Albistea entzun

Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren aurka bildu dira

Protesta askotarikoa egin dute Miarritzen, besteak beste, EH Baik, LABek eta Les Bascosek deituta
Jende andanak parte hartu zuen Zemmourren kontrako mobilizazio antifaxistan, atzo arratsaldean, Miarritzen.
Jende andanak parte hartu zuen Zemmourren kontrako mobilizazio antifaxistan, atzo arratsaldean, Miarritzen. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2021eko urriak 27 - Miarritze

Jende andana bildu da Miarritzen (Lapurdi) Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren etorrera salatzeko, besteak beste, EH Baik, LABek, Les Bascosek, IPEH Antifaxistak eta GKSk deitu duten mobilizazioan. Frantziako Poliziak osatutako hesiaren aitzinean, oihuka eta txistuka hartu dituzte Irati gelara sartzeko lerroa egiten ari zirenak, eta petardoak eta arrautzak ere bota dituzte. «Euskal Herria antifaxista» eta «alde hemendik, utzi bakean» gisako leloak entzun dira nagusiki. Tentsio momentu batzuk izan badira ere, ez da istilurik egon.

Zemmourrek bere liburu berria aurkezteko hitzaldi sorta antolatu du Frantziako Estatuan, eta, atzo, Irati gelan emana zien hitzordua bere jarraitzaileei. Ofizialki hautagai gisa deklaratu ez bada ere, ontzat emana dago heldu den urteko Frantziako presidentetza hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztuko duela. Liburuaren aurkezpenarekin, aurre kanpaina gisako bat abiatu du nolazpait. Eta, ezbairik gabe, arrakasta izaten ari da. Ekitaldiak egin dituen gainerako lekuetan bezala, dozenaka pertsona bildu dira arraza gorrotoa zabaltzeagatik behin baino gehiagotan zigortu duten kazetari ohia entzutera.

«Hemen gaude Zemmourri erraiteko ez duela bere tokia hemen, ezta haren ideiek ere, eta halako probokazioak ez daitezen normaltasunez gerta», adierazi du Anita Lopepe EH Baiko eledunak. Salatu du Frantziako Poliziak «denon diruarekin» ordenu zerbitzua egin diola polemistari, bere dirua sinatzeko ekitaldirako. Gabi Daraspe GKSko kideak eskuin muturrari aurre egiteko eskatu du: «Salaketa sinbolikoaz haratago hasi behar gara antolatzen, errealki faxismoaren kontra egiteko». Nabarmendu du «antolakuntza komunista» dela «faxismoari egiazki aurre egiteko modua». Azkenik, LABeko Eñaut Aramendik adierazi du Zemmourrek zabaltzen dituen ideiak «atzerakoiak» direla, eta erakutsi behar zaiola Euskal Herrian «ez dela ongi etorria».

Alderdirik gabe

Ultraeskuindarra, arrazista, erreakzionarioa eta homofoboa da Zemmour, eta Frantziaren burujabetza defendatzen du Europako Batasunaren aurrean. Haren diskurtsoa «Frantziaren gainbeheraren» ingurukoa da. Ez du ez alderdirik, ezta mugimendurik ere, baina haren aldeko sostengu taldeak sortu dira han-hemen. Ipsos etxeak joan zen astean plazaraturiko galdeketaren emaitzen arabera, botoen %16 eramango lituzke, eta Marine Le Penekin berdinduko luke, edo hura gainditu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Atzerrian bizi diren frantziarren bosgarren hautesbarrutian aurkeztuko da Manuel Valls Frantziako lehen ministroa ©CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE

Hautagaitza eusko-katalana aurkeztuko da Vallsen parean legebiltzarrerako bozetan

Ekhi Erremundegi Beloki

EH Baiko Garbiñe Eraso eta Unitat Catalanako Enric Balaguer izanen dira hautagaiak. RPS federazioaren izenean aurkeztuko dira, atzerriko frantziarren bosgarren hautesbarrutian.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Galdera ez da estatua bai ala ez, baizik eta EBn nola kokatzen garen»

Jon O. Urain

Europaren Etorkizunari Buruzko Konferentzia amaitu da, eta, Filibiren ustez, EB «handitan zer izan nahi duen» erabakitzen ari da. Ez da jaso argitasun legerik, baina egokiagotzat jo du beste egokitze batzuk bilatzea.
ETAk 2011ko urriaren 20an iragarri zuen armak utziko zituela; orduko irudi bat, artxibokoa. ©BERRIA

AEBek «atzerriko talde terroristen» zerrendatik ezabatuko dute ETA

Uxue Rey Gorraiz Maddi Ane Txoperena Iribarren

Ehunka euskal herritarrek AEBetara bidaiatzeko debekua izan dute 1997tik. AEBetako Estatu Departamentuak adierazi du ez duela aldaketarik ekarriko iraganeko auziekin loturiko politiketan

Aitor Esteban, artxiboko irudi batean. ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

Ikus-entzunezkoen Legeari zuzenketa sorta bat gehituko dio EAJk

Iosu Alberdi

Jeltzaleek eta Espainiako Gobernuak 45 zuzenketa txertatuko dituzte proiektuan. EITB eta euskara jarri dituzte akordioaren erdigunean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...