Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Hala da, Jokin

Lander Arretxea -

2023ko ekainak 7

Joan dira urte batzuk futbol partida entzutetsuenak ETB1en ikus zitezkeenetik. Hainbeste, non ez dakidan esaten zehazki zein urtetan utzi zioten, adibidez, gizonezkoen Espainiako Lehen Mailako asteroko partida emateari. Geroztik, emakumezkoen euskal taldeenak eskaini dituzte zenbait urtez, baita gizonezkoen Bigarren Mailakoak ere. Orain gutxi, Espainiako Kopan Athleticen eta Osasunaren artean jokatu ziren bi finalerdiak ere bai. Baina edonola ere, 1990eko hamarkadako asteroko partida horiek dira lagunartean oroitzen ditugunak; eta batez ere, bide urratzaile izan ziren esatari edo narratzaileak: Juanan Larrañaga, Juanan Legorburu eta abarrak. Makina bat esamolde sartu zituzten gure hiztegian: jokoz kanpo, erdiraketa, punpa-lasterrean, soropila... Hala da, Juanan.

Aitzindarien lan horrek eman dituen fruituen zerrendan sar daiteke ETBtik kanpo loratu den beste ale bat. DAZNek eskaini ditu Espainiako Lehen Mailako norgehiagoka gehienak aurten. Eta horien artean, Osasunak, Athleticek edo Realak jokatu dituenak euskaraz ikusi ahal izan dira. Julen Axpe arduratu da talde zurigorriaren jardunari hitzak jartzeaz, eta gainontzeko bi taldeak Jokin Goikoetxea tolosarrak iruzkindu ditu. Bitxia da bertaraino egin duen bidea: Bartzelonako Euskal Etxean ikusitako iragarkiak eraman du mikrofonoraino. Larrañagak eta Legorburuk baino erronka zailagoari egin diote aurre: lan bakartia izan da haiena, kontra egingo dien lagunik gabe aritu dira esatari.

Baliabideak behar dira bakarkako jarraipena bizitzeko, eta horretan, Goikoetxeak irudimen erakustaldia eman du. Tematu da Twitterren euskal futbolzaleak xaxatu eta elkarrizketa sortzen; ertz umoretsuak atera dizkio egoera bakoitzari; eta Txiribitonen klaxona ere berpiztu du, bigarren esatariaren rola ordezkatzeko. Hori guztia, euskarari eta euskal kirolariei etengabeko aipamena eginez. ETBn bertan ere gero eta urriagoa den nazio ikuspegia eta ezagutza kulturala eraman ditu DAZN den nazioarteko plataformara. Hori da orain artean egin ahal izan duena. Pasa den igandean, Reale Arenak Asier Illarramendi nola agurtzen zuen kontatu bitartean, bere egoeraren berri eman zuen: itxuraz, oraingoz ez dute kontratua berritzeko eskaintzarik jaso. Futbolari asko bezala, udaren bilakaeraren zain egon beharko dugu.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Feminismoa ikasten ari da zaurgarritasuna politizatzen»

Amaia Igartua Aristondo

Errealitate biologikoa gorabehera, ideologiak zeharkatzen du elbarrien inguruko iruditeria, Garcia-Santesmasesen arabera: bizitza biziezintzat jotzen dira, oro har, eta gorputz ez-desiragarritzat.
Garaia Pagola, Danel Teran eta Sara Iriarte. ©EZTENA

Gazteei iritsi ez zaiena emateko

Beñat Mujika Telleria

'Eztena' saioa estreinatu du Naiz irratiak hil honetan. Gradu amaierako lan batean oinarrituta egin dute saioa, eta Sara Iriarte, Garaia Pagola eta Danel Teran dira sortzaileak.

1 ©JAGOBA MANTEROLA / @FOKU

'Kearen unibertsitatean' ikasitakoak

Amaia Jimenez Larrea

Urte askoan Donostiako Tabakaleran zigarrogile izandako emakumeen bizipenak jasotzen ditu 'Kearen artxibogileak. Ibilbide bat Tabakaleratik' dokumentalak. Lan bat baino gehiago izan da zigarrogileentzat, euren etxea izango balitz bezala ikusten baitute eraikina.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.