Albistea entzun

Kezka agertu dute Baionako Pausa harrera zentroaren etorkizunaz

Abuztu honetan bukatuko da Atherbearen eta Euskal Elkargoaren arteko hitzarmena
Migratzaile batzuk, Pausa zentroan.
Migratzaile batzuk, Pausa zentroan. GUIILAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2019ko maiatzak 31 - Baiona

Arazoa bertan izan aitzin, migranteen harreraz okupatzen den Diakite taldeko kideek arriskua mahai gainean ezarri nahi izan dute, eta kezka agerian utzi. Haien lanaren eta protesten ondorioz ireki zuten Baionako Pausa zentroa, iazko udazkenean, igarobidean diren migranteei aterpea eskaintzeko, egun batzuez arnasa hartzeko aukera izan dezaten. Baina egitura lotzen duen hitzarmena abuztuan bukatuko da, eta ez dakite zer segida izanen duen. Euskal Elkargoak baliabide gutxiago emanen dizkien beldur dira.

Atherbea gizarte elkartearen eta Euskal Elkargoaren arteko hitzarmen batek arautzen du Pausa zentroa. «Gu hor gara, baina ez dugu inolako izaera ofizialik», deitoratu du Maite Etxeberri Diakiteko kideak. Maiatzean, onartu zuten ituna abuztu bukaerara arte luzatzea, baina ez dute zehaztu etorkizuna nolakoa izanen den. «Ulertarazi digute irailaren 1etik aitzina zentroarekin segitzeko xedea dutela, baina eredua birplanteatu nahi dutela». Baliabide gutxiago izanen duten beldur dira. «Gure funtzionamendua ona da; berdin segitu behar dugu. Langile gutxiagorekin zaila izanen da».

Pausaren funtzio nagusia da migranteen joan-etorria antolatzea. «Ireki dugunetik 6.000 migrante pasatu dira. Jendea ez da kanpoan, eta, hemen, dutxa bat hartu eta zerbait jateko aukera dute», gaineratu du Etxeberrik. «Guk lan hori eginen ez bagenu, sare klandestinoek berenganatuko zuten mugimendu hori; Baionan, kanpoan izanen ziren, oihal etxoletan...». Onartu du sare klandestinoak egungo formulaz baliatzen direla, baina ez du dudan jarri egituraren balioa. «Migranteak hor dira; beraz, kudeatu behar da. Sareak badira, baina guk mugatzen ditugu». Autobus txartelen erosketa hartu du adibide gisa. «Orain arte, sare klandestinoen bidez eskuratzen zituzten, bi edo hiru aldiz garestiago ordainduta. Orain, guk laguntzen ditugu, eta sareetatik pasatzea ekiditen dugu».

Etxeberriren hitzetan, arazo nagusia da Euskal Elkargoa dela diru iturri bakarra. «Departamenduak erran du adingabeez arduratzen dela —nahiz eta ez duen behar bezala egiten—; estatuak ez du deus eman nahi, eta erraten du halako zentro batekin legez kanpoko migrazioa sustatzen dela; eskualdeak prestakuntza profesionalean eragitea soilik proposatu du. Erabat jokoz kanpo dira».

Euskal Elkargoak zentroa irekitzea erabaki zuenetik, zazpi langile hartu dituzte harrera lanak segurtatzeko, eta eguerdiko otorduak ere elkargoak finantzatu ditu —gainerakoa laguntzaileek prestatzen dute—. Gunea plantan emateko, 120.000 euroko obrak egin zituzten, eta 70.000 eurokoa da hilabeteroko aurrekontua.

Urte bateko ibilbidea

Joan den udan, Baionako Euskaldunen Plazako autobus geltokian hasi ziren herritar batzuk etorkinei janaria, jantziak edota mugikor kargagailuak banatzen. Irailean, Diakite kolektiboa sortu zuten, gutxieneko laguntza eskaintzeko. Urri bukaeran, tokiko instituzioen eta elkarte berezituen laguntzari esker, egitura berri bat abiatu zen: Pausa. Lehen lokala Ekintza Sozialerako Herriko Zentro ohian izan zen, baina, azken sei hilabeteetan, utzia izan den kaserna militar batean daude, Lesseps kaian beti, eta autobus geltokia ere hara mugitua izan da. Iragate zentroa da Pausa: etorkinek hiru egun igaro ditzakete Frantziako eta Europako hiri nagusietarako bidea segitu aitzin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ertzaintzak egindako ikerketaren zenbait pasarteren irudiak. ©BERRIA

Ertzaintzak lurralde antolaketaren aurkako delitua ikusi du Zaldibarren

Iñaki Petxarroman

Durangoko epaitegiari helarazitako ikerketa baten arabera, zegokion baino lur eremu zabalagoa erabili zuen Verter Recycling SM enpresak, Jaurlaritzaren eta Zaldibarko Udalaren baimenik gabe
 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Dozenaka lagun Iruñean, «esklusibotasunaren alde eta osasunaren pribatizazioaren kontra»

Ion Orzaiz

Nafarroako Osasun Plataformak deituta, Osasunbidearen egoitzaren aurrean elkartu dira dozenaka pertsona, «osasun publikoa parasitatu nahi dutela» salatzeko

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Osatu dugu minbizia? Oraindik ez, baina asko laguntzen ari gara»

Irati Urdalleta Lete

Aparteko kezka sortzen duen gaitza da minbizia, eta hori ikertzen aritzen da Zubiaga. Gaixoen biziraupena hobetuko bada, hiru norabidetan lan egiteko beharra ikusten du: diagnostiko goiztiarra, terapia zuzenduak eta txertoak.
AHTaren aurka 2010ean eginiko manifestazioa, Hendaia eta Irun arteko zubian. ©BOB EDME

Trenbidearen berritzea, abiadura lortzeko

Garazi Aduriz Zuñeda

Bordeleko, Baionako eta Irungo auzapezek trena berritzearen aldeko deia egin zutenetik, AHTaren eztabaida pil-pilean da Ipar Euskal Herrian. AHTaren aldekoak zein trenbidea berritzearen aldekoak beren argudioak mahai gainean jartzen ari dira proiekturik eraginkorrenaren bila.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.