Bakailao konfitatua piper kremarekin

GORKA RUBIO / FOKU.
Iker Markinez.
2021eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

200 g bakailao gezatu (4 tako).
4 baratxuri ale.
Ziazerba orri freskoak.
2 piper morroi.
Basokada bat esne gain.
Gatza.
Piper hautsa.
Oliba olio birjina.

1. Baratxuriak zuritu, eta xafletan moztu. Lapiko batean olio txorrotada bat ipini. Berotzen jarri, baratxuri aleak gehitu, eta gorritu arte eduki. Ondoren, baratxuriak atera. Errezeta honetarako ez ditugu erabiliko, olioari gustua emateko bakarrik. Orain, zartaginean bakailao puskak sartu, azala gora begira dutela. Sua itzali, eta zartaginak duen beroarekin hamabost minutuz konfitatuko ditugu bakailao puskak hor mantendu, ukitu gabe.

2. Labea berotzen jarri 200 graduan, eta labeko erretiluan piperrak ipini, bata bestearen ondoan, osorik. Labera sartu, eta 25 minutuz erre. Labetik atera, eta, epeltzen direnean, azala kendu, eta lapiko batera pasatu piper morroak. Ez itzali labea. Esne gaina gehitu, eta guztia bost minutuz egosi. Ondoren, sutik atera, eta irabiagailuarekin xehatu, krema lortu arte; gatz pittin bat bota, eta gorde.

3. Azkenik, bakailaoa labeko erretiluan jarri, eta ziazerba hostoekin estali. Lau minutuz labean sartu erretilua, eta, ondoren, atera.

4. Zerbitzatzeko, plater bakoitzean piper krema zabaldu, eta bakailao puska gainean jarri, ziazerbarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.