Albistea entzun

NDFk ohartarazi du inflazioari adi egoteko

Kezka du energiaren garestitzea ez ote den beste arloetara eta soldatetara igaroko. Hornikuntza arazoak hazkundea txikituko du

Iker Aranburu -

2021eko urriak 13

Energiaren garestitzearen eskutik gora egiten ari da inflazioa, eta atezuan jarri du Nazioarteko Diru Funtsa. Banku zentralei eskatu die «oso, oso adi» egoteko eta interes tasak igotzeko prest egoteko, betiere energiaren prezio altuak beste produktuetara eta zerbitzuetara igarotzen badira, eta, ondorioz, soldaten gorakada iraunkor bat eragiten badute.

Sei hilean behin kaleratzen duen World Economic Outlook txostenean, NDFk inflazio iragarpena handitu du: herrialde garatuetan aurten %2,8ra iritsiko dela uste du, eta %2,2ra datorren urtean. Apirilean esan baino 1,2 eta 0,6 puntu gehiago dira, hurrenez hurren. Munduko hazkundearen iragarpena, ordea, hamarren bat txikitu du aurtengo (%5,9), eta ez du aldaketarik egin hurrengo urterako (%4,9).

Txostenaren aurkezpenean, Rita Gopinath NDFko ekonomista buruak ziurtatu du ekonomiaren suspertzea aurrera doala, baina indar pixka bat galdu duela, pandemiak bete-betean jotzen dituelako txertaketa motel doazen herrialdeak, eta hornikuntza sarean inbutu efektuak sortu direlako. Haren datuen arabera, ekonomia aberatsetan herritarren %60 baino gehiago daude txertatuta, baina %4 baizik ez dira herrialde pobreenetan. Horrek eragingo du aberatsek 2022an berreskuratuko dutela COVID- 19aren agerpenaren aurreko jarduera ekonomikoa, baina urte batzuk itxaron beharko dutela besteek —Txinak izan ezik—.

Prezioaren bilakaerak hartu du NDFren aurkezpenaren zati handi bat, inflazioari buruzko kezka aspaldi ez baitzen ageri funtsaren oharretan. Gopinathek aholkatu die banku zentralei inflazioaren datu orokorrari jaramon gutxi egiteko, energiaren garestitzeari oso lotuta dagoelako. «Baina bigarren txandako eraginei begiratu behar diete, energiaren prezio igoerak soldatetara igarotzen badira, eta hortik oinarrizko prezioetara». Hala gertatuko balitz, «bizkor erantzuteko» eskatu die, inflazio espektatibak handituz gero kalte egingo zaielako inbertsioari eta enpleguari.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

LABeko ordezkariak ostegun honetan Eusko Legebiltzarraren atarian eginiko agerraldian ©Raul Bogajo (Foku)

LABek 30 orduko lan astea eta 60 urterekin erretiroa hartzea proposatu du

Jokin Sagarzazu

Bi lege egitasmo aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean, Lan Kode eta Gizarte Segurantza sistema propioa sortzeko. Madrilgo negoziazioetan presioa egiteko eskatu die bertako alderdi politikoei.

Bizkaiko autoeskoletako langileen manifestazio bat, hil honen hasieran. ©MIGUEL TOÑA / EFE

ELAk bost greba eguneko deialdiari eutsi dio Bizkaiko autoeskoletan

Xabier Martin

Patronalarekin batzartu zen sindikatua atzo, baina ez da egon aldaketarik negoziazioan, eta urriaren 25etik 29rako lanuzte deialdia bere hartan utzi du ELAk

 ©HENNING SCHACHT /EFE

Belatzak hegan egin du

Iker Aranburu

Bundesbankeko lehendakaritza utziko du Weidmannek abenduaren 31n, «arrazoi pertsonalengatik». EBZren politika hedakorraren aurkari nagusia izan da. Gobernu berriak hautatuko du ordezkoa.
Turista talde bat Donotstian ©Gorka Rubio (Foku)

Turismoa ez da pandemia aurreko kopuruetara itzuli

Jokin Sagarzazu

Iaz baino %74,5 gehiago handitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina 2019an baino %8,3 gutxiago da oraindik. Espainiatik etorritakoak dira nagusi.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.