Albistea entzun

Xamar da saiakerako Euskadi sariduna, eta Etxeberria itzulpengintzakoa

Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'-ek 'Etxera bidean' liburuagatik irabazi du saria; eta Isabel Etxeberriak, Alice Munroren 'Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak' bilduma euskaratzeagatik
Euskadi Literatura sariak jaso dituzten egileak, atzo, Bilboko Bidebarrieta liburutegian egindako agerraldian.
Euskadi Literatura sariak jaso dituzten egileak, atzo, Bilboko Bidebarrieta liburutegian egindako agerraldian. MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Astiz -

2019ko urriak 19 - Bilbo

1936ko gerrak etendako euskalduntasuna berreskuratzeko belaunaldi oso baten ahalegina kontatzen du Juan Carlos Etxegoien Xamar idazleak Etxera bidean liburuan (Pamiela). Nafarroako Aezkoa ibarreko historia aztertzen du zehazki, eta bere bizipen pertsonalak kontatzen ditu partikularki, eta, halere, publiko zabalenaren bistara nabarmentzeko besteko merituak ikusi dizkio lanari Saiakera alorreko Euskadi sariko epaimahaiak. «Obra bikaina» dela ebatzi dute, hitzez hitz, eta horregatik eman diote saria. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eman du izendapenaren berri Bilbon, eta, jakinarazi duenez, Isabel Etxeberria itzultzaileak jaso du Itzulpengintzako Euskadi saria, Alice Munro idazlearen Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak ipuin bilduma euskaratzeagatik (Erein eta Igela). 18.000 euro jasoko ditu bakoitzak, eta, 4.000 euro gehiago jasotzeko aukera du Xamarrek, bere obra beste hizkuntza batean argitaratzekoa bada. Donostiako Tabakaleran egingo dute sari banaketa ofiziala, azaroaren 18an.

Munroren estiloa euskarara ekartzeko izan duen modua txalotu du epaimahaiak, Etxeberriaren kasuan. «Itzulpen xaloa da hau, leiala, zintzoa, batere erakuskeriarik gabe biltzen dituena jatorrizkoaren estilo fina». Izan ere, kontatzen duenak bezainbeste garrantzi du kontatu gabe geratzen denak Munroren testuetan, eta teknikoki zein poetikoki hori itzultzeak dakartzan zailtasunak aitortu dituzte epaimahaiko kideek. Baina zehaztu dutenez, «bikain» eutsi dio itzultzaileak egiteko «zail» horri.

Aitortza eta zabalpena

Bestalde, Ramon Eder idazleak jaso du gaztelerazko literaturako Euskadi Saria, Palmeras solitarias aforismo bildumagatik (Renacimiento), eta Daniel Innerarity pentsalariak, berriz, gaztelerazko saiakerakoa, Política para perplejos lanagatik (Galaxia Gutenberg).

Zupiriak azaldu duenez, bi helburu nagusi dituzte sariek. Lanen kalitatea aitortzea, batetik, baina baita saritutako lan horiei ikusgarritasuna ematea ere, bestetik. Eta horregatik eman dute aurtengo saritu guztien berri bi kolpetan. Haien zabalpena egiteko komunikazio kanpaina bat ere jarriko dute abian hedabideetan. Iaz egin zuten lehenengoz, eta emaitzak «onak» izan zirela ikusirik hartu dute aurten ere berdina egiteko erabakia.

Hilabete hasieran jakinarazi zituzten beste hiru sarituren izenak Gasteizko Artium museoan egindako agerraldian, eta Bilbon orain aurkeztutako beste lau saridunen izenekin osatu dute aurtengo saritu guztien zerrenda. Irati Elorrieta idazleak irabazi du Euskarazko Literaturako saria, Neguko argiak eleberriagatik (Pamiela), Patxi Zubizarreta sortzaileak Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako saria, Korri, kuru, korri! liburuagatik (Ibaizabal), eta Asisko Urmeneta marrazkilariari eman diote ilustraziorik onenaren Euskadi Saria, AztiHitza: Xahoren Biografikoa album ilustratuagatik (Erroa).

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Aurtengo Durangoko Azokak argitu dezakeen argazkia

Itziar Ugarte Irizar

Digitalizazioaren aroak galdera ikur handiak ezarri ditu musikagintzaren sektorean. Nabarmen aldatu da musika banatzeko era, eta Durangoko Azokan ere gero eta begi-bistakoagoa da hori. Eredu bat agortzear sumatu arren, formatu fisikoaren aldeko jarrerari eusten diote gehienek.
Mona Hatoum artistaren <em>Still Life</em> instalazioa, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU
Karmele Mitxelena eta Iñaki Cid Larrea, beren lan argitaratu berriak eskuetan, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Karmele Mitxelenaren eta Iñaki Ciden lanak argitaratu dituzte

Itziar Ugarte Irizar

'Haragizko mamuak' du izenburu Mitxelenaren lehen narrazio liburuak, eta 'Behin batean Loiolan' antzerkiaren alorreko Ciden lanak. Donostia Hiriko Kutxa Literatura sariak irabazi dituzte biek, eta Elkarrek eman ditu lanok argitara.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...