langile bat antigenoen proba bat egiten. ©Gorka Rubio / Foku

Positibo gutxiago atzeman dituzten arren, tasa %7 da Hegoaldean

Berria

834 pertsonak eman dute positibo COVID-19a detektatzeko proban, bezperan baino ia 200 gutxiagok. Gero eta paziente gehiago daude ZIUetan.

Koronabirusaren kontrako txertoa. ©Guillaume Fauveau

Urkulluk dio «onartezina» dela txerto gutxiago jaso izana

Berria

Indurainek esan du Nafarroak «erreserba estrategikoa» duela datorren astean txertaketarekin segitu ahal izateko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna