Albistea entzun

Jaurlaritzak hilean 300 euro emango die 25 eta 29 urte artekoei

Alokairu edo etxebizitza libre baten erosketa kontratua dutenei emango die diru laguntza, emantzipatzeko
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, atzo, Eusko Legebiltzarrean.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, atzo, Eusko Legebiltzarrean. DAVID AGUILAR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2023ko otsailak 18 - Gasteiz

Eusko Jaurlaritzak abenduan iragarri zuen emantzipatzeko zuzeneko laguntzak emango dizkietela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 25 eta 29 urte bitarteko gazteei, eta, atzo, diru laguntza horien zenbatekoa zehaztu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak: hilean 300 euroko laguntza emango die 25 eta 29 urte arteko gazteei gurasoen etxetik irten eta emantzipa daitezen; gehienez, bi urtez jaso ahalko dute. Datorren urtetik aurrera sartuko da indarrean, seguruenera 2024ko lehen seihilekoan.

Emantzipatzeko laguntza jasotzeko, baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek: urtean 28.000 euroz azpiko diru sarrerak izatea; Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta azken hamar urteetan gutxienez hiru urteko errolda agiria izatea; eta alokairu kontratua edo etxebizitza libre baten erosketa kontratua izatea. Kontrara, babes ofizialeko etxebizitza bat dutenek, izan alokairuan edo izan jabetzan, ezingo dute laguntza eskatu. Jaurlaritzak argitu du laguntza horiek bateragarriak izango direla Gaztelagun programaren alokairurako laguntzekin. DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta eta bizitzeko gutxieneko diru sarrerak, berriz, diru sarrera gisa aintzat hartuko dira.

Gaur egun, 28.000 gazte inguru egon daitezke emantzipatzeko urrats hori egiteko moduan, Jaurlaritzaren arabera, baina ezinezkoa zaie gurasoen etxetik joatea 30 edo 35 urte izan arte. Jaurlaritzaren xedea da 2030erako gazteen emantzipazio adina 28 urtera aurreratzea —batez beste 30 urtekoa da orain—. «Emantzipazioa hasteko edo sendotzeko bultzada beharrezkoagoa denean» emango dituzte laguntzak, Urkulluren esanetan.

Krisi demografikoa

Eusko Jaurlaritzak datorren asteartean onartuko du 3 urte arteko seme-alabak dituzten familiei hilero 200 euro arteko laguntza ematea. Diru laguntza unibertsala izango da, eta, beraz, familia guztiek jasoko dute, errentari erreparatu gabe. Gainera, 100 euro gehiago emango zaie hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiei, 3 eta 7 urte arteko haur bakoitzarengatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurka, sanferminak hasi aurreko manifestazioa, Iruñean, artxiboko irudi batean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Bortxaren harea mugikorretan

Jone Arruabarrena

Gasteizko azken hilketa matxistaren harira, eztabaida piztu da babes neurrien eta biktimen gaineko arriskua neurtzearen garrantziaren inguruan. Egungo protokoloak «hutsuneak» dituela diote adituek
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Andre askok ezin dute harreman hori moztu»

J. Arruabarrena

Mendekotasun emozionala sortzea da indarkeriazko harremanen ezaugarrietako bat. Norma Vazquezek azpimarratu duenez, garrantzitsua da hori kontuan hartu eta emakumea errudun ez bihurtzea.
 ©GORKA RUBIO / FOKU
Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkoreka, Tourrarekin lotutako plana azaltzen. ©IREKIA

Erkorekak esan du Ertzaintzako lan gatazkak ez duela Tourra baldintzatuko

Iosu Alberdi

Uztailaren 1etik 3rako «segurtasun publikoaren gida plana» aurkeztu du Segurtasun sailburuak: 1.700 ertzainek parte hartuko dute egunero. Ertzainak Borrokan plataformak, berriz, Urkulluri leporatu dio gatazkari konponbide bat bilatzeko aukera galtzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...