Albistea entzun

IRLEN SAREA

Segurtasun zuloa

Gorka Julio -

2023ko urtarrilak 7

Euskadi.eus atariko atal bateko autonomoen informazioa zabaldu dute. Segurtasun akats bat dela-eta, argitara eman dira autonomoei lotutako informazio pribatu eta datu sentsible ugari. Okerrena da hamaika hilabete pasatu direla, norbaitek akatsa aurkitu eta abisua pasatu arte administraziora.

Jaime Gomez Obregonek aurkitutako akatsaren berri eman zion erakunde publikoari. Kasurik ez zioten egin, eta oso berandu, erantzun soil batez erantzun zioten. Informazio hori Twitterren argitaratu du, El País egunkarian autonomoei lotutako datuak hedatu direla azaltzen zuen albiste bat ikusi duenean.

Zehazki, Euskadiko Kontratazio Publikoko Plataformako Lizitatzaile eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan aurkitu dute segurtasun zuloa.Gomezek zera dio: «Berehala jakinarazi nion erakundearen arduradunari. Hamaika hilabetera, zuloak hor jarraitzen du». Horko datu ugari kaleratzeak jende askori egingo dio kalte.

Erasoa eta arazoa euskal administrazioaren digitalizazio betean gertatu da. Kexa ugari jasaten ari den momentuan. Alde batetik, administrazio digitalak dakartzan zailtasunak etengabeko kexuak jasotzen ari da; ezinezkoa edo oso zaila da askorentzat administrazioarekin tramite digitalak egitea. Bigarrenik, TicketBAIren inplantazioa ere hor dago, ogasunari lotuta kasu horretan baina, etengabeko arazoak sortzen ari den ezarpena.

Azkeneko urteetan administrazio digitala eta zibersegurtasunari lotutako ekinbide asko jarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Beste zenbait erakundek ere bai. Baina argi dago, emaitzak ikusita, arazoa errokoa dela.

Orain arte, egitura publikoek ez diote erantzuten digitalizazioak behar duen erronkari. Baina okerragoa zera da: sortu berri diren segurtasunari lotutako instituzioek ere ez dirudi arazoa konponduko dutenik. Baliabide falta izan daiteke, baina badira urte askotan funtzionatzen ari ez diren gauza asko. Ez du ematen estrategia aldaketarik dagoenik.

KZguneak itxi ziren, udaletako zerbitzuen digitalizazioak ia ez du laguntzarik, Izenperi lotutako akatsak ezagunak dira... Ez dago digitalizazio estrategiarik eta gutxiago herritarrengandik gertu egongo den administrazio digital baten zantzurik. Zibersegurtasunaren erronka ate joka dugu, baina segurtasuna ere bada gure herritarrak eta autonomoen datuak eta pribatutasuna zaintzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Zientzia feminista egiten dugu»

Urtzi Urkizu

Urte asko daramatzate elkarrekin lanean, eta «osagarriak» dira Galarraga eta Etxebeste. Feminismoa eta klima larrialdia aldizkarian «gai transbertsalak» direla azaldu dute.
 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Kultura parte-hartzaileak dira bide eraldatzaileak»

Urtzi Urkizu

Historialaria da Aierdi. Aniztasuna eta generoa lantzen ditu formakuntza saioetan, hezkuntzan zein erakunde eta enpresetan. «Bizipenei balioa eman, eta horietatik abiatzen gara eraldaketarako».
Ataungo Barandiaran museoan elkartutako emakumeak, atzo. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Lihoaren txirikordak

Enekoitz Telleria Sarriegi

Makrame ikastaro berezia egin dute Ataungo Barandiaran museoan, lihoa erabiliz. Landare hori zuntz bihurtu arteko prozesuaren eta Euskal Herrian izan duen garrantziaren berri izan dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.