Albistea entzun

BEGIZ

Izena eta izana

Ismael Manterola -

2020ko abenduak 15

Izena duen guztia existitzen omen da; beraz, izena ukatzen zaion herria ez da existituko. Herri kolonizatuen desagerpenaren hasiera izena desagertzearekin etortzen da. Hauxe pentsatu nuen nire lagun batek Whatsappez aurtengo Inmersiones izeneko iragarpena bidali zidanean. Iragarkiak hala zioen: Etxeko kontuak. Euskal Autonomia Erkidego, Iparralde eta Nafarroako artista berrien biltzarra. Barregarria izango zen, serioa ez balitz. Berehala azaldu ziren harridura aurpegiak sare sozialetan, eta Twitterren irakurri ahal izan genuen ez ote zen motzago eta praktikoago Euskal Herriko artista berrien biltzarra idaztea. Baina, nire ustez, hortxe dago koxka, antolatzaileek, modu batera edo bestera, Euskal Herria hitza erabiltzea ekidin nahi izan zutela. Zergatik da egin dezakegun galdera logikoena.

Aukera ezberdinak egon daitezke. Horietako bat antolatzaileek hala erabakita egin zutela izan daiteke; bestea, diruz lagundu dutenek jarritako baldintza izan daitekeela. Lehenbiziko aukerari barre egin diezaiokegu, eta kritikatu. Bigarrenari, zentsura deitzen zaio.

Demagun antolatzaileek ez dutela erabili nahi tradizioak, historiak, Euskaltzaindiak eta euskaldunok erabiltzen dugun termino kulturala, eta, horren ordez, gaur egungo termino administratibo politikoak erabili nahi izan dituztela, objektibotasun eta asepsia ariketa bitxian. Hala balitz, lehenbiziko lurraldea aurkezteko Espainiako administrazio autonomikoak ematen dion izena erabili badute ere, ez diote bide berari jarraitu Nafarroa izendatzean, eta zer esanik ez Iparraldea hitzaren erabilpenean, Iparraldeak ez baitu administrazio lurraldea izendatzen. Beraz, egokitasun politiko administratiboari jarraituta, izenburua hala idatzi beharko litzateke: Euskal Autonomia Erkidego, Euskal Hirigune Elkargo eta Nafarroako Foru Komunitateko artista berrien biltzarra. Oraindik ere barregarriago.

Bestalde, kultura komun baten partekatzea ez bada, zer da izenburuan idatzita azaltzen diren lurraldeen arteko harremana? Hau da, zergatik antolatzen da hiru lurralde horien arteko artista berrien biltzarra eta ez Euskal Autonomia Erkidegoa, Kantabria eta Iparraldeko artista berrien artekoa? Edo Nafarroa, Iparraldea eta Aragoiko erkidegoaren artekoa? Modu batera edo bestera, antolatzaileak ere hiru lurralde horien arteko nolabaiteko harremana onartzen ari direla iruditzen zait. Hala bada, zergatik ez erabili Euskal Herriko artista berrien biltzarra izenburua?

Harrituta geratzen naiz zein sutsu defendatzen duten batzuek Saharako herriaren borroka eta ukatzen dioten Euskal Herriari bere izena. Hala ere, herri kolonizatzaileek herrien izena desagerrarazteak ez nau harritzen, tristura izugarria ematen didana da kolonizatuok zein erraz irensten ditugun kolonizatzaileen iritziak, politikoki zuzenak izateko. Benetan uste al dute Inmersiones delakoaren antolatzaileek beraiek erabilitako izenburuak ez duela ├▒abardura politikorik?

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Lloyd, 2015ean, Los Angelesen egindako ekitaldi batean. ©Kevork Djansezian / Reuters

Norman Lloyd aktore estatubatuarra hil da, 106 urterekin

Andoni Imaz

Wellesekin hasi zen teatroan, eta Chaplin, Hitchcock eta Renoiren filmetan aritu zen lanean, besteak beste. Telesail ugari zuzendu eta ekoitzi zituen.

Amaia Lasa, Getarian. ©JON URBE / FOKU

Itsasaldeko leihoan

Gorka Arrese

50 urte dira Amaia Lasa Alegriaren lehen poema liburua argitaratu zela. Gaur hasita, 'Kaioaren hegaldia' jardunaldiak egingo dituzte Getarian

Erakusketan bildu dituzten formatu handiko olioetako batzuk. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Itsasadarra, Ibarrolaren sotik

Amaia Igartua Aristondo

Bilboko itsasadarreko langileak agertzen ditu 'Ibarrola itsasadarrean, ura, burdina, sua eta airea' erakusketak. Bilboko Itsasmuseumen ikusi ahal izango da, 2022ko urtarrilera bitarte

Manex Fuchs, Maite Larburu eta Ximun Fuchs, <em>Amua</em> antzezlanean. ©AINHOA RESANO

Maitasun amuak harrapatuta

Ainize Madariaga

Axut konpainia 'Amua' obra antzezten hasiko da berriz ere. Maitasuna abiapuntu gisa hartuz, eredu tradizionalaz gogoeta bultzatzea dute xede. Emanaldiez gain, material pedagogikoa ere prest dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna