andoni egana
HITZ ETZANAK

Ibaia

2018ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Opor garaian gabiltzan honetan ez nuke Elsa Pataky edo Matt Damon izan nahi. Ongi ezagutzen ditut Askizu eta Zarautz. Ondo samar Donostiako portua. Ez zaizkit arrotz Oleta eta Otxandioko parajeak. Gainera, pausoa nora luzatu hedabideak han zain-zain edukitzeak nire onetik ateraraziko ninduke.

Opor garaian gabiltzan honetan Eneko Aizpurua izan nahi nuke, atzoko BERRIArako Tiraspoldik erreportajea egin zuena. Bere eskutik jakin nuen badela Tiraspol hiriburu duen Transnistria izeneko herrialde bat, badena eta aldi berean, ez dena. Badu gobernua, badu moneta, badu armada, badu pasaportea eta baditu bandera eta ereserkia ere. Eta badu lelo bat oso hurbilekoa egingo zaiguna: «Gure lurrean bizitzeko eskubidearen alde». Eta izan arren ez da, Nazio Batuetatik kanpoko hiru herrialde txikik baino ez baitiote izaera ofizialki onartzen. Sobiet Batasunaren eroriera eta ordu arteko egoerarekiko nostalgia, Errumania, Moldavia, hizkuntza kontuak eta ibai bat Dniester herrialdeari izena emateaz gain muga gisan darabiltena, nahiz bestekaldekoek honuzkaldeko herri batzuk ere beretzat jo.

Morokil polita nire jakin-mina pizteko. Gero ezer ulertuko ez badut ere, bidaiatu izanaren sentsazioa ez dit inork kenduko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.