Albistea entzun

«Anakronismoa eta krudelkeria» salatzeko, kalera irtetera deitu dute

Ankerkeriari Stop plataformak «agerraldi masibo bat» egingo du igandean Amurrion, Barbadori eta Zelaiari elkartasuna erakusteko
Apirilaren amaieran Ankerkeriari Stop plataformak egindako mobilizazioa, Gasteizen.
Apirilaren amaieran Ankerkeriari Stop plataformak egindako mobilizazioa, Gasteizen. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Elkoroberezibar Beloki -

2023ko maiatzak 30

Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren sententzia berretsi zuen aurreko astean, eta launa urteko espetxe zigorra ezarri die Galder Barbadori eta Aitor Zelaiari. Ankerkeriari Stop plataformak prentsaurreko bat egin zuen atzo, prozesuaren «anakronismoa eta krudelkeria» salatzeko, eta herritarrak mobilizatzera deitzeko. Igande honetan, ekainaren 4an, Amurrioko (Araba) Zabaleko ikastetxean Barbadori eta Zelaiari elkartasuna adierazteko «agerraldi masibo» batera joateko deia egin die plataformak Euskal Herri osoko norbanako eta eragile politiko, sindikal eta sozialei. Hurrengo egun eta asteetan mobilizazio gehiago antolatuko dituztela ere aurreratu zuten Gasteizen egindako agerraldian.

Plataformak nabarmendu du Zelaiaren eta Barbadoren aurkako zigorra «irmoa» dela orain. Lau urteko espetxe zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri dizkie Auzitegi Nazionalak, eta zigorrak berretsi ditu Gorenak. Orain, sententzia «noiz betearaziko duten zain» daudela azaldu dute: «Hurrengo egun edo asteetan, espetxeratzeko errekerimendua deitzen dena abiatu behar du Auzitegi Nazionalak. Errekerimendu hori, gainera, bat-bateko atxiloketa batekin lagunduta etorri daiteke. Egungo egoera, beraz, argia da: hurrengo egun eta asteetan, atxiloketarekin edo gabe, Aitor eta Galder espetxeratuak izango dira».

Ankerkeriari Stop plataformak adierazi du «ulergaitza» dela 2023. urtean «horrelako eraso bati» aurre egin behar izatea: «Euskal Herria aurrera doa, eskubide zibil eta politikoak urratu eta horrelako injustiziei aurre egiten kateatuta nahi gaituzten arren. Euskal jendartearen gehiengoak aldarrikatzen duen bezala, kartzelak husteko eta Euskal Herria eraikitzeko garaia da; ez kartzelak betetzekoa». Azaldu dute Zelaiari eta Barbadori «elkartasun uholde» bat emateko konpromisoa dutela.

Ertzaintzak 2019ko otsailaren 7an atxilotu zituen Barbado eta Zelaia, Auzitegi Nazionaleko Maria Tardon instrukzio epailearen aginduz. «Armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristekin gordetzea eta trafikatzea» egotzi zieten bi gazteei, Ertzaintzak berak hilabete batzuk lehenago Duran (Arratzua-Ubarrundia, Araba) aurkitutako lehergaien arduradun zirelakoan. Bi gazteek ia urte erdi egin zuten behin-behineko espetxealdian, urte hartako uztailean atera ziren arte, epaiketaren zain.

Froga «lausoak»

2021eko urtarrilaren 21ean eta 22an egin zen epaiketa, Madrilen. Orduan, Jose Perals fiskalak zortzi urteko kartzela zigorra eta zazpi urteko zaintzapeko askatasuna eskatu zuen bakoitzarentzat. Defentsak, berriz, absoluzioa. Argudiatu zuen bi gazteen aurkako frogak «lausoak» zirela, eta epaiketa bera «lekuz kanpo» zegoela. Hamar urte igaroak ziren ETAk behin betiko su etena iragarri zuenetik, eta hiru urte erakunde armatua desegin zenetik.

Auzitegi Nazionaleko epaile Angela Murillok gazteen aurka ebatzi zuen, «helburu terroristekin lehergailuak egiteko elementuak gordetzeagatik». Lau urteko espetxe zigorra eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri zion bakoitzari, baina defentsak eta fiskaltzak helegitea jarri zioten epai hari; horri erantzun zion Espainiako Auzitegi Gorenak aurreko astean. Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra berretsi zuen, hain zuzen ere.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Arnasgune batzuek utzi diote hala izateari; hori irauli nahi dugu»

Irati Urdalleta Lete

Hiru lan ildo nagusi zehaztu ditu legealdirako: UEMAren hedatzea, ikerketa eta kulturartekotasun proiektuak. Hizkuntza politika «aurrerakoiak eta ausartak» galdegin ditu.
Txirrindulari batzuk Gasteiz hiribidetik igarotzen. ©ENDIKA PORTILLO/ FOKU

Pedalkada gutxiago Gasteizen

Maixa Utrera

Gasteizko Udalak jarritako neurgailu baten arabera, hiru urteotan gutxiago erabili da bizikleta hirian. Bizikleteroak elkarteak kezka agertu du beheranzko joeraren harira.

Vianako Erentzun ikastolako ikasleak, atzoko ekitaldian. ©BERRIA

Begirada komun bat ikastolentzat

Ion Orzaiz

Ikastolek hezkuntza marko orokor berria aurkeztu dute, Vianan. VII. batzarra eginen dute 2024an, etorkizuneko erronkak aztertzeko

Atzo Antiguan egin zuten kanpaldiko ekintza bat. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Egitarau zabaleko kanpaldia «etxebizitza eskubidearen alde»

Unai Etxenausia

Ehun-ek antolatu du kanpaldia. Turismoaren inguruko hitzaldi batekin hasiko dute eguna gaur

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...