Kolpea Espainiako Estatuari

Erresuma Batuak ez du tramiterako onartu Ponsatiren aurka Espainiako Gorenak emandako euroagindua, bere legedia aintzat hartuz «neurrigabea» dela iritzita. Erabakia ez da behin betikoa

Clara Ponsati, alboan Aamer Anwar bere abokatua duela, iazko martxoaren 28an Edinburgon, aurreko euroaginduagatik deklaratu behar izan zuenean. R. PERRY / EFE.
Igor Susaeta.
2019ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Kataluniako buruzagi subiranisten kontrako sententziaren beroan, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuak Generalitateko kide erbesteratuen aurkako euroaginduak aktibatu ditu, berriro, nahiz eta haiek Espainiaratzeko aurreko bi saiakeretan huts egin zuen. Eta atzo kolpe berri bat jaso zuen Espainiako Estatuak, erbesteratuak Espainian epaituak izateko ahaleginean. Erresuma Batuko Justiziaren arabera, bere legedia aintzat hartuta «neurrigabea» da Clara Ponsati Generalitateko Hezkuntza kontseilaria izandakoa sedizioagatik Espainiaratzeko euroagindua —Eskozian bizi da 2018ko martxotik—. Horrenbestez, ez du tramiterako onartu, eta itzuli egin du.

Espainiako Barne Ministeriora bidalitako dokumentuak zehazten duenez, «Delinkuentziaren Kontrako Agentzia Nazionaleko abokatu batek» gainbegiratu du Llarenak duela pare bat egun aktibatutako euroagindua. Halere, erabakia ez da behin betikoa. Izan ere, dokumentuak zehazten du berriro «ebaluatuko» dutela, Llarenak Ponsatiren «delitu ibilbideari buruzko informazioa» helaraziz gero. Iturri juridikoek Efe berri agentziari azaldu diotenez, Erresuma Batuak neurrigabetzat jo du euroagindua, sedizioa «ordena publikoko arazo batekin» lotzen duelako.

«Kontraesan nabarmenak»

Ponsatiren defentsarentzat, euroaginduak «kontraesan nabarmenak» ditu. Erresuma Batuak hartutako erabakiaren berri eduki aurretik Aamer Anwar abokatuak atzo bertan adierazi zuenez, «matxinadatik sediziora» jauzi egiten du entrega eskaerak. «Eta Ponsatiri sedizioa egozten zaiola bi orrialdetan soilik aipatzen du [59 orrialde ditu], zer rol zuen argitu gabe».

Erabakia arratsaldean iritsi zen. Ponsati TV3en elkarrizketatu zuten goizean, eta, euroaginduen harira, kexu agertu zen, iruditzen baitzaio «ankerkeria» ari dela «ohitura» bihurtzen.

Sanchezentzat, fiskaltza gobernuaren menpe dago Puigdemonten auzian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.