andoni egana
HITZ ETZANAK

Zerbitzari

2019ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Hiri handi samar bateko kafetegi handi samar batean aurkitu ahal izango duzu. Terraza zerbitzatzen ari da. Bezeroz beteriko mahaien artean sumatu duzu, bandeja eskuetan, herren txikia eginez, bat saihestu eta bestearen parean aldaka apartatu, sigi-saga. Ikusi orduko antzeman diozu. Hirurogei urte jiratuak ditu, eta bizitza osoa zerbitzari lanetan darama. Eskaera orduan ez du zirkinik ere egin. «Entzun ote du?», pentsatu duzu zuk. «Eta entzun badu, gauza izango al da deus apuntatu gabe dena ongi ekartzeko?».

Entzun du, nonbait. Dena eskatu bezala ekarri du. Eta pentsatzen hasi zara bizitza osoa zerbitzari daramaten pertsona horietako baten aurrean zaudela. Sienako kafetegi batean egin zuela lan gaztetan; Parisen eta Nantesen aritu zela helduaroan; eta orain hemen dabilela, ilunabartzen hasi ondoren. Ez dela erraza bere bizimodua eta familiarena horrela atera dituenaren ibilbidea. Nagusiak ez diola adarrik joko egun batzuetarako kontratatu-edo dituen gaztetxo horiei jotzen dien bezala.

Inori ez zaio burutik pasatu berekin argazki bat ateratzerik. Elkarri ari dira. Edo toki guztietan antzekoa den hondartzari. Edo berdina eta bera den itsasoari. Edo txakurrari. Eta horrek, ohituraren poderioz, ikasi egin du argazkirako ipintzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.