Txapelketari begira jarri da jada Gipuzkoako bertsolaritza

84 bertsolarik kantatu dute Gipuzkoa Bertsotan fasean, eta 37 sailkatu dira. Antolatzaileak gustura geratu dira izandako erantzunarekin
Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko saioetako bat.
Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko saioetako bat. BERTSOZALE ELKARTEA Tamaina handiagoan ikusi

Miren Garate -

2019ko maiatzak 28

Amaitu da Gipuzkoa Bertsotan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan kantatu ahal izateko sailkapen fasea. 84 bertsolarik hartu dute parte, eta haietatik 37k lortu dute aurrera egitea. Egitasmoaren balorazio oso ona egin du antolatzaile taldeak: «Udaberriko fase hau ikusita, aurrekari ezin hobeak ditugu udazkeneko txapelketari begira; ilusioz gainezka gaude bertsolariek, antolatzaileek, epaile nahiz gai jartzaile taldeek eta entzuleek eman duten erantzunarekin», esan du Iker Iriartek. Txapelketan, orain dela lau urte sailkatutako beste hamalau batuko zaizkie aurrera egin duten bertsolari horiei, eta Bertsozale Elkarteak ekainean jakinaraziko ditu txapelketari buruzko xehetasunak.

Sailkapen faseko saioak lau asteburutan biltzea izan da antolatzaileek aurten egin duten apustu handienetako bat. Bi multzotan banatu dituzte bertsolariak, eta hamalau saio izan dira guztira; hau da, zazpi saio bikoitz, egun bakoitzean bi saio jokatu baitira ordu berean baina herri banatan. «Horrek guri ere aparteko lana eskatu digu, bi talde behar direlako egun bakoitzerako, bi epaile talde eta abar. Baina oso ondo atera da antolakuntza aldetik». Bertsolari bakoitzak saio bakarrean kantatu du —duela lau urtekoan bitan kantatu zuen—, eta epaile talde berberak epaitu ditu multzo bakoitzeko saio guztiak, oreka bermatu nahian. «Puntuetan oso antzera ibili dira bi multzoetan, bai goian, bai beheko langan; badakigu bertsoa epaitzea oso zaila dela, baina ematen du ahalik eta formularik justuenera hurbildu garela».

Parte hartu duten bertsolarien profila izan da antolatzaileak poztu dituzten faktoreetako bat. Izan ere, azken urteetan txapelketak baztertu samar zituzten hainbat bertsolarik hartu dute parte; lehen ere parte hartzen zutenek segitu egin dute, eta izan dira adinagatik aurten lehen aldiz kantatu dutenak ere. «48 urte zituen bertsolaririk zaharrenak, eta 18 bete gabe gazteenak. Belaunaldi ezberdinetako bertsolariak aritu dira, eta uste dut horrek prestigioa eta maila eman diola faseari».

Egun bakoitzean bi saio jokatzen zirenez, aretoak ere fasearen neurrira egokitzeko ahalegina egin dute antolatzaileek. «Ez genuen nahi aretoak handiegi geratzerik, bertsolariei kantatzeko leku goxoa bermatu nahi baikenien. Eta asmatu dugu bete-betean».

Antolakuntza aldetik, lan handia eskatzen dute halako egitasmoek, eta Bertsozale Elkarteko langileek egin duten lana nabarmendu du Iriartek. «Ez da erraza izaten larunbatean egun osoa pasatu herri batean, gauean guztia desmuntatu, hurrengo goizerako beste herri batera joan, eta dena ondo ateratzea. Egundokoa iruditu zait elkarteko langileen lana». Era berean, tokian tokiko bertso eskolak aktibatzea lortu dutela azaldu du, eta gaineratu du udalek eta gainerako eragileek ere lan handia egin dutela saioak ongi ateratzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibo baino gehiago atzeman dituzte Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak. Ortzaizen, Nafarroa Beherean, hiru pertsonari atzeman diete COVID-19 gaitza.

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati-Irati Urdalleta Lete

Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Miren Garate

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna