Nerea Ibarzabal Salegi

«Pozarekin konektatu ordez, beldurrarekin konektatu dut»

IÑIGO URIZ / FOKU.
Andoni Imaz.
2022ko abenduaren 20a
00:00
Entzun

Kolektiboarentzat ederra, norberarentzat ez horrenbeste. Nerea Ibarzabalek (Marina-Xemein, Bizkaia, 1994) hala adierazi zuen agertokian sentitutakoa, finalaren ondorengo prentsaurrekoan. «Ez dut hain ongi pasatu, zeren nire amesgaiztoa izan zitekeena gertatu da: pozarekin konektatu beharrean, beldurrarekin konektatu dut hasieratik». Ariketa bakoitzean ezinegon horri aurre egin behar izan zion, eta, haren esanetan, arratsaldera arte ez zuen lortu egoera pozarekin lotzerik.

 

Ale ederrak utzi zituen saioan, eta horren jakitun zen bera ere, baina «blokeoaren» sentsazioak gaina hartu zion Bertsolari Txapelketa Nagusiko bere lehenengo finalean. Izan ere, entzuleen berotasuna baino gehiago, masa handi baten arroztasuna sentitu zuen. «Momentu batean, hainbeste pertsona egoteak kontrako efektua ere izan dezake: izara bat direla. Ehun pertsona badaude, euren arreta sentitzen duzu, baina, hainbeste direnean, ez bazaude ongi, dena lanbro bat da, eta bere deserosotasuna elikatzen du; nahiko lan izan dut hori kudeatzen».

«Kolektiboki egun ederra izan da; gauza ederrak egin ditugu», adierazi zuen. Eta, hark bizi izandako egoera horretan ere, ospatu zuen egindako lana: «Pozik nago, hala sentitu arren gai izan naizelako une batzuetan bertsoaldiak aurrera ateratzeko eta zerbait esateko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.