Albistea entzun

BEGIZ

Exilioa

Ismael Manterola -

2021eko martxoak 9

Espainiako gerra zibilak izandako ondorioak jasaten ditugu 80 urte pasatu arren. Francoren garaipenak Errepublika garaiko arte sareak desegin zituen, eta 1930eko hamarkadako artea ezagutzeko aukera lapurtu zigun. Pixkanaka, urte haietako historia egiten hasi eta azpiratuta geratu ziren artisten izenak eta lanak berreskuratu genituen, adibidez, Nicolas Lekuonarena. Baina lan asko egiteko dagoela gogoraraztera datoz Nafarroako Museoan Gerardo Lizarragari buruz zabaldu berri den erakusketa bezalako ekimenak.

Gerra bukatu ondoren, legezko gobernuaren aldekoak izateagatik atzerrira joan behar izan zuten artisten zerrenda osatuta geneukala uste genuen. Agian zerrenda osatuta egongo zen, baina izen ezagunetan arreta jartzen egon gara azken urtetan: Aurelio Arteta, Julian Tellaetxe, Jose Maria Uzelai, eta abar. Zergatik ez dugu hain ondo ezagutzen Gerardo Lizarraga eta bere lana?

Orain dela gutxira arte zerrenda batean idatzitako izena besterik ez zen, baina Iruñeko erakusketari eta orain dela pare bat urte Blanca Oriak egindako dokumentalari esker, ahaztutako artista berreskuratzeko aukera izango dugu.

Lotsatuta irakurri dut Gerardo Lizarragaren biografia konturatzerakoan Remedios Varo artista surrealistaren senarra izan zela bost urtez. Varo eta bere lana ezagutu arren, kide izandako Lizarraga ez nuen ezagutzen, euskal artista izan arren. Horrelako gauzekin konturatzen gara Espainiako artistak bertakoak baino gehiago ezagutzen ditugula. Hala ere, Lizarragaren biografia irakurtzen ari nintzela jakin dut Remedios Varok Uranga zuela bigarren abizena, eta, beraz, haren ama euskalduna zela (Argentinako euskalduna) eta horregatik ezkondu zela Lizarragarekin Donostiako San Bizente parrokian. Azkenean surrealismoak euskaldunekin zerikusiren bat izan behar duela onartu beharko dugu, Roberto Matta Etxaurren eta Remedios Varo Uranga kontuan hartzen baditugu behintzat.

Hala ere, Lizarragaren lana ezagutzea da Nafarroako Museoan dagoen erakusketaren helburua; horretarako, garai eta testuinguru ezberdinetan egindako artelanak bildu dituzte. Harrigarrienak Frantziako kontzentrazio-esparrutan egindako marrazkiak izango dira seguru asko. Errepublikaren alde borrokatutako jende askok atzerrira ihes egin behar izan zuen, baina han ez zuten babes handirik izan. Haietako asko gatibu sartu zituzten Frantziara iritsi ahala, baldintza gogorretan gainera. Gero eta gehiago dakigu Frantziako esparruetan egondako errepublikazaleen inguruan; hain zuzen, orain dela gutxi jakin dugu gure herriko gazte bat bertan hil zela. Memoriari buruz hainbeste hitz egiten dugunean, nola izan daiteke 2021. urtera arte ez jakitea norbait gerraren ondorioz hil zela? Nola izan daiteke Gerardo Lizarraga gure arte liburuetan ez azaltzea, ezta 2021ean ere?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<em>Persona, foto, copia</em> erakusketa aurkeztu zuen atzo Julia Spinola artistak; abenduaren 10era egongo da zabalik, Gasteizko Artium museoan. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Argiztapenak duen gizatasuna

Iraia Vieira Gil

Argiarekin egiten du jolas Julia Spinola artistaren 'Persona, foto, copia' erakusketak. Hamar urteko ibilbidea biltzen dute artelanek, eta abenduaren 10era arte egongo dira ikusgai Gasteizko Artiumen
 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Azokan nahi ditugun liburuak nabarmentzeko aukera dugu»

Edurne Elizondo

Nafarroako Liburu Azokan egin dute bat herrialdeko liburu saltzaileek, Iruñeko Gazteluko plazan. Han da Katakrakeko Marta Arrizabalaga; abenduan hamar urte beteko ditu proiektu horrek.
Itziar Leemansen 'Ximinoa' filma. ©Gastibeltza Filmak / Al Borde Films

Del Campo, Herguera, Leemans eta Perez Sañudo, Kimuak-en katalogoan

Andoni Imaz

Hautatutako zazpi film laburretatik bakarra da euskara hutsezkoa: Iban del Camporen Sorbeltza. Itziar Leemansen Ximinoa euskaraz eta frantsesez da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.