Eskuin muturraren eta ETAren biktimei, kalte ordain bera

2022ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak tramiterako onartu du eskuin muturreko taldeen eta polizien biktimen foru legea aldatzea. Horrenbestez, PSNk, Geroa Baik eta Ahal Dugu-k egindako proposamena aurrera ateratzen bada, eskuin muturreko taldeen biktimei ETArenei adinako kalte ordaina emango diete. Ez da arazorik egongo aldaketa onartzeko, EH Bilduk ere iragarri baitu baietz bozkatuko duela.

Nork bere argudioak erabili ditu lege aldaketa babesteko. PSNko Ramon Alzorrizek esan du ados daudela kalte ordainetan egin asmo duten aldaketarekin, nahiz eta legea bera ez zuten babestu. Geroa Bairen bozeramaile Uxue Barkosen esanetan, legeak «zuzenketa batzuk» behar ditu. Ahal Dugu-ren bozeramaile Mikel Buili ere aldaketa beharrezkoa iruditzen zaio, «arrazoi politikoengatik indarkeria jasan duten pertsonen aldeko prestazioak finkatzeko», baita biktimei «segurtasun juridikoa» emateko ere. EH Bilduko parlamentari Bakartxo Ruizen aburuz, «aurrerapauso bat» da, «beharrezkoa», baina beste eremu batzuetan ere aurrera egin beharra ikusten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.