Albistea entzun

Jaurlaritzak 500 milioi euroren maileguak lagunduko ditu aurten

2020an, bere gain hartu zituen 725 milioi kredituren finantzaketa gastuak. Denbora gehiago emango die enpresei maileguak itzultzeko
Pedro Azpiazu sailburua eta Josu Sanchez Elkargiko burua, atzo.
Pedro Azpiazu sailburua eta Josu Sanchez Elkargiko burua, atzo. IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko otsailak 23

Koronabirusak eragindako krisiak arrasto sakona utziko duela ikusita, Eusko Jaurlaritzak erabaki du aurten ere finantzaketa lerro berezi bat indarrean jartzea maileguen beharra duten enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) eta langile autonomoentzat. Iaz, konfinamendua hasi berritan, 1.000 milioi euroren maileguak finantzatuko zituela iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak. Aurten, berriz, 500 milioi euroko finantzaketa lagunduko du Gasteizko gobernuak, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak atzo azaldu zuenez. Horietatik, lehen 250 milioi euroak martxoko bilera batean onartuko ditu, eta aurrerago besteak.

Maileguek Elkargiren bermea izango dute, eta Jaurlaritzak bere gain hartuko du sortuko duten interesa eta mailegua egitearen kostua. Enpresentzat kostu bakarra izango da Elkargiren bermearen komisioaren zati bat ordaintzea —bestea Jaurlaritzak pagatuko du—. Iazko finantzaketa lerroarekiko lehen aldaketa interesean gertatuko da: Euriborra gehi %0,5 izan zen 2020koa, eta Euriborra gehi %0,75 orain. Indize hori -%0,505ean dago gaur, eta, hortaz, mailegua ematen duen bankuak %0,25eko interes erreala jasoko du.

Beste aldaketak maileguak itzultzeko epeetan egin ditu Jaurlaritzak: urte batetik bira luzatu du gabealdia, hau da, mailegua itzultzen hasteko epea. Amortizazio epea, berriz, lau urtetik sei urtera handitu duenez, enpresek eta autonomoek denbora gehiago izango dute maileguan jasotako dirua itzultzeko.

Gainera, 2020ko apirilean eta maiatzean abian jarritako finantzaketa programan dirua jaso zutenek aukera izango dute beren mailegua berritzeko.

121,5 milioiko kostua

Programako maileguen interesak eta bermeek 64 milioi euroko kostua izan dute Jaurlaritzarentzat. Horri gehitu behar zaio maileguak finantzatu ahal izateko egin beharreko horniduren kostua, 57,5 milioi eurokoa.

Langile autonomoek 5.000 eta 100.000 euro arteko maileguak eskatu ahal izango dituzte; ETEek, berriz, 5.000 eta milioi bat euro artekoak. «Pandemian kalterik handiena izan duten kolektiboen likidezia eta zirkulatzailea finantzatzeko beharrei azkar eta premiaz erantzutea da helburua», adierazi du Azpiazuk.

Abenduaren 31 arte, 725 milioi euroren maileguak eman zituzten, 8.313 eragiketatan. Zenbateko horren %35 industriara bideratu zen 2020an, eta ondoren etorri ziren merkataritza (%24), zerbitzuak (%15), eraikuntza (%10) eta ostalaritza (%8); gainerako %8 garraioetarako, kulturarako eta lehen sektorerako izan zen.

Pandemiako lehen planean bezala, bigarrenean ere parte hartuko duela iragarri du Kutxabankek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Iruñeko kafetei bat, Parte Zaharrean ©JESUS DIGES / EFE

Nafarroako merkatariek laguntza nahi dute berehala, mila saltoki itxi ez daitezen

Xabier Martin

Dendariek egindako inkesta batek alarmak piztu ditu, eta itxierak eragozteko plan eraginkor bat eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

Mercedesko langileen protesta, iazko abenduan. ©JAIZKI FONTANEDA / FOIKU

Mercedesek 400 behargin kontratatuko ditu, ekoizpena handitzeko

Xabier Martin

Gasteizko fabrikak 140.000 furgoneta ekoitzi nahi ditu 2021. urtean, eta ekainetik aurrera azkartu egingo du ekoizpena

Tubacexek Laudion duen lantegia ©Jaizki Fontaneda (Foku)

Tubacexek 25 milioi galdu zituen 2020an, «batez ere euskal lantegietan»

Jokin Sagarzazu

Zuzendaritzak dio galerak Laudioko eta Amurrioko plantetan pilatu direla, baina ez du gehiago zehaztu. 150 langile kaleratzeko espedientea negoziatzen ari dira egunotan. Tapia sailburuak salatu du gardentasun falta dagoela negoziazioetan. Tubos Reunidosek 101,3 milioi galdu zituen, eta erreskatea eskatu du

Etxe berriak eraikitzeko obrak. ©ARITZ LOILA / FOKU

Bankuek 23.058 hipoteka egin dituzte 2020. urtean, %3,9 gehiago

Xabier Martin

Gehienbat, etxeak erosteko eman dituzte Hego Euskal Herrian: 3.287,5 milioi, hipoteka maileguei loturikoak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna