Albistea entzun

Koronabirusa

Arintzea, egonkortzen

Testen %1,7 izan dira positiboak. Jaurlaritzak espero du bizpahiru aste barru bukatzea egoiliarrei hirugarren dosia ematen
Jaurlaritzak COVID-19aren biktimei egindako omenaldia, atzo, Gasteizen.
Jaurlaritzak COVID-19aren biktimei egindako omenaldia, atzo, Gasteizen. IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2021eko irailak 22

OME Osasunaren Mundu Erakundeak aspaldi jakinarazi zuen positiboen ehunekoa aldagai esanguratsua izan daitekeela pandemiaren bilakaera neurtzeko. Hain zuzen, erakundeak zehaztua duenez, izurria kontrolaturik izan nahi bada, egun bakarrean egindako testen %5ek izan behar dute, gehienez, positiboak; hau da, ehuneko horretan zehaztu zuten gehienezko muga. Hego Euskal Herrian, ehuneko hori langa horretatik behitikoa da azkenaldian, nabarmen: herenegungo proben %1,7k eman zuten positibo. Izan ere, 8.750 proba egin ziren COVID-19a atzemateko, eta 145 kasu zenbatu zituzten. Hala, positibo kopurua hirugarrenez izan zen berrehundik beherakoa.

Lurraldez lurralde, astelehenean Bizkaian detektatu zen positibo gehien: 57 izan ziren. Gipuzkoan, berriz, 45 atzeman ziren; Nafarroan, 26, eta Araban, 11.

Bestalde, ospitaleei dagokienez, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak jakinarazi dute astelehenean hemeretzi lagun erietxeratu zituztela gaitzak jota. Horiek kontuan izanik, birusa duten 209 lagun dira ospitaleraturik Hegoaldeko zentroetan, eta horietako 62 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan daude, larri. Bezperan baino bi gutxiago dira unitate horietan, zehazki.

Ohi bezala, birusarekin loturiko heriotzei buruzko informazioa zehaztu zuen Nafarroako Gobernuak, eta, hain zuzen, azken asteotako daturik makurrena eman zuen: gaitzarekin eri ziren hiru pertsona zendu dira herrialdean. Eusko Jaurlaritzak bihar argitaratuko du asteon Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hildakoei buruzko datua.

Daturik argitaratu ez arren, Jaurlaritzak berebiziko arreta eskaini zien izurritean birusaren biktima izandakoei. Eusko Jaurlaritzak orain urtebete iragarri zuenez, irailaren 21a da COVID-19aren ondorioz hildakoak gogora ekartzeko eguna Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, hain zuzen, atzo egun hori izaki, omenaldi bat egin zuten Gasteizko Sempervirens parkean. Iaz, sekuoia bat landatu eta oroigarri bat jarri zuten gaitzak zendutakoen omenez; hantxe bildu ziren. Gainera, azpimarratu zuten omenaldia «biktima guztientzat» zela: Hildakoak ez ezik, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gogora ekarri zituen haien senideak eta izurritean hainbat arlotan lan egin duten profesionalak ere.

Hirugarrenaren argi izpia

Azkenaldiko datuei so eginda, osasun agintari asko esperantzaz mintzatu dira berriki. Esaterako, hala egin zuen atzo Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak: «Egoerak hobera egin du; hobera egiten ari da. Horretan ez dago zalantzarik», esan zuen, irmo. Edonola ere, kutsatzeen beheranzko joeran ez ezik, arreta jarri zuen birusaren kontrako txertoaren hirugarren dosian ere. Gogora ekarri zuen Osakidetza herenegun hasi zela zahar etxeetako eta menpekotasuna dutenentzako zentroetako erabiltzaileei hirugarren zizta jartzen. Aurreikuspenetan oinarritutako datu bat ere eman zuen: hirugarren dosia 26.000 pertsonari jartzea da asmoa; 23.000 aipatutako zentroetako erabiltzaileak dira. Abiadari dagokionez ere eman zuen argibiderik: hiru asteren buruan bukatu nahi dute talde horiek ziztatzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Martin Villa auzipetu du Servini epaileak

Martin Villa auzipetu du Servini epaileak

Arantxa Iraola

1976ko Gasteizko hilketengatik eta German Rodriguezen hilketarengatik auzipetu du.

Batzen egitasmoaren aurkezpena egin zuten atzo Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Babes sareko gazteak laneratzeko akuilu

Jone Bastida Alzuru

Batzen gazteak laneratzeko harrera sistema sortu dute. 500 lagunetik gora daude Gipuzkoako Foru Aldundiko babes eta inklusio sarean, eta horien sarbide soziolaborala du helburu

Bilbon pobreziaren kontra egindako manifestazioa. ©OSKAR MATXIN / FOKU

Pobrezia desagerrarazteko «borondate politikoa» galdegin dute kalean

Juanma Gallego

Pobrezia energetikoan jarri dute arreta berezia, argindarraren prezioen igoeraren harira. Diru sarrerak bermatzeko sistema hobea eskatu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna