Albistea entzun

Gerra Ukrainan

Errusiak AEBei eskatu die aireontzi militarrak bere mugetatik urruntzeko

Kremlinek «probokaziotzat» hartu du Itsaso Beltzeko «gertaera», eta ohartarazi AEBekin duen erlazioa «penagarria» dela orain. Washingtonek nabarmendu du eremuan hegaldiak egingo dituela aurrerantzean ere
AEBetako armadaren piloturik gabeko MQ-9 drone bat, Nevada (AEB) estatuko base militar batean, 2014an.
AEBetako armadaren piloturik gabeko MQ-9 drone bat, Nevada (AEB) estatuko base militar batean, 2014an. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2023ko martxoak 16

Errusiak ez du konfrontaziorik nahi AEBekin. Hori adierazi zuen Anatoli Antonov Kremlinek Washingtonen duen enbaxadoreak herenegun gauean, AEBetako Estatu Departamentuaren egoitzatik atera ondoren. Azalpenak ematera deitu zuten, herenengun Washingtonek Errusiari egotzi baitzion Itsaso Beltzean bere drone bat suntsitzea. Kremlinen arabera, ordea, «maniobra txar baten ondorioz» erori zen aireontzia uretara. TASS Errusiako berri agentziak jaso zuenez, Antonovek Washingtoni eskatu zion drone militarrak bere mugetatik urruntzeko. «AEBetako ontzi eta hegazkinek ez dute zertan egon [Errusiako] Federazioaren mugetatik gertu. Imajinatzen duzue abioi, drone [errusiar] bat New Yorketik edo San Frantziskotik gertu azaltzea?», ohartarazi zuen, aldi berean. «Probokazio gisa hartu dugu jazoera hau».

AEBen arabera, haren armadako MQ-9 drone bat «errutinazko zaintza lanak» egiten ari zen Itsaso Beltzean, nazioarteko aire eremuan. Iazko otsailean inbasioa hasi zenetik, ohikoa izan da Errusiako eta AEBetako aireontziek itsaso horren gainean hegan egitea. Pentagonoak salatu zuen Errusiaren Su-27 gerra hegazkin batek dronea atzeman zuela, erregaia isuri ziola, eta ondoren kolpea eman ziola. «Kalteen ondorioz, Itsaso Beltzean jo du behea», nabarmendu zuten AEBek.

Ikusi gehiago: Erdoganek iradoki du Finlandiari NATOko atea irekitzear direla

Errusiako Defentsa Ministerioaren esanetan, Krimeako penintsulatik gertu —2014an anexionatu zuen Kremlinek— detektatu zuten aireontzia, eta AEBei leporatu zien droneko gailu bat itzalita sartzea beretzat daukan aire eremuan eta hura «urratzea». Eta Antonovek esan zuen «kezkatuta» daudela AEBetako armadak Errusiatik gertu duen jardunarekin. «Denok dakigu oso ondo zertarako erabiltzen diren piloturik gabeko errekonozimendurako eta erasorako ibilgailu horiek». Eta galdera erretoriko bat egin du: «Zer egiten dute AEBetatik milaka kilometrora? Argi dago: inteligentziako informazioa biltzen ari dira, zeina gero Kieveko erregimenak erabiltzen duen gure indar armatuei eta gure lurrari eraso egiteko». Herenegun, John Kirby AEBen Segurtasun Nazionalerako Kontseiluko bozeramaileak azaldu zuen aurrerantzean ere egingo dituztela hegaldiak «nazioarteko aire eremuan», eta ez dutela behar «errusiarren baimenik». Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak laburbildu du nolakoak den bi herrialdeen arteko harremana: «Penagarriak».

Errusia, hondakinen bila

Eta atzo CNN telebista katean egin zioten elkarrizketa batean, Kirbyk berak esan zuen Antonovi adierazi diotela Errusiaren aireontziek «arreta handiagoarekin» hegan egin beharko luketela nazioarteko aire eremuan. Horren harira, Nikolai Patruxev Errusiako Segurtasun Kontseiluaren idazkariak Errusiako telebista batean jakinarazi zuen saiatuko direla Itsaso Beltzera eroritako dronearen hondakinak bilatzen. Kirbyren hitzetan, AEBetako armadak ezin izan du aireontzia «berreskuratu«, eta ez dago ziur horretarako «gai» izango ote diren.

MQ-9 droneak zaintza lanetarako diseinatuta daude —30 bat orduko autonomia dute—, baina borrokarako gaitasuna ere badute. AEBetako indar armatuen webgunean zehaztuta dagoenez, orduko 480 kilometroko abiadura har dezakete gehienez, eta 2.200 kilo pisatzen dituzte. Antovoven hitzetan, 1.700 kilo lehergai garraia ditzake; Washingtonen arabera, zortzi misilentzako lekua dute. Drone bakoitza 52 milioi euro kostatzen da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Clara Ponsati Europako diputatu agiria erakusten atxilotu duten eskuadrako mossoei, gaur, Bartzelonan . ©Quique Garcia / EFE

Clara Ponsati Bartzelonara bueltatu da, eta atxilotu egin dute

Edu Lartzanguren - Igor Susaeta

«Pablo Llarena epaileak eurodiputatua atxilotzeko agindua emana du, desobedientziarengatik epai dezaten Espainiako Auzitegi Gorenean. «Ikusiko dugu zer egiten duen Auzitegi Gorenak neure itzuleraren inguruan». Defentsak 'habeas corpus' eskaera bat egin du

Humza Yousaf, atzo. ©EFE

Yousaf SNPko lider berria Eskoziako lehen ministro aukeratu dute

Igor Susaeta

Adierazi du SNPk egindako «promesei» eutsiko diela, eta «nekaezin» jarraituko duela independentziaren alde borrokatzen.

Protesta bat Manilan, iazko Giza Eskubideen Nazioartko Egunean. / ©FRANCIS R. MALASIG, EFE

Azken urtean giza eskubideen urraketak ugaritu egin direla salatu du AIk

Arantxa Elizegi Egilegor

Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeak urteroko txostena plazaratu du. Bertan salatu du nazioarteak oso jarrera desberdina hartzen duela gatazka gertatzen den tokiaren arabera, eta Ukraina eta Palestina jartzen ditu adibide gisara.

Israelgo Gobernuaren erreforma judizialaren kontrako manifestazio bat, atzo, parlamentuaren parean. ©Abir Sultan, EFE

Israelgo presidenteak «berehalako elkarrizketa prozesu bat» galdegin du

Gorka Berasategi Otamendi - Mikel O. Iribar

Protesta gehiago izan dira gaur goizean, lehen ministroak atzo iragarri arren erreforma judiziala etengo duela behin-behinean. Herzogen negoziazio taldea opozisioko Lapid zentristarekin eta Gantz liberalarekin biltzekoa da gaur. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.