Albistea entzun

Koronabirusa

Murgak espero du EHUren COVID-19aren proba aurki balioztatzea

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak koronabirusaren inguruan egindako lana azaldu du diputazio iraunkorrean. Adierazi du emaitzek egindakoa ziurtatzen dutela, «zailtasunak» eduki arren
Osasun langileak maskarekin, Donostia ospitalean.
Osasun langileak maskarekin, Donostia ospitalean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2020ko apirilak 25

«Gurean inor ez da geratu analisirik gabe Osakidetzako laborategien gaitasun faltagatik». Zorrotz erantzun zien kritikei Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. COVID-19aren inguruan egindako kudeaketa defendatu zuen atzo, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzeko lehendakariarekin batera, Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorrean egindako agerraldian. Apirilaren 2ko diputazio iraunkorrean ez bezala —digitalki bildu ziren orduan—, atzo aurrez aurre egin zuten agerraldia.

Batez ere, koronabirusa detektatzeko probei buruz aritu zen Murga. Euskal Herriko Unibertsitateak sortutako probari dagokionez, esan zuen ematen zuela atzo jasoko zutela unibertsitatearen proba horiek erabiltzeko balioztapena. «Badirudi teknika egitea balioztatzeko baldintzak beteko dituela», zehaztu zuen. Horretarako, Gurutzetako Ospitaletik bidalitako 60 lagin aztertu behar izan dituzte. Murgak azaldu zuenez, momentu horretatik aurrera, unibertsitatearekin akordio bat sinatuko dute «beste edozein laborategiri eskatzen zaikion baldintza berberetan». «Balioztatzea ez da egiten batek nahi duen bezala, baizik eta prozedura batzuk daude zehazteko laborategiek analisiak egiteko gaitasuna daukaten». Erantsi zuen bere saila «gehitzeko» dagoela, baina ziurtatu behar dela laborategiek baldintzak betetzea. «Guk ez dugu inoiz mespretxatu nahi izan eskaintzen zaiguna, eta ez dugu egin».

Oposizioak azalpenak eskatu zizkion Murgari testen inguruan. EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaile Maddalen Iriartek, esaterako, esan zuen ez zuela ulertzen zergatik ez zaien utzi zientzialari horiei hitz egiten. PPren bozeramaile Carmelo Barriok hauxe galdetu zuen: «Konfiantza falta al da?».

Sailburuak, berriz, Osakidetzako laborategiek egindako lana azpimarratu zuen. Egunero 8.000 lagin baino gehiago aztertzeko gaitasuna daukatela nabarmendu zuen, eta astean zazpi egunez eta eguneko 24 orduetan egiten dutela lan. «Euskadi da milioi biztanleko test gehien egin dituzten erkidegoetako bat», gaineratu zuen.

Kudeaketaren emaitzak

Murgak COVID-19aren inguruan bere sailak egindako kudeaketaren emaitzak azpimarratu zituen. Aitortu arren «zailtasunak» eduki dituztela, «pertsona askoren» aholkuak jaso dituztela eta Osakidetzaren eredua aldatu behar izan dutela, esan zuen emaitzek ziurtatzen dutela egindakoa. Era berean, azpimarratu zuen bere saila ez dela «aldaroka» ibili osasun krisia kudeatzeko, nahiz eta protokoloetan aldaketak egin dituzten, «beti zorroztasun zientifikoan oinarrituta», COVID-19ari buruzko jakintza areagotu ahala.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ertzaintzaren kontrol bat, Gasteizko irteeran. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Intzidentzia 400dik gorakoa da Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan

Ion Orzaiz - Uxue Rey Gorraiz Arantxa Iraola

Bilbo eta Gipuzkoa itxiko dituzte, eremu gorrian sartu ostean. Positibo tasa %8,9 da Hegoaldean. Ostalariek helegitea jarriko dute, baina, Urkulluren esanetan, oraindik ezin dira neurriak arindu
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Diru sarreren faltak oso egoera txarrean utzi du jendea»

Maria Ortega Zubiate

Izurriak zaildu eta moteldu egin du nazioarteko lankidetzan dabiltzan GGKEen lana, eta egoera bidegabe asko gordindu egin dira. Horien eragina apaltze aldera politika publikoak sustatu behar direla defendatu du Calvok.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.