Albistea entzun

Saizek onartu du denbora gutxi izateak funtsen planifikazioa baldintzatu duela

Ekonomia kontseilariak esan du Nafarroako Kontu Ganberaren aholkuak beteko dituela. Nafarroak 483 milioi euro jasotzea espero du
Elma Saiz, atzo, Nafarroako Parlamentuko batzordean. Legealdiko azkena izan zen.
Elma Saiz, atzo, Nafarroako Parlamentuko batzordean. Legealdiko azkena izan zen. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2023ko martxoak 31 - Iruñea

Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak arrazoi eman dio Kontu Ganberari. Pandemiari aurre egin eta susperraldi ekonomikoa bultzatzeko Europako funtsen plan orokorra aztertu du ganberak, eta iragan astean kaleratutako txostenean ondorioztatu du Nafarroari emandako inbertsioetan «planifikazio falta» egon dela. Saizek atzo argudiatu zuen hala izan dela, denbora gutxi izan dutelako plana behar bezala egiteko. «Egia da txostenak dioena, eta ongi legoke egin izan bagenu. Baina funtsezkoa da ulertzea zer esparrutan mugitu behar izan dugun». Saizen arabera, sektorekako konferentziak egin ahala ezagutu dituzte haiei lotutako jarduerak, eta horrek eragotzi egin du planifikazio orokor bat egotea. «Denborak baldintzatu gaitu, aurrera egin ahala ezagutu dugulako ikuspegi osoa. Ibili ahala egin dugu bidea».

Txostenean, Kontu Ganberak ahulguneak eta indarguneak identifikatu ditu gobernantza sisteman, gardentasunean, kontrolean, giza baliabideen arloan edo kudeaketa ereduan. Atzemandako okerren kasuan, hainbat gomendio eman dizkio gobernuari. Adibidez, uste du funtsen kontrolaz arduratzen den Esku Hartze Zuzendaritza Nagusia ez litzatekeela arduratu behar departamentuen jardueren koordinazioaz. Aholkatu du bi funtzio horiek bereizi egin beharko liratekeela. Gardentasun arloan, salatu du ezarri diren neurriak nahikoak ez direla, eta kontratuen inguruko informaziorik ez dagoela. Adierazi dute ere erraztu beharko liratekeela funtsen inguruko informazioa jasotzeko bideak.

Horren aurrean, Navarra Sumak eskatuta, Elma Saiz izan zen legealdiko azken batzordean. Kontseilariak gogora ekarri zuen Europako funtsen prozeduraren konplexutasuna herrialde bat Europako Batasunean sartzearekin parekatu daitekeela, eta gaineratu du kudeaketa eredua berria dela Nafarroarentzat zein Europako Batzordearentzat. Haren hitzetan, «politika publikoak aztertzeko orduan muturreko aldaketak dakartza»: araudiaz eta egindako gastuaz gain, lorpenak neurtu nahi dituzte mugarrien eta lorpenen bidez. Saizek azaldu zuen politika publikoak aztertzeko modu hori luzarorako izango dela, eta beste hainbat arlotan ere erabiliko dela.

Sainzek esan zuen aintzat hartu dituztela Kontu Ganberak azaldutako ahulguneak eta emandako gomendioak. Hala nola onartu zuen gabeziak dituela funtsen errealitatearen berri emateko sistemak. «Ez da aski esatearekin hobetu egin daitekeela. Aitortzen dut gabeziak ditugula diru laguntzak abian diren proiektuei lotutako kontratuak identifikatzeko orduan, baina gabezia horiei aurre egiteak eskatzen du aldaketa esanguratsuak egin behar direla egungo kudeaketa sisteman».

Funtsen datuei dagokienez, nabarmendu zuen Nafarroak espero duela 482,2 milioi euroko finantzaketa jasotzea. Lehen hiruhilekoko datuen arabera, 364 milioi euro jasotzea baimendu dute, eta horietatik jada abian dira 277 milioi euro. Ganberak aipatzen zuenez, emandako laguntzen artean hiru departamentutan erabilitako diru kopurua oraingoz ez da %5era iristen.

Navarra Sumako Javier Ansak salatu zuen Saiz «kudeatzaile txarra» izan dela, eta funtsen gestioa «handi» geratu zaiola. Geroa Baiko Mikel Asiainek eskatu zion «lehenbailehen» ezar ditzala ganberak emandako aholkuak. EH Bilduko Adolfo Araizen arabera, Kontu Ganberak «ohartarazi» egin dio gobernuari, eta hark autokritika egin behar luke.

EAEn, 1.784 milioi euro

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, 1.784 milioi euro banatu ditu jada Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horren erdia (895 milioi euro) Eusko Jaurlaritzak kudeatuko du zuzenean, eta gainerakoa Madrilek bideratuko du. Espainiako Gobernuko ordezkari Denis Itxasoren arabera, hasieran egindako «aurreikuspenik baikorrenak» gainditu dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lasarte-Oriako Michelin lantegiko grebalariak gaur arratsaldean egindako manifestazioan. ©Gorka Rubio / FOKU

Gasteizko eta Lasarte-Oriako Michelinen ekoizpena, ia erabat geratuta

Iñaut Matauko Rada

Gasteizko ekoizpen lerroetan %93ko erantzuna izan du grebak, sindikatuen arabera; Lasarte-Orian, berriz, %100ekoa.

Pertsona bat propinen potoan txanpon bat sartzen. ©BERRIA

Propinak: zergatik, nola eta norentzat

Maddi Iztueta Olano

Langileak egindako lana saritzeko, jasotako tratua eskertzeko edo jandakoa txalotzeko ematen dira propinak. Txanpon bat, bi, hiru edo billetea. Norberak erabakitzen du zenbat eman eta nola. Halere, ez dira ez beti, ez edonon ongietorriak. Zer ematen dio propinak langileari, eta zer kentzen dio?

 

Caparrosoko etxaldearen aurkako protesta, martxoan, Iruñean. ©Jesus Diges / Efe

Caparrosoko makroetxaldea handitzearen aurkako helegitea aurkeztu dute ekologistek

Iker Aranburu

Makroetxaldeen Aurkako Nafarroako Plataformak gobernuari eskatu dio baimena ukatzeko Valle de Odieta enpresak bere milaka behien ur zikinak arazteko egin nahi duen plantari.

Abdul Aziz Bin Salman, Saudi Arabiako Energia ministroa, larunbatean, LPEE+ taldearen bilerara sartzen. ©Max Brucker / Efe

Petrolioa garestitzen ari da, Saudi Arabiak milioi bat upel gutxiago ekoitziko dituelako

Iker Aranburu

LPEE+ taldeko kideek uste dute oraingo prezioa apalegia dela. Errusiak ere agian murriztu beharko du bere ekoizpena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...