Albistea entzun

IRLEN SAREA

Hodeia sutan

Gorka Julio -

2021eko martxoak 13

Estrasburgoko OVHren datu zentro batek su hartu duenean, hodeiek su hartu dezaketela ikusi ahal izan dugu. Europako eta munduko enpresa eta hornitzaile batzuei zuzenean eragin die ezbeharrak.

Horrelako datu zentro asko dago, OVHk berak 27 ditu, horietatik bi heren, Europan. Datu zentro bateko parte txiki batean laurden bati eragindako suteak izan duen eragina ikusita, azpiegitura horiek duten garrantziaz ohartzeko balio beharko liguke. Eta, bide batez, betierekoak diruditen gauzak bat-batean desager daitezkeela gogora ekarri.

Beste era banatuago batean egin zitekeen akaso, baina datu zentroen bidez osatzen joan gara Internet. Eraikin horietan daude gure datuak, argazkiak, mezuak... Gune horiek behar duten energia, sare azpiegitura, hardwarea, softwarea, pertsonak eta ezagutza non/nola/zertarako... galdetzeko eguna ere bada —eta horri lotuta, burujabetza—.

Batzuek burujabetza nazionalarekin lotu nahi dute soilik, baina hori ez da nahikoa, legeek eragin ezberdina izan dezakete horretan eta batzuetan propioa akaso ez du zertan hoberena izan behar burujabetza ikuspuntutik. Zer esan legeak zure esku ez daudenean... Aldiz, teknologiaren burujabetzaren atal garrantzitsu bat azpiegitura horiek kontrol publikoaren bidez edo interes publikoaren mesedetan kokatzea izan beharko luke. Are gehiago, oraindik: interes publikoak akaso ez du balio, botere publikoen interesak publiko izatetik urrun egon diren kasu asko dago eta. Euskaltelen kasuan, adibidez, sare azpiegitura eta bere zerbitzu egiturak publikoki sustatuak izan ziren. Inbertsio publiko izugarriaren ondoren, pribatizatu eta jeltzaleen erabaki politikoak tarteko, putre funtsen esku utzi zuten, gehiengoa galduz. Bidean, langileen lan baldintzen okertzeak eta kaleratzeak, diru publikoaren xahutzea eta kudeatzaileentzako bonu banaketa izugarriak izan ziren. Emaitza, honakoa: enpresa errentagarri baten eta sare azpiegitura ezinbesteko baten desagerpena, bere benetako balioa baino askoz gutxiagogatik oparitua.

Hodeiek, noski, su hartzen ez dutela badakigu. Hodei bat izatetik urrun, Internet materiala ere bada. Bere zerbitzariez, sareez, azpeigiturez... gain, pertsonek eta horien ezagutzak, helburuek, legeek, erabakiek egiten dute, eta maila horietan guztietan dago burujabetzara hurbiltzeko edo urruntzeko aukera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Asko gustatuko litzaidake honetatik bizitzea, baina zaila da»

Ane Markina Auzmendi

Beñat Etxebeste proiektu berri batean murgildu da aurten: haur eta helduentzako eko paipo eta surf oholak egiten ditu, eskuz. Kortxoa eta egurra batuz sortzen ditu tamaina desberdinetako oholak.
Oporrak Bakean programarekin 2017an Euskal Herrira etorritako haur sahararrak Urduñako kanpamentuan (Bizkaia), artxiboko irudi batean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Hodeien bidez, Sahararaino

Aitor Garmendia Etxeberria

Saharako haurrak ezin direnez Euskal Herrira etorri, 'Mezuak hodeietan' kanpaina jarri du martxan Oporrak Bakean elkarteak. Pandemiari gerra gehitu zaio iaztik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.