Albistea entzun

Etapa berria prestatzen

Funosasek eta Berhokoirigoinek baldintzapeko askatasuna jo dute «oztopotzat», eta bestelako formulak eskatu dituzte. Justizia trantsizionalaren mekanismoak landu ahal izatea aldarrikatu dute
Teresa Toda Foro Sozialeko ordezkaria —moderatzailea—, Mixel Berhokoirigoin bakegilea, eta Anaiz Funosas Bake Bideko presidentea, atzo.
Teresa Toda Foro Sozialeko ordezkaria —moderatzailea—, Mixel Berhokoirigoin bakegilea, eta Anaiz Funosas Bake Bideko presidentea, atzo. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Esnaola -

2020ko urtarrilak 8

Frantziako Gobernuak oraintxe dela bi urte iragarri zuen euskal presoak Euskal Herri inguruko espetxeetara lekualdatzen hasiko zela, eta, geroztik, burutua du prozesu hori, emakume presoena salbu —Pirinio Atlantikoetan ez dago haientzako modulurik—. Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak eta Justizia Ministerioak 2017ko udazkenean eratutako mahaiko elkarrizketei erantzun die gerturatze prozesuak —Mont-de-Marsango eta Lannemezango kartzeletara (Okzitania) eraman dituzte euskal presoak—, eta, Parisek DPS estatus ugari ere kendu dituenez, horretaz balorazio ona egin dute Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak eta Mixel Berhokoirigoin bakegileak Donostian, Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako hitzaldian, eta, orain, gatazkaren ondorioak «konponbide» aroan sartzeko, beste etapa batera pasatu nahi dute. Funosasek esan du, kasuak kasu, ordezkaritzak «itxitzat» ematen dituela hurbilketen eta DPSen aferak, eta gaur-gaurkoz «oztopoa» presoen baldintzapeko askatasunarena dela, fiskaltza eragozten ari delako auzitegietan. «Iparraldeak definitu behar du zer den etapa berri hori», Funosasen esanetan, eta nabarmendu du «berriz ere karrikara» aterako direla. Hurrengo ekitaldia, datorren larunbatean, Baionako manifestazioa (15:00).

Berhokoirigoinek adierazi du bake prozesu guztietan egon direla formulak presoak denbora luzez ez egoteko espetxean, eta euskal ordezkaritzak horretaz aritu nahi dutela Frantziako Estatuarekin. «Justizia trantsizionalaren mekanismoak nahi ditugu landu. Egin behar da ariketa bat biktimak aitortzeko eta, ahal bada, erreparatzeko, baina baita presoak presondegitik ateratzeko ere». Funosasek gehitu du fase berri horrek «arriskatze politiko berri bat» ekarri behar duela, eta ETAren armagabetze prozesuko garaiarekin alderatu du gaurkoa. Gizarte zibilaren inplikazioarekin burutu zen desarmatzea duela hiru urteko apirilean.

Bake Bideko presidenteak azaldu du nola lortu zuten Frantziako Justizia Ministerioarekin elkarrizketa esparrua eratzea: Aieteko Konferentziaz (2011) geroztik egindako lana Iparraldean, Baionako adierazpena (2014), Luhusoko armagabetze saioa (2016), ETAren desarmatze zibila (2017)... «Armagabetze prozesuak utzitako fruitua elkarrizketa barneratzailea izan da», esan du, eta azpimarratu «motorra, jendartea» izan dela. Horren barruan kokatu du Parisen 2017ko abenduan egindako martxa.

Funosasek aipatu du EPPKrekin komunikazio mekanismoa zabaltzea lortu zutela, eta denek ere adostu zutela bidea legearen barnean egitea, baina aitortu du izan direla gorabeherak, eta, gainera, «[ETAren] biktima elkarte batzuen beto eskubidearen faktorea» ere sartu zela. Hala, euskal ordezkaritzak eten egin zuen elkarrizketa 2018 bukaeran, eta berriro kalera atera ziren. Lortu zuten bideari ekitea berriz ere. Funosasek aipatu bezala, berriro mugiarazi nahi dute egoera, «estatua ez baita ari jartzen historiaren neurrian, eta ez du kudeaketa politiko bat egiten».

Lan moldeaz

Ipar Euskal Herriko lan moldeaz eta kultura politikoaz pedagogia ere egin dute hitzaldian. «Gure metodologia jende ezberdinen arteko transbertsaltasunean oinarritzen da, aniztasunean», azaldu du Berhokoirigoinek. «Elkarrekin egiten dugun urrats batek posible egiten du hurrengoa elkarrekin egitea. Hori izan da gure metodoa Iparraldearen instituzionalizazioan, Laborantza Ganberan eta orain bake prozesuan». Hala ere, Koldo Mitxelena kulturuneko solasaldian ohartarazi du ez dutela lan molde hori «mitifikatu» nahi. «Esperientzia bat da».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©Jaizki Fontaneda / Foku

Salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu du Egiari Zor-ek

Jone Bastida Alzuri

Aldarrikatu dutenez, beharrezkoa da aitortzea eta aintzat hartzea presoek eta haien senideek jasan dituzten biolentzia mota guztiak

 ©@PabloIglesias

Pablo Iglesias: «Demokrazia batek ezin du onartu torturak aplikatzea»

Lander Muñagorri Garmendia

'Non dago Mikel?' filmaren estreinaldian izan zen ostiralean Espainiako presidenteordea Irene Montero Berdintasun ministroarekin

Iñigo Urkullu, Beatriz Artolazabal eta Paco Etxeberria atzo, Bilbon. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Gerran hildakoen 110 gorpu topatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak aurkeztu du hobiak lokalizatu eta aztertzeko planaren balantzea. 27 baino ez dituzte identifikatu. Biktimen «duintasuna eta memoria» goratu dute

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua eta Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa, atzo. ©DAVID AGUILAR / EFE

Erkorekak eta Grande-Marlaskak Poliziaren jardunaz hitz egin dute

Maddi Ane Txoperena Iribarren Jon O. Urain

Lehendakariordea eta Espainiako Barne Ministroa espetxe eskumenen transferentziaz aritu dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna