Albistea entzun

Madrilekin akordioa lortuta, zorpetzeko eskubidea izango dute foru aldundiek

Espainiako Gobernuak bi urtez eten ditu gastu publikoa murrizteko arauak, eta aukera eman die udalei bankuetan dituzten soberakinak 2021 arte erabiltzeko
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bilera, atzo, Gasteizen.
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bilera, atzo, Gasteizen. ASIER BASTIDA / IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2020ko urriak 1

Foru aldundien eta udalen gastatzeko gaitasuna estutzen zuen gerrikoa askatu du Espainiako Gobernuak. Diputazioen tratamendua aldatuko du: ez ditu aurre- rantzean tokiko erakunde gisa hartuko eta eskubidea eman die defizita izan eta hori estaltzeko zorpetze publikora jotzeko. Udalei dagokienez, defizita izateko baimenik ez, eta aurreko urteetan soberakinak pilatu dituztenei diru hori aurten eta datorren urtean gastatzeko aukera emango die. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal batzuek zorpetzeko aukera izango dute koronabirusak eragindako kalteak konpentsatzeko, hiru diputazioek iragarri baitute beren defizitaren zati bat haien esku utziko dutela.

«Balio handikoa», «giltzarria», «Kontzertu Ekonomikoari emandako bultzada»... Poza ezkutatu ezinean aritu zen atzo Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburua, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren ondorengo agerraldian. Negoziazio «sakonen» ondoren, batzorde horretan lotu zuten aldundien zorpetzeari buruzko akordioa. Nabarmendu zuenez, «lehen aldiz» lortu dute foru aldundiek zorpetzeko eskubidea, eta pandemiak eragindako egoera berezia igarotzen denean ere eutsi ahal izango diote.

Hiru lurraldeetako BPGaren %0,9 adinako defizit batekin estreinatuko dute gaitasun hori. Kopuru zehatzetan, 595 milioiko defizita pilatu ahal izango dute, eta zorpetzearen bidez estali. Hiruren artean banatu beharreko kopuru bat da hori: 300 milioi euro inguru Bizkaiko Aldundiak, 200 milioi Gipuzkoak eta 90 milioitik gora Arabak. Antzeko kopuruak 2021ean ere: %0,8ko defizita, 588 milioi euro. Diru asko da hori aldundientzat, beren aurrekontu propioen %15etik gora: Bizkaiak, 1.283 milioiren aurrekontu proiektua aurkeztu zuen 2020rako, 915 milioirena Gipuzkoak eta 518 milioirena Arabak.

Berez, defizit kopuru horiek ez dira muga zorrotz-zorrotzak izango, erreferentziazko tasak baizik. Izan ere, Europako Batzordeak EBko kideekin egin duen bezala, Espainiako Gobernuak ere gastu publikoaren gaineko mugak lausotzea erabaki du bere menpeko erakundeekin. «Administrazio guztiei gaitasuna eman nahi diegu baliabide guztiak jartzeko herritarren zerbitzura», azaldu zuen Maria Jesus Montero Ogasun ministroak.

%2,6ko erreferentzia

Montero erkidego autonomoekin bilduko da astelehenean, eta orduan aurkeztuko dizkie erreferentzia tasak. Dagoeneko bereak badituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak: BPGaren %2,6. Gasteizko gobernuaren kasuan, horrek esan nahi du 1.716 milioiko defizita pilatu ahal izango duela aurten, eta 1.617 milioikoa datorren urtean (%2,2).

Azpiazuk onartu du kopuru hori handitzeko aukera dagoela, baldin eta krisiak okerrera egiten badu eta gobernuaren beharrak ugaritzen badira, baina esan du ere betetzen saiatuko direla:«Erantzukizunez jokatuko dugu». Izan ere, krisiaren okerrena igarotzen denean itzul daitezke kontu publikoak orekatzeko aginduak, eta orain zulo handia egiteak urte gutxi barru ahalegin handiak egitea ekar dezake. «Arrazoizko aurrekontuak» egiteko eskatu die Monterok administrazioei.

%2,6ko defizita buruan dutela egingo ditu Jaurlaritzak bere aurrekontuak. Iazko soberakinekin, Espainiako Gobernuaren COVID Funtsetik jasotakoarekin eta baimendutako zorpetzearekin zerga bilketaren erorikoaren «zati oso garrantzitsu bat» estaltzeko gai izango direla azaldu du sailburuak. Urriaren 15ean bilduko da Finantzen Euskal Kontseilua, aurtengo eta datorren urteko zerga bilketaren aurreikuspenak egiteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©AEGE ELKARTEA

«Argindar konpainien kontratu finkoak ez dira lehiakorrak»

Imanol Magro Eizmendi

Energia asko kontsumitzen duten enpresen ahotsa da Soto, eta uste du gasari ezarritako mugek arnasa eman diotela sektoreari. Hala ere, neurri gehiago nahi ditu, 2022. eta 2023. urteak malda gogorra izango direlakoan.
Ontzi bat Bilboko portuan sartzen. ©LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Gerrak ez ditu eragotzi kanpo salmentak: inoizko martxorik onena izan da

Jokin Sagarzazu

Esportazioak handitu dira, baina hori halako bi gehitu dira inportazioak, eta superabita uzkurtu da. Olio finduen eta tutuen salmentak hazi dira gehien
Emakume bat bitcoin-ak diru gisa onartzen dituen okindegi batean, Santa Tecla hirian (El Salvador).. ©Rodrigo Sura / Efe

Kriptodiruak: birtualak ez diren galerak

Iker Aranburu

Bitcoinen eta beste diru digitalen balioa amildu egin da, eta 'luna' izenekoa, berriz, desagertu. Inbertitzaileak arrisku handiko aktiboetatik alde egiten ari dira. El Salvador arriskuan jarri du erorialdiak, bitcoinen aldeko apustua egin baitu.

Zoru Klausulak Stopeko kideak, Donostiako auzitegian, 2015ean. ©Berria

Europak ebatzi du zoru klausula guztiak itzuli behar direla, abusua frogatzen bada

Jokin Sagarzazu

Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki zuen 2013aren aurretik sinatutako hipoteka zutenei bakarrik itzuliko zitzaiela dirua

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...